2. Errepublika behin behineko gobernua

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,69 KB

 
1

.HAUTESKUNDEAK ETA BEHIN BEHINEKO GOBERNUA

1931-04-12an udal hauteskundeak egon ziren, eta bi egun geroago, hau da, apirilaren 14an, errepublikaren aldarrikapena egin zen. Behin behineko gobernuak premia handiko neurriak hartu zituen. Premiazko eginkizunak eta harrera, ekainaren 28ko auteskunde orokorretan.

Hauteskundeak

1931-04-12an udal hauteskundeak egon ziren, eta monarkikoak nagusi atera ziren zinegotzi kopuruari dagokionez, baina beste aldetik errepublikar sozialistek nagusi atera ziren hiri handietan eta industria gune nagusietan.Apirilaren 14an, errepublikaren aldarrikapena egin zen eta herritar askok kalera atera ziren, horrek ekarri zuen Alfontso XIII.
Ak erbesteratzea.Behin behineko gobernua koaliziotik kanpo; eskuin monarkikoa, euskal abertzaleak, komunistak eta anarkistak osatzen zuten. Ondoren, hauteskundeetarako deia egin zuten,gorte konstituziogileak hautatzeko.

Premia handiko neurriak

Premia handiko neurrietan,  preso politikoei amnistia osoa ematea proposatu zuten. Horrekin batera, politika- eta sindikatu-askatasuna aldarrikatu zen eta azken neurria izan zen administrazio goi karguak kentzea.

Premiazko eginkizunak

Premiazko eginkizunen artean armada erreformatzea zegoen. Horrez gain negoziazioak kataluniarekin eta euskaldunekin hastea, autonomien inguruko akordio bat luzartzeko. Lurretatik kanporatutako nekazariak babesteko neurriak hartu zituzten eta azkenik krisi ekonomikoari aurre egiteko jarduketak sustatzea proposatu zuten.HarreraHarrera positiboa izan zuen herritarren artean oro har, baina beste aldetik lurjabe handientzat, finantza oligarkiaren alorrean, armadako zati batentzat eta elizarentzat harrera nahiko negatiboa izan zuen.

Hauteskundeak

Ekainaren 28an hauteskundeak egon ziren, eta parte hartze handia egon zen (%70`14) eta koalizio errepublikar-sozialista garaile atera zen (%53´87)

2.KONSTITUZIOA

Gobernua berretsi


Niceto Alcalá Zamora gobernu burua zen (monarkikoa)

Izaera

Oso konstituzio aurreratua izan zen, izaera demokratiko eta aurrerazalea zeukan kontituzio honek klase guztietako langieleen Errepublika, askatasun eta justizia erregimenean antolatuta defendatzen zuen. Hau da, herria zen botere guztien iturburua.

Printzipioak

Estatua modu integralean antolatuta zegoen baina gobernu buru autonomoakeratzeko aukera ere onartzen zen. Botereen banaketa hau zen: botere legegile osoa Gorteetan zetzan,  eskumen zabalak zituen ganbera bakarra.Botere betearazlea  gobernuan zegoen, ministroen kontseilua, gobernuburua eta Errepublikaren presidentean . Botere judiziala epaile independenteen eskuetan.

Eskubide eta askatasunen adierazpena

Konstituzioan agertzen zen, lege berdintasun osoa, heziketa eta lanaren aurrean. Inor ez baztertzea jatorri, sexu edo aberastasun-arrazoiengatik.Gobernuan ahalmena aitortu zen ondasunak desjabetzeko, erabilera sozialerako baldin bazen. Lana, betebehar sozial bat bihurtu zen. Botoa emateko, 23 urtetik gorako guztiek eman ahal zuten, emakumeak barne.Azkenik nabarmendu behar da, estatuaren laikotasuna, ez baitzegoen erlijio ofizialik, eta ezkontza zibila eta dibortzioa onartu egin zen.

Ondorioak

Ondorioen artean nabarmendu ditzakegu ezkertien eta eskuindarren arteko desadostasun handiak sortu zirela bereziki erlijio eta autonomia gaietan eta gobernu sektore katolikoak dimisioa eman zuten.

Gobernu berria

Manuel Azaña gobernuburu berria zen eta Alcalá Zamora Errepublikako presindetea bihurtu zen.

3.EZKERREKO BIURTEKO ERREFORMA

ErlijioaErlijioaren inguruan elizaren eragina mugatu egin zen, horrek gizartearen sekularizazioa ekarri zuen. Estatuaren konfesionaltasun ezan, irakaskuntzan aritzea debekatu zen eta kongregazioaren legearekin ondasunak edukitzea mugatu egin zen, eta ordenak desegiteko aukera zegoen. Jesusen lagundia. Horrek hainbat erreakzioa sortarazi zituen, hala nola Elizak hierarkiak errepublikarekiko aurkakotasuna adieraztea, komentuei su ematea eta hainbat eliz kargu kanporatu.

Armada

Honen helburu nagusia armada profesionala eta demokratikoa sortzea zen eta aldi berean armadako kideen kopurua murriztea. Makrozefaliarekin bukatzea, hau da ofizial gehiegi egoteari uztea. Horretarako neurri desberdinak hartu zituzten, hala nola ofizialen erretiro legea. Lege honetan ofizialek errepublikarekiko atxikimendua zin egin ezean, erretiro hartu behar zuten, horrela maila tradizional batzuk kendu ziren eta unitate eta ofizial kopurua murriztu egin zen. Beste neurri batzuen artean badago Zaragoza Akademia militarra kentzea, Ohore auzitegiak itxi eta Justizia Militarreko kontseilu Gorena ezabatzea. Azkenik, armadarako prentsa kendu zuten eta erasoko guardia sortu zuten. Neurri guzti hauen emaitzak nahiko mugatuak izan ziren. Aurrekontuak murriztu egin zirenez, modernizaziorako  bidea zaildu egin zen. Zenbait sektorek erasotzat hartu zuten, afrikanistak.Eskuinak matxinadak bultzatu zituen.

Nekazaritza

Latifundismoari amaiera eman zen eta jornalarien bizi baldintzak hobetzeko asmoz. Horretarako neurriasko artu ziten, besteak beste, hasierako dekretuari babesa emateko eta nekazaritza erreformatzeko legea (1932) nekazaritza erreformatzeko asmoz zein lurrak desjabetzeko aukera desberdinak sortaraztea. Horrez gain nekazaritza Erreformatzeko Institutua (IRA) legea betearazteko jarri zen, horrek hainbat emaitza ekarri zituen, hasieran nahi eskasak legea nahiko konplexua baitzen, jabeen erresistentzia lege honen aurrean eta azken finean kalte-ordainak ordaintzeko ez zegoela inolako aurrekonturik.Gizartean berriz tirabirak areagotu ziren, lurjabe handiak errepublikari amaiera emateko prest zeuden nekazariek atsekabetuta zeudelako.

Estatu zentralista

Honen helburua, autonomia eskuratzeko moduko estatu bat eratzea zen.

Katalunian

1931-04-14an Maciak  (ERC) Kataluniako errepublika aldarrikatu zuen. Sortu zen behin behineko gobernua Generalitat zen.Eskuinaren estatuaren kontra. Azkenean Azañak estatutua onetsi egin zuen eta hauteskundeetan ERC garaile atera zen, eta Maciak presidentea izan zen.

Euskal Herrian

1931 Luzarrako Estatutua egin zen, AEJ eta Karlisten artean, batu egin ziren errepublikarren eta sozialisten aurka. 5 urte geroago, hau da 1936ko urrian, behin gerra hasita beste estatutu bat onartu egin zen. Azkenean Jose Antonio Agirre lehendakari bihurtu zen.
Galizian  kontzientzia nazionalista ez zen hain nabarmena, hortik aurrera estatutua izateko prozesu motela hasi zen.

Entradas relacionadas: