(1967)gauaz ibiltzen dana portada

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,73 KB

NOBELAGINTZAREN BILAKAERA:

Ameriketan gauzatutako eleberrietan idazmolde erraz eta herrikoiagoak erabili zirela ikusi da. Dena dela, ez zuten behar adinako eraginik izango hemengo gizarte literarioan, atzerrian inprimatutako liburu horiek zabaltzeko oztopo handiak ipintzen baitzituzten garaiko agintariek.

Gobernuaren zentsurak indartsu jarraitzen zuen, hizkuntzaren beraren egoera oso larria zen oraindik, munduko korronte literarioak ezagutzeko samurtasunik ez zegoen eta euskal liburugintzak azpiegitura zeharo amateurra zeukan. Testuinguru zail horretan honako hauxe utzi zigun euskarazko nobelagintzak:

ELEBERRI HISTORIKOA:

Nobela mota honetan joera aspalditxokoa zen Euskal Herrian. Navarro Villosladaren edo Arturo Campiónen erdarazko eleberri historikoek arrakasta handia izan zuten. Txomin Agirre ere saiatu zen era horretako eleberriak euskaraz idazten. Baina Gerra Zibilak tabua izaten segitzen zuen, erreferentzia historikoetara jotzea nolabaiteko aterabidea izan zitekeen, garbi azaltzerik ez zegoena itzulinguruka bahintzat adierazten bazen.


Nobelaren azpisail honetan Jon Etxeide dugu maisu. Bi lan mardulekin irabazi zuen ondo merezitako ospea: Joanak joan eta Gorrotoa lege. Lehena Pierres Topet “Etxahun” koplakari famatuaren biografia nobelatua da; XVIII-XIX mendeetan eta Zuberoan kokatua. Bigarrenak, aldiz, Ahaide Nagusien arteko gatazka amaigabeei buruz dihardu; hots, XIV-XV mendeetan Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian oinaztar eta ganboarren alkarrekin izandako borroka odoltsuak ditu ardatz eta kontagai.


Euskal Herri osoko lurraldeak, paisaiak, kantak, elezaharrak, idazleak, pertsonaiak erakutsiko ditu bere lanetan. Eskolak eta komunikabide ofizialek ezkutatu dioten herria azaldu nahi dio irakurleari. Historia, hartara, irakasbide eta erakusbide bilakatzen da. Herrigintza da Etxeideren helburu nagusia.


Baturik ez zegoen garaian gipuzkera osotuan taxutu zituen bere lanak, euskara jaso eta joria erabiliz; gero, hizkuntza estandarra finkatu zenean, bere obrarik gehiena berridatzi egin zuen, batura egokituz.


EUSKARAZKO LEHEN POLIZIA NOBELAK:

Lehenengo eleberri poliziakoa 1947 urtearen inguruan plazaratu zen. Jose Antonio Loidi (1916-1999) errenteriarrak argitaratu zuen 1955ean Amabost egun Urgainen izenburuaz. Kostaldeko herri batean gertaturiko heriotza susmagarri baten miaketaz ari da, eta detektibearen ikerketak ustegabeko amaiera du. Hizkera garbi eta jatorrean euskaraz goldatu gabeko alor bati ekin zion eta, horregatik-edo, irakurleek gustura hartu bide zuten, edizioa ugari izan baitzituen.

Ez zuen orduan Loidiren liburuak ondorengo askorik izan. Txomin Peillen paristarraren Gauaz ibiltzen dana  izenekoak bakarrik jarraitu zuen ildo horretatik. Laster, baina, indar berria emango zioten Xabier Gereñok eta Gotzon Garatek. Azken urteotan, genero beltzeko obra klasiko onenak euskaratzen ari dira.


Entradas relacionadas: