1978ko konstituzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,32 KB

 

23.1978ko Espainiako konstituzioa

Sarrera

Aurrean daukagun testua lehen mailako testu historiko, politiko eta juridikoa da. Publikoa da BOEn argitaratu zelako. Egilea kolektiboa da Gorteak baitira. Hartzailea, herria da. 1978ko konstituzioa da, Frankoren diktadura amaitu ondoren idatzia. Alderdi politiko desberdineko kideko komisio batek idatzi zuen.
1978ko abenduaren 6an, erreferendum baten bitartez, onartua izan zen eta BOEn argitaratuta abenduaren 29an.


Laburpena

Testuan bi xedapen ageri dira. Aitortzen da Espainia estatu sozial eta demokratikoa dela, subiranotasun nazionala eta estatu mota monarkia parlamentarioa dela. Bi xedapenetan Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako berezitasunak onartzen dira. Estatuaren egitura, aberria batuta eta zatiezina dela eta eskualdeen autonomia aitortzen da. Aginteen banaketari dagokionez, botere legegilea, bi ganbarako Gorteak dira eta betearazlean, botere judiziala, independentea eta arduraduna da. Estatuaren egituran, ezaugarri kultural, historiko eta ekonomikoko erkideak zituzten probintzia eskubidea Autonomia erkidegotan eratzeko eta dagozkien estatutuek esaten dutenaren arabera. Lehenengoa gehigarria da eta esaten du Konstituzioak lurralde foralen eskubide historikoak babesten dituela.


Testu iruzkina

Testu inguru historikoa

Franco 1975ean hil ondoren Juan Carlos estatuburu bihurtu zen. Hasieran, presidentea Arias Navarro izan zen baina 7 hilabete besterik ez zuen iraun. Juan Carlosek Arias Navarroren ordez Adolfo Suarez gobernu presidentea izendatuko du.

Konstituzioaren bidean funtsezkoa izan zen Adolfo Suarez. Asmoa askatasun handiagoak ematea eta demokraziarako bidea hartzea zen. Suarezek proposatutako Erreforma politikoari Buruzko Legea gehiengoz onartu zen eta hauteskunde libreak egiteko bidea hasi zen. Lege honek frankismoaren benetako amaiera suposatu zuen.

Suarezek alderdi politikoak legeztatu behar zituen. 1977ko ekainaren hasieran hauteskundeak egin ziren. Irabazleak UCD izan zen baina gehiengo absolutua gabe. Falta zen gauza bakarra konstituzio berria idaztea zen.

Konstituzioan, espainolen behar guztiak bilduko ziren. Beharrezkoa izan zen Gorteetan batzorde bat sortzea, 7 pertsonekin, konstituzioaren proiektua aurrera eramateko.

1978ko abenduaren 6an espainol gehienak okupatuko dute konstituzioa. Salbuespena Euskal Herrian eman zen: Gipuzkoa eta Bizkaian abstenzioak 50a gainditu zuen.

Konstituzio hau trantsizioaren garaian kokatzen da. Prozesu luze hau erreformen aldeko frankisten eta oposiziozko indarren arteko paktuaren ondorioa da. Ultra eskuindarrek eta talde terroristek alde bietatik egindako presioa nabarmena izan zen.


Testu ingurua testuarekin erlazionatu

Konstituzioaren sarreran Espainiaren egitura politikoa zehazten za; estatu sozial eta demokratikoa dela. Ondoren, herri subiranotasuna ageri da beraz, izaera ezkertiarra ageri da. Honen bidez, guztiok ordezkari politikoak aukeratzeko eskubidea dute. Eredu politikoa; monarkia konstituzionala.

Forma juridikoa monarkia parlamentarioa dela ageri da. Estatuburua erregea da.

Jarraitzeko, autonomia eskubidea aipatzen da eta lurralde antolakuntza berria azaltzen da. Estatu deszentralizatu bat ezartzea da proposamena. Artikulu honen bidez, Espainia zatitzeko arrizkuan ikusi daiteke eta hau baretzeko Espainia bat dela ageri da.

Gorteak 2 ganbaratan banatzen dira, kongresua eta senatua. Jakiteko zenbat parlamentario dagozkien alderdi bakoitzari D’Hont legea erabiltzen da. Kongresuak 350 parlamentariok osatzen dute eta 4 urtetik behin aukeratzen dira.

Botere judizialean Auzitegi konstituzionala eratu zen eta eraginkortasun gehiena gobernuak izan zuen.


Balorazioa

Konstituzio honek, 1978ean herriak onartu eta oraindik indarrean dagoean, frankismoari amaiera eman zion. Zehatz arautzen ditu gizabanakoaren eta herriaren eskubideei lotutako gaiak. Gobernu mota monarkia parlamentarioa da eta Juan Carlosek boterean jarraitzen zuen. Honek eztabaidak sortu eta jendeaj Errepublika aldarrikatu nahi zuen.

Nazioaren ideia, Estatu unitario baten barnean autonomiak onartzea zen. Nazionalizmoak gero eta indar handiagoa zuen. Horregatik, autonomiak onartzea Estatuaren barruan oso pausu handia izan zen.

Horrez gain, aipatzekoak dira nazioaren subiranotasuna, ia berrogei urteko erregimen totalitario eta autoritario baten ondoren aurrerakada suposatu zuena. Gorteak bi ganbarakoak ziren, moderatuak, baina bai kongresua bai senatua sufragio unibertsalaren bidez aukeratzen ziren.

Konstituzioa indarrean zeuden alderdi politikoen artean egin zen, guztiak adostasun batera helduz. Batzuen ustez konstituzioaren erreforma egitea beharrezkoa da.

Entradas relacionadas: