1977ko hauteskunde orokorrak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,9 KB

 

ERREFORMA POLITIKARAKO LEGEA

Erreformetan aurrera egiteko ezinbestekoa zen erregimen Frankistaren egitura desegitea eta haren erakundeak ezabatzea .

Suarezen programak bi premia nagusi zituen:  
erreforma Politikarako lege bat egiteko premia eta behin hori eginda, gorteak Desegitea eta hauteskundeetarako  deia egitea.

Erreforma politikarako legea:


Suarezen gobernuaren proiekturik handiena Izan zen.

Legearen helburuak;

Herri-subiranotasuna berreskuratzea; gorteetako kideak sufragio unibertsal, Libre, zuzeneko eta sekretuz aukeratzea; pertsonen eskubide oinarrizko eta Bortxaezinak defendatzea eta alderdi-aniztasuna aitortzea. 

Helburua  erregimenaren barrenetik Sistema politiko frankistaren erreforma egitea zen. Legea aurrera ateratzeko Gobernuak elkarrizketak izan zituen armadarekin, Elizarekin, oposizioarekin Eta, batik bat, lege hori  berretsi behar Zuten gorteetako prokuradoreekin. Lege honek sistemaren haustura itundua Ahalbidetzen zuen. Espero  ez bazuten Ere,  gorteetan onartu zen aldeko 435 Botoekin,  eta herritarrek  Erreferendumean onartu zuten  1977ko Abenduan 15ean.

OPOSIZIO DEMOKRATIKOA LEGEZTATZEA

Erreferendumaren emaitza onek gobernua indartu zuten, beraz, gobernua Oposizioarekin ados jarrita Lege Dekretuak egin zituen:
hilketarik egin ez zuten preso politikoei amnistia Eman zien, Orden Publikorako Auzitegia (TOP) kendu zuen (errepresio politikoaz Arduratzen zen 1963tik); askatasunak berrezarri zituen; greba egiteko eskubide Arautu zuen; Mugimendu Nazionala desegin; Estatuko administrazio berria sortu. Frankismotik Bertatik frankismoarekiko haustura demokratikoa gertatzen ari zen.

Hauteskunde Legea:


Erreforma Politikorako Legea onartuta, bi Helburu zituzten lortzeko: berriz askatasunak ezartzea eta hauteskunde Demokratikoetarako deialdia egitea. 1977ko Otsailaren 8ko lege-dekretuaren bidez  alderdi Politikoak legeztatu ziren.
Guztira 78 alderdi onartu ziren.

Ekainaren 15a jarri zuten hauteskunde-eguna

Zailtasun juridiko handieneko auzia PCE legeztatzea izan Zen. Trantsizioaren aldekoek bazekiten ez zela normaltasun Demokratikorik izango PCE onartzen ez bazen, eta Suárezek berak hartu zuen bere Gain PCE legeztatzea, Aste Santuko oporrak aprobetxatuz, Carrillok Espainiako Legeak eta instituzioak onartzeko konpromisoa hartu ondoren.

Hauteskundeetan parte hartu zuten alderdi politikoak hauek izan ziren: eskuinean Aliantza Popularra (AP)
Manuel Fraga Iribarne buruzagi zela. Suarezek Zentro Demokratikoaren Batasuna (UCD)
eratu Zuen. Ezkerrean PSOE (Felipe Gonzalez buru) eta PCE (
Santiago Carrillo buru). Katalunian, Kataluniako Itun Demokratikoa (PDC)
eta Kataluniako Ezker Errepublikanoa (ERC)
eratu ziren; eta Euskadin, Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) eta Euskadiko Ezkerra (EE).
Alderdi handienen eskuinaldera nahiz ezkerraldera hainbat talde txiki ere sortu Ziren, baina oso aukera urriak izan zituzten hauteskundeetan.

Sindikatuak Egoeraz baliatuta, estatusa sendotzea eta afiliatuak lortzeari ekin  zioten. 1978. Urtearen hasierako hauteskunde Sindikaletan, CCOO izan zen garaile, UGTk ere emaitza onak lortu zituen, indar Gutxiago bazuen ere.

HAUTESKUNDE DEMOKRATIKOAK

Legegintza-hauteskunde askeetara deitzea ezinbestekoa zen Eskainian sistema parlamentarioa berrezartzeko. Gobernuak Eta oposizioak hauteskundeak 1977ko ekainaren 15ean egitea adostu zuten. Kongresurako 350 ordezkari aukeratu behar ziren (D`Hont legearen arabera) eta 270 senaturako ( lau senatari probintzia bakoitzeko). Partaidetza handia izan Zen eta hauteskunde legeak mesede egin zion UCDri, eta hauteskundeak irabazi Zituen. Bigarrena PSOE izan zen, eta jarraian PCE, AP…  UCDk Suasezek zuzendutako gutxiengoko gobernu Bat osatu zuen eta beste indar politiko batzuekin akordioak eginda. Gobernuak EEEn sartzea eskatu zuen, eta azaroan, Europako Kontseiluak eskaera onartu zuen Aho batez.

3. KRISI EKONOMIKOA ETA MONCLOAKO ITUNAK:

UCDren Gobernuak  konpondu beharreko lehenengo Arazoa krisi ekonomiko larria izan Zen. 1973ko Petrolioaren krisiak  1975an Lehertu zen. Inflazioa, langabezia eta estatuaren defitiza izugarri handitu Ziren, enpresa asko itxi ziren dibisen erreserba murriztu egin ziren. Pezetaren Debaluazioak mesede egin zien esportazioei, turismo eta atzerriko inbertsioei, Eta horrek krisiaren ondorioak arindu zituen.

1977ko urriaren 25an sinatu ziren  Moncloako itunak  eta bi egun Beranduago kongresuak onartu zituen.

Indar Politiko eta sozialek garaiko arazo nagusiei irtenbidea bilatzeko ahaleginak Izan ziren

Ekonomia-krisiari, tentsio sozialei, terrorismoari eta ahalegin Inboluzionistei konponbidea aurkitzeko.
Itunek Bi helburu nagusi zituzten: Ekonomia erreformatu, modernizatu eta Onbideratzea erreforma politikoak egiten jarraitzea: adierazpen-askatasuna, Elkartzeko askatasuna; estatuko hedabideak arautzea (prentsa, irratia, Telebista); orden publikoko indarrak berrantolatzea… 

Entradas relacionadas: