1936ko estatutua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,45 KB

 
  • 1. Sarrera

Aurrekariak: Donostiako Hitzarmena, Borboien monarkiaren gainbehera eta 1931ko udal-hauteskundeak.
Errepublika aldarrikatu zuen penintsulako lehen hiria, Eibar apirilaren 13an.
Erregimen errepublikarra ezartzen denean Autonomia Estatutuaren auzia izango da Euskal Herriko politikaren ardatza. Honen ondorioz, auzi honetan jarriko dugu arreta.

  • 2. Autonomia Estatutua

→a) Erregimen Errepublikarraren ezarpena (1931): Lizarrako Estatutua.

Euskal Estatutua lortzeko ekimenaren burua Jose Antonio Agirre . Manifestu bat idatzi zuen: EAJk Errepublika onartzen zuela eta behin-behineko gobernuarekin elkarrizketak hasi zituela autonomiari buruz mintzateko.
1931ko maiatzean, Eusko Ikaskuntzak batzorde bati lagundu zion autonomia proiektu bat idazten Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroarentzat. Idatziak gobernuaren laguntza zuen, baina sozialistek eta errepublikarrek oztopoak jarri zituzten: proiektuan Eusko Jaurlaritzak Vatikanoarekin harreman diplomatiko zuzenak ezartzeko ahalmena zuen.
1931ko ekainean, Euskadiko eta Nafarroako udalek Lizarran egindako Batzarrean Estatutua onartu zuten. Errepublikako gobernuak beldurrez hartu zuen EAJren eta tradizionalismoaren batasuna erlijioa defendatzeko.

→b) Biurteko Erreformista (1931-1933): estatutu proiektu berria.

1931n Espainian onartutako testu konstituzionala ezkertiarra zen eta Errepublika Estatu integral eta unitariotzat baina baita deszentralizatutzat ere azaltzen zuen: udalerri, probintzia eta eskualdeen autonomia onartuz. Testuinguru horretan estatutua posiblea zen eta Gorteek irailean ezezkoa eman ostean, beste batzorde bat eratu zen estatutuaren beste proiektu bat egiteko.
EAJ errepublikar eta sozialistengana gerturatu eta karlismo tradizionalistarengandik urruntzen hasi zen. 1931ko abenduan areagotu egin zen nazionalista eta karlisten arteko urruntzea. Hala ere, EAJk ez zion utzi eskuinarekin elkarlanean aritzeari, elizaren eskubideak defendatzeko.
1932ko ekainaren 19an, Iruñean, Estatutu proiektua aurkeztu zen eta bozketa bidez erabaki zen bere onespena. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ordezkari gehienek baiezkoa eman zuten, baina Nafarroako gehienek, ezezkoa.  Nafarroa autonomia proiektutik banatu egin zen eta Karlismoa, 1932an, Elkarte Tradizionalistan bildu zen: Errepublikaren laikotasunaren aurka eta Jesuiten kontrako neurrien aurka.
Bi aste geroago eskuinak hauteskunde orokorrak irabazi zituen eta autonomi prozesua gelditu zen.

→c) Fronte Popularra:

Euskal

Autonomia Estatutua eta Agirreren lehen Eusko Jaurlaritza.Fronte Popularrean elkartutako alderdiek 1936ko otsaileko hauteskundeak irabazi zituzten arren, uztailean Gerra Zibila hasi zen.
EAJ Errepublikako gobernuan sartu zen eta aukera gehiago izan zuten Madrilekin Estatutua negoziatzeko eta Errepublikako Gorteetan testu bat adosteko.
1936ko urrian onartu zen Estatutua: EAJ izan zen lehen Eusko Jaurlaritzako buru (EAJ eta Frente Popularra) eta Jose Antonio Agirre izendatu zuten Lehendakari. Gerraren egoeragatik gobernu honen erabakiak Bizkaian bakarrik ziren eraginkorrak.
Estatutuarekin eta gerraren ondorioz, Euskadik erabateko autonomia izan zuen eta Eusko Jaurlaritzak ia estatu independente bezala funtzionatu zuen
Dena den, lehen euskal gobernuaren eragina eskasa izan zen lurraldetasuna eta denbora kontuan hartuta. 1937an, tropa frankistek Bizkaia konkistatu zuten eta garai berri bat hasi zen.

Entradas relacionadas: