1931ko konstituzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,14 KB

 

ERREPUBLIKA EZARTZEA

1931ko apirileko udal hauteskundeetan, alderdi errepublikazaleak izan ziren garaile. II. Errepublika aldarrikatu zuten Eibarren, apirilaren 14an. Alfontso XIII.A erbesteratzeko negoziazioak egin ziren.

Monarkiatik Errepublikarako trantsizioa bake bidez egin zen.


1.1. Behin-behineko gobernua

1931ko apirilaren 14an, behin-behineko gobernua osatu zuten eta beraien ardura herrialdea eraldatzea zen. Hauteskundeetarako deia egin zuen, konstituzio berria idazteko. Alcala Zamora zen gobernu haren buru.


1.2. Lehenengo ekimen erreformistak

Behin-behineko gobernuak erregimen berrian oinarrizkoak ziren neurriak jarri zituen abian.


  1. Erreforma militarra

Armadak nagusitasun handia zuen eta horrek errepublikazaleak beldurtzen zituen. Armada eraberritzeko neurriak hartu zituen Azañak. Nabarmen murriztu zuen ofizialen kopurua. Armadak eutsi zion gizarte gatazketan ordura arte izandako errepresioari.


  1. Nekazaritzaren erreforma

Errepublikak, nekazariak XIX. Mendeaz gero eskatzen ari ziren neurriak indarrean jartzeko ardura hartu zuen. Bestalde, 1929ko munduko krisiaren eragina sumatzen hasia zen Espainian eta Hego Euskal Herrian, eta gora egin zuen langabeziak.
Nekazaritzaren erreforma sustatzeko, zenbait neurri eman zituzten eta aipagarria izan zen Nahitaezko Laborantza Dekretua; haren arabera, lurjabeak behartuta zeuden beren lurrak ereitera; lur saila zegoen herriko jornalariak kontratatzera, zortzi orduko lanaldia ezartzera eta gutxieneko soldata bat finkatzera. Nekazaritzaren erreformarako legea ez zuten onartu 1932. Urtera arte.


  1. Erlijioaren auzia

Azañak, Eliza katolikoak gizarteko hainbat esparrutan zuen eragina murriztu nahi zuen, eta hainbat lege eman zituen horretarako: ezkontza zibila eta dibortzioa onartzen zuena eta erlijioaren nahitaezko irakaskuntza bertan behera utzi zuena, adibidez. Pedro Segura kardinala neurri horien kontra zegoen. 1931ko maiatzaren 11n, komentu eta eliza asko erre zituzten Espainia guztian. Azkenean, Segura kardinala herrialdetik bota zuten eta katolikoen eta errepublikazaleen arteko tentsioa nabarmendu zen.


  1. Kataluniako autonomiaren auzia

Kataluniako Ezker Errepublikazaleak (ERC) burujabetza eta autodeterminazioa aldarrikatzen zituen. Beraiek irabazi zituzten 1931ko hauteskundeak, eta horren esku gelditu zen buruzagitza politikoa. Behin-behineko gobernuak 1931ko apirilaren 17an emandako neurriak Katalunian Generalitat berriro indarrean jartzeko, eta gobernu autonomoa aitortzeko esaten zuen.


  1. Euskal autonomiaren auzia

Euskal estatutuaren aitzindaria Jose Antonio Agirre izan zen. EAJk behin-behineko gobernuarekin elkarrizketak egin zituen, autonomia onartzeko. 1931ko maiatzaren 31n, Eusko Ikaskuntzak batzorde bat eratu zuen, hiru euskal probintzietan eta Nafarroan autonomia proiektu bat idazteko; idatzi hark behin-behineko gobernuaren babesa izan zuen. Baina, sozialistek eta errepublikazaleek eragozpen bat jarri zioten. EAJk proiektua onartu zuen, baina askatasun osoa nahi zuen erlijioan, karlismoarekin batera.

1931an, batzarra egin zuten euskal abertzaleek Lizarran, bertako estatutua onartuz.

Estatutua, Gorteetan aurkeztu zuten baina ez zen aurrera atera, Konstituzioak zioenarekin bat ez zetorrelako. Azañaren gobernuak Estatutuaren erreforma proposatu zuen.


1.3. Prozesu konstituziogilea

  1. Gorte Konstituziogileak

1931an hauteskundeak egin ziren Gorte Konstituziogileak osatzeko eta gehiengoa eskuratu zuten behin-behineko gobernuko buruzagiek: errepublikazale ezkertiarrek eta sozialistek.

Gorte Konstituziogileek, behin-behineko gobernuari sostengua eman zioten, eta parlamentu batzorde bat sortu zuten, Konstituzioa presta zezan.


  1. 1931ko Konstituzioa

Konstituzioaren testua zehazteko eztabaiden ondoren, 1931an onartu zen. Konstituzio hark oinarrizko printzipio demokratiko bat jaso zuen: gizonezkoentzako eta emakumezkoentzako sufragio unibertsala.

Konstituzioaren berrikuntzen artean, emakumeek, Espainiako historian lehen aldiz botoa emateko eskubidea zutela agertu zen. Kataluniak 1932. Urtean lortu zuen Estatutua, eta gerra zibilean onartu ziren euskalduna eta galiziarra. Bestalde, eskubide indibidualak eta politikoak ere ezagutu ziren. Errepublikako botere antolaketa berrian, parlamentu erregimena ezarri zen, eta, horrela, herriaren burujabetza Gorteen edo Parlamentuaren esku gelditu zen.


Entradas relacionadas: