1936ko estatutua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,43 KB

 

CEDA-ren muturreko biurtekoa


Eskuinaren mobilizazioek eta ordena publikoaren etengabeko nahasteek higadura larria sortu zuten Azañaren gobernuan. Sozialistak gero eta ez-erosoago zeuden, babestuz nekazarien altxamenduak geldiarazi nahi zituen errepresioa legeria.


1933ko azaroko hauteskundeetan eskuinak zalantzarik gabeko garaipena lortu zuen. Diputatu kopururik handiena CEDAk eduki arren, Alcalá-Zamora presidenteak Gobernuan sartzeko deia egin zion Lerrouxi.


1934ko urrian, Alemaniako nazismoaren gorakadak Espainian beldurra zabaldu zuen. Izan ere, CEDAn faxismoarekiko zaletasuna zuten eskuin muturreko pertsonak zeuden. Gil-Roblesek Errepublika suntsitu nahi zuelakoan, PSOEren zuzendaritzak boterea indarrez hartzeko erabakia hartu zuen. Urriaren batean CEDAk Lerrouxen sartu zen hiru ministrorekin. PSOEko eta UGTko buruzagiek Errepublikaren aurkako erasotzat hartu baitzuten; horrela, greba orokor iraultzailerako agindua eman zuten Espainia osoan, eta greba horrek altxamendu-izaera hartu zuen Asturiasen. Kataluniako estatua aldarrikatu zuen, Espainiako Errepublika federalaren barruan. Armada gerra-
Egoera aldarrikatu eta borroka egin zuen Bartzelonako kale batzuetan. Generalitatea errenditu egin zen.


Asturiasen proletario-elkarteek Guardia Zibilaren kuartel-etxeei eraso egin eta meatzearroa artu zuten. Oviedo hartu eta langile-komunak eraiki zituzten. Gobernuak Franco jeneralari egin zion dei eta Marokoko tropak Asturiasen lehorreratu ziren, bederatzi egunetan hartu zuten, mila hildako uzten.


1936ko


Huteskundeak


Fronte popularraren Gobernuak izen txarra zuen, eroskerietan eta finantza-eskandaluetan sartuta baitzebilen, horrela, hauteskundeetarako deialdia egin zen, 1936ko otsailan.
Fronte popularraren programa, funtsean, erreformista zen. Eskuinak ez zuen batasunik lortu boterean emandako bi urteek higatu zuten eta. Fronte Popularreko hautagaiek jarlekuak kendu zizkioten eskuinari, eta gobernatzeko behar zen gehiengo osoa lortu zuten.


Azañak gobernua eratu behar zuen baina proletarioen erradikalismoarekin  itota zegoen. Berriro ere komentuak eta elizak erre ziren, eta kaleetan pistolak erabiltzea gero eta ohikoagoa zen; gainera, eskuineko talde legaletako kideak taldeok utzi eta muturrekoagoak ziren mugimenduetako militante egin ziren. Flangeak Italiako faxisten diru-laguntzak jasotzen zituen.


1936ko maiatzean, Manuel Azaña jarri zuten presidente. Ekainean eta uztailean, landa-inguruan eta hirietan asaldura iraultzaile handia egon zen. Pistolari ezezagun batzuek (falangistak) Oldarreko Guardiako Castillo tenientea hil zuten; biharamunean, euren kidearen hilketa mendekatzeko, ordenako agente talde batek José Calvi Sotelo hil zuen, eskuin parlamentarioko buruzagia.

Errepublika ez zen zuhur ibili Mola jenerala Iruñera bidali zuenean, militar susmagarriak Madriletik urrundu nahian. Izan ere,  Iruñean Molak bereganatu zuen karlismoaren beso armatua. Franco jeneralak Kanarietan azpijokoan ibili zen , aukera egokia aurkitu arte. 1936ko uztailaren 17an, Melillako tropa matxinatu eta gerra-egoera aldarrikatu zuen marokon.


Kanarietatik, Franco Tetuanera joan zen hegazkinez, Afrikako armada borrokalariaren agintea hartzeko; bien bitartean, Penintsulan martxan jarri zen altxamendua gobernuaren nahasmendua aprobetxatuz, horrek ordu erabakigarriak galdu baitzituen inolako neurrik hartu gabe. Egun gutxitan, altxamenduak Espainiako hiri nagusietan huts egin ondoren, matxinaturiko indarren eta gobernuaren indar leialen arteko gatazka Gerra Zibil bihurtu zen.


Euskal Estatutua


Lehen Mundu gerra amaitu zenean, gogo bizia sortu zen Euskal Herrian, baita Katalunian ere, Amerikako Estatu Batuetako Wilson presidenteak hamalau puntuak formulatzearen ondorioz, puntu horietan autodeterminazio-eskubidea jasotzen baitzen.


Euskal mugimendu autonomista 1931ko apirilaren 14an bertan abiatu zen. José Antonio Aguirrek, Getxoko alkate abertzaleak, autonomiaren aldeko udalen arteko mugimendua sustatu zuen; horrela, Lizarrako bilera egin zen, 1931ko ekainean, eta, bertan, abertzaleek eta karlistek sustatuta estatutu-proiektua onetsi zen, Lizarrako Estatutua; hori idazteko agindua Eusko Ikaskuntzari eman zioten.

Lizarrako Estatutuko ertikulurik eztabaidatuena Vatikanorekin konkordatuak negoziatzeko ahalmena edukitzea zen.


Lizarrako Estatutuaren amaiera


Lizarrako Estatutua 548 alkateetatik 427 onetsi zuten, nazionalistak eta karlistak horren alde zeudelako. Hala ere, proiektua etenda gelditu zen, estatutu Konstituzioaren aurkakoa baitzen, gobernu nazionalaren eskumen bat hartzen zuelako, hain zuzen ere, Vatikanorekiko nagoziazioa.


Bigarren zaiakera 1931ko abenduan izan zen, estatutu-proiektu berria egiteko agindua eman zitzaien diputazioetako kudeaketa-batzordeei. Horrela, Gobernuak segurtatu zuen Konstituzioko espirtu laikoan oinarrituz egingo zela. Hala ere, karlistek ukatu egin zuten, erlijioaren aurkakoa baitzen.


1932ko ekainean Iruñean bildutako elkarte biltzarrean, alkaterik gehienek onartu egin zuten estatutua.
Hala ere, Nafarroak ukatu egin zuen proiektua eta horrek estatutik kanpo utzi zuen Nafarroa. Estatutua behin betiko onesteko, erreferenduma egin behar zn, eta hori azaoaren 5ean izan zen. Bizkaian eta Gipuzkoan proiektuak gehien gehienek onetsi zuten, Araban gehiengo txikiagorekin.


1933ko hauteskundeetan, abertzaleek ordezkaritza handia lortu zuten Legebiltzarrean; baina, erradikalen eta CEDAren bi urteko gobernuan, estatutuaren proiektua etenda gelditu zen, erdiko eta eskuineko alderdiak horren aurka zeudelako. 1936ko hauteskundeetan, Fronte Popularrak estatutuaren erreibindikazioa sartu zuen bere hauteskunde-programan. Fronte Popularraren garaipenak aktibatu egin zuten estatutua Gorteetan. Gerra Zibila hasteak ez zuen estatutu-prosezua geldiarazi, eta, azkenean, 1936ko urriren 1an Gorteetan onetsi zen. Estatutua bederatzi hilabetetan egon zen indarrean, eta Bizkaian baino ez, harik eta Frankoren indarrek 1937an hori konkistatu arte.


GERRA ZIBILA EAE-N


1936ko uztailaren 18an, gaurko EAE bi zona geografikotan zatituta gelditu zen: Araba talde nazionalean gelditu zen; Bizkaia eta Gipuzkoa Errepublikarekin leial mantendu ziren. Araban eta Nafarroan erreketearen (milizia karlista) ekintza masiboa erabakigarria izan zen. Abertzaletasunaren zatirik handiena, Nafarroako eta Arabako kide batzuk izan ezik, leialak ziren Errepublikarekin.


Gipuzkoako Defentsa Batzordea sortu zen; Fronte Popularreko, EAJko eta CNTko indar guztiek osatu zuten. Hala eta guztiz ere, haien arteko desadostasunek eztabaidak eragin zituzten.


Abuztuaren amaieran, Beorlegui koronelak, boluntario nafarrak agintepean hartuta, erasoari ekin eta Irun hartu zuen. Hiri horren konkistaren ondorioz, iparraldeko zona errepublikanoa Frantziatik bakartuta gelditu zen. Donostian, nafarrek irailaren 13an hiriburua konkistatu ondoren, Gipuzkoa nazionalen mende gelditu zen. Hil horren amaieran, frontea egonkortu egin zen Debaren aranean.


José Antonio Agirre jeltzalea lehendakari hautatu zuten, abertzaleen eta errepublikanoen arteko gobernu misto batean (EAJk, PSOEk, Eusko Abertzale Ekintzak, Batasun Errepublikanoak eta PCEk) Bien bitartean, Eusko Jaurlaritzak zenbait gauza sortzeko aprobetxatu zuen. Azaroan, Eusko Jaurlaritzak abiatu zen Gazteiz hartzeko asmoz, baina bertako defentzaile urrien erresistentziaren ondorioz porrot bihurtu zen.


Porrotaren eraginez, defentsa-gerrikoa prestatu behar izan zen, burdinazko gerrikoa, Bizkaia babesteko. Bien bitartean Mola jeneralak iparraldeko armada  gidatzen jarraitu zuen eta Bizkaia konkistatzea erabaki zuen. Berrogei mila bildu ziren: aurrekaldean nafarrak eta atzealdean italiarrak, Condor legioko alemanen hegazkinekin babestuta. Hegazkinek lan handia egin behar izan zuten frontea apurtzeko Otxandion, Durangon eta Gernikan. Azken herri horretan, 1937ko apirilaren 26an, alemanen bonbardeaketak ehun eta berrogoita hamar hildakotik gora eragin zituen.


Mola jenerala hegazkin-istripuz hil zen, nazionalek gotorlekuko gune ahulak zein ziren jakin zutenean Fronteko lerroa apurtuta, nazionalak Bilbora hurbildu eta, Artxandatik, heldu ziren. Bien bitartean, euskal armada santoñan instalatu zen, bertan egoera zaila sortu zen: ezkerrekoak borrokan jarraitu nahi zuten, baina abertzaleak boluntario italiarrei armak ematea erabaki zuten, Santoñako ituna izenekoan. Gerra Zibila laburra izan zen gaurko EAEn, Errepublikaren porrota agerikoa zen hasieratik.


Entradas relacionadas: