1936ko Hauteskundeetako Programa Politikoa: Azterketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,49 KB

Testuaren Kokapena

Testu politiko bat da, 1936ko otsailean egingo diren hauteskundeetan ezkerreko alderdi errepublikanoek eta langileen alderdiek aurkeztutako programaren zati bat. Testua ez dago osorik, zati batzuk falta dira, baina programaren puntu interesgarriak azaltzen zaizkigu. Hauteskunde-programa bat da, beraz hautesleei zuzenduta dago. Hautesleak boto-emaile guztiak dira, baina zehazkiago esateko ezkerreko boto-emaileei eta errepublikanoei zuzendutako programa da. Programan esaten dute zer egingo duten hauteskundeak irabazi eta gobernua eskuratzen badute. Aldi berean, zer ez duten egingo ere esaten dute.


Hauteskunde Programa Politikoa

Testua hauteskundeetan aurkeztutako programa politikoa da, eta beraz boterea eskuratuz gero hartuko dituzten neurriak iragartzen dituzte:

  • Amnistia: “1933ko azaroaz geroztik…”. Urte horretan, sindikatu anarkistek antolatuta, lurrak okupatzen hasi ziren, eta horretan ibilitako jornalariak preso atxilotu zituzten. 1934ko Urriko Iraultzaren ondoren 30.000 preso politiko zeuden, Frantziara ihes egindako militante ezkertiarrak eta isunak zeuzkatenak ere asko ziren. Preso zeudenen artean militante anarkistak ugari ziren, eta programaren puntu hau erabakigarria izan zen anarkisten botoa lortzeko (tradizionalki anarkistak hauteskundeetan parte hartzearen aurkakoak ziren).

Konstituzioaren Berrezartzea

Konstituzioaren agintea berrezartzea. Konstituzioaren ezaugarri aurrerakoi, laiko eta langileen aldekoak berreskuratuko dituzte. Ezkerreko errepublikanoen iritziz, eskuineko gobernuek, hartutako neurriekin, erabat aldatu zuten Errepublikaren izaera: nekazaritza-erreforma eten, Kataluniako alokairuen legea atzera bota, Generalitateko Lluis Companys presidentea preso sartu, etab. Beraz, Errepublikak berreskuratu egin behar du jatorrizko izaera liberala.

Nekazarien Berrerospena

Nekazarien aldeko neurriak hartuko dituztela, jasaten duten egoera penagarritik ateratzeko. Oso baldintza gogorretan bizi ziren, batez ere lurrik gabeko jornalariak. Eskuineko gobernu-aldietan nekazaritza-erreforma etenda geratu zen, eta nekazarien egoera asko okertu zen, gosea ere pasatzen zutelarik. Kasu askotan, latifundistek nahiago izaten zuten lurrak landu gabe utzi.

  • Banka-sisteman hobekuntzak:
  • Langileen baldintza moralak eta materialak hobetzeko neurriak:

Frente Popularra eta Programaren Mugak

Baina bestalde, Frente Popularrean bildutako alderdiek argi eta garbi utzi nahi dute beren programa ez dela programa iraultzaile bat, hau da, II. Errepublikak ez duela jarraituko Errusia sobietarraren bidea, komunismoa ez dela ezarriko Espainian. Programan oso ondo erakusten dute alderdi errepublikanoek (alderdi burgesek) ez dituztela onartzen langileen alderdiek eskatutako neurriak:

  • Lurren nazionalizazioa eta banaketa baztertu egiten dute.
  • Bankaren nazionalizazioa ez dute onartzen.
  • Produzioa langileek kontrolatzea ere ez dute onartuko. Hau da, enpresa industrialen kudeaketa ez da pasatuko jabeengandik sindikatuen eskuetara.
  • Errepublika ez da bihurtuko langile-klasearen errepublika, langileen alde egingo badu ere interes orokorreko errepublika izango da. Askatasun demokratikoak defendatuko ditu (eta ez langileen diktadura, eskuindarrek uste zuten moduan).

Beraz, beste klase sozialak ere lasai egon daitezke: Frente Popularrak hauteskundeak irabazten baditu ez da iraultza sozialik egingo.

Entradas relacionadas: