2. Errepublika behin behineko gobernua

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,56 KB

 

1. II.ERREPUBLIKA: 1931ko KONSTITUZIOA ETA ERREFORMAK(1931-1936)

1.1 Sarrera:

1.1 Monarkiatik Errepublikarako aldaketa:


1929an Canovasen berrezarkuntza sistemaren gainbehera izan zen eta Primo de Riveraren diktadurak eman zion amaiera. 1930ean sistema konstituzionalera itzuli nahi zuten baina ezin izan zen sozialisten, erregionalisten eta monarkiko nabarmen askoren ondorioz. Hau dela eta, Errepublikara eramango duten hainbat ekintza emango dira: 1)

Donostiako ituna

Sozialistak, errepublikazale nazionalista galiziarrak eta kataluniarrak batu egin ziren errepublika ezartzeko proposamenarekin. Errepublikan behin behineko gobernua osatu zuten. 2)Jakako altxamendua eta Cuatro Vientos-ko aerodromoko altxamendua; 1930ean izan ziren eta porrot egin zuten. 3)Alderdiek Berenguerrek konbokatutako hauteskunde orokorrei boikota egin zioten. Honen ondorioz Berenguerrek dimititu egin zuen eta Aznar ezarri zuten boterean. Honek hauteskunde batzuetarako deialdia egin zuen, monarkiaren aldeko edo aurkako erreferenduma hain zuzen. Gehiengoa monarkikoek lortu zuten baina hiriburu nagusietan errepublikazaleek irabazi zuten. Hau dela eta Errepublika aldarrikatu zuten eta erregea erbesteratua izan zen.

1.2 Errepublikaren aldarrikapena:

1914ko apirilaren 14an Errepublika aldarrikatu zen Francesc Macià-k Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuen bitartean. Espainiar ezkerrak boterea hartu zien hauteskundeen ondorioz. Donostiako Itunean sortutako Batzorde Iraultzaileak osatu zuen behin-behineko gobernua. Itxaropen handia zuten Errepublikarekin, lehen aldia baitzen ezkerra boterean zela eta lehenengo aldia zen, baita ere, Espainia estatu demokratikoa zela. Errepublikak ezin izan zituen bere helburuak bete arazo hauengatik: -

Nazioarteko egoera ez zen batere Errepublikaren aldekoa:

demokrazia krisian zegoen eta erakunde politiko faxistak indartzen ari ziren.

-1929ko Krisiaren ondorioak:

ezegonkortasun ekonomiko-soziala ekarri zuen.

-Aurreko garaietako arazo larriak -Ezegonkortasun politikoa:

Alderdi aniztasuna, gobernuen ezjakintasuna, hauteskundeen emaitzagatik: Ezkerraren eta eskuinaren artean banatzen zuten boterea eta, horrela, ezin zuten helburua lortu. Errepublika klase langilean eta erdi mailako klasean sostengatuko da eta joera iraultzaile erradikala ekarriko du horrek. Erradikalismoak Errepublikaren aurkako blokeak osatuko ditu eta Errepublikaren amaiera emango dion gerra zibila sorraraziko du.

1.3 Errepublikarako alderdi politikoak:

Hiru alderditan banatzen ziren:


Ezkerreko alderdiak



Errepublikaren aldekoak. Helburua erreforma sakonak egitea zuten.(langile alderdiak, errepublikazaleak)


Zentroko alderdiak



Partido Radical eta Partido Republicano Conservador.


Eskuindeko alderdiak



Egitura sozio-ekonomikoei eutsi nahi zien eta autonomien aurkakoak ziren. Gainera, goi mailako klaseen interesak ordezkatzen zituzten.(Eliza, goi mailako klaseak…)

1.2 Errepublikaren bilakaera politikoa (1931-1936)

Ezkerrak eta eskuinak boterea askotan trukatu zuten eta, honek, zeuden arazoak ebaztea galarazten zuen.

1.2.1 Behin-behineko gobernua(1931ko apirilaren 14ko abendua)

Donostiako itunean sortutako batzorde iraultzaileak behin-behineko gobernua osatu zuen, Alcalá Zamora presidente zela. Kideak: Zentroko errepublikazale katolikoak(Zamora, Maura), Ezkerreko errepublikazaleak(Azaña), Sozialistak(Caballero, Prieto), Nazionalista kataluniar zein galiziarrak, klandestinitatean ziren anarkista eta komunista, nazionalista euskaldunak eta eskuin monarkikoa.

1.2.1.1 Lehenengo ekimen erreformistak(Arazoak)

Gobernua Estatu demokratiko, laiko, autonomista eta progresista lortzea, erreforma ekonomikoak egitera eta lurjabego egituraren erreforma egitera zuzenduko da. 1)

Nekazaritzaren arazoa



1931n Espainia herrialde nekazaria zen. Nekazarien egoera txarra zela eta nekazarien erreforma egin behar izan zuten. Baina hau egin arte Nahitaezko Laborantza Dekretua eman zen: lurjabe guztiek beraien lurrak landu behar zituzten gal ez zitzaten. Nekazarien egoera arintzea eta langabeziari irtenbidea ematea zuen helburu. Erreforma xumeak izan arren, lurjabe zein nekazariek erresistentzia jarri zuten. 2)

Autonomien arazoa



Espainian Errepublika aldarrikatzearekin batera Katalunian Maciàk Estat Catalá aldarrikatu zuen, Errepublikaren barruan sartuko zena. Kataluniako behin-behineko gobernuak “Generalitat”-a aitortu zuten eta, beranduago, Espainiak onartu beharko duen autonomia estatutu bat egingo dute. Euskaldunak ere berdina egiten saiatu ziren baina ez zuten lortu. 3)

Erlijioaren arazoa



1931ko maiatzean Segura Kardinal primatuak pastoral bat idatzi zuen erregimen berriaren aurkakoa. Honen ondorioz, elizaren aurkakoek komentu eta elizaren eraikinak erre zituzten Espainian eta katoliko eta errepublikazaleen arteko tentsioa areagotu zen. 4)

Arazo militarra



Azañak ejertzitoa modernizatzeko eta indar armatuen leialtasuna ziurtatzeko bideratutiko erreforma batzuk egin zituen: Ofizialen kopuruaren murrizketa, militar guztiek errepublikarekiko fideltasuna erakutsi behar zuten, Zaragozako Akademia Militarra itxi zuten eta erasoko Guardiaren sorrera hirietako ordena publikoaz arduratzeko.

Entradas relacionadas: