1931ko konstituzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 29,72 KB

 

Errepublika ezartzea

1931ko apiril errepublikarrek irabazi . II.Errepublika Eibarren apirilaren 14an. Alfontso XIII.A erbesteratzeko negoziazioak , monarkia amaitu. Trantsizioa modu baketsuan egin zen, eta Primo de Riveraren

Behin behineko gobernua

1931ko apirilaren 14an osatu. Zamora eta koalizio sozialista ordezkari. Konts: Zamora maura. Erradi: Lerroux. Ezk: Azaña. Sozi: Prieto eta Caballero. Hauteskundeetara deitu, gorteak eratzeko eta konstituzioa egiteko.

Lehenengo ekimen erreformistak

Konstituzio aurretik, oinarrizko neurriak hartu. *

Erreforma militarra

Armada nagusitasun beldur, armada eraberritu. Indar armatuak aginpide zibilaren menpe jarri eta ofizialak murriztu. Hiriko polizia taldea sortu baina errepresioa armadak egin. *

Nekazaritzaren erreforma

Espainia nekazaria. Egoera txarra, iraultzarako . Anarkistek nek. Propaganda egin eta lur jabe handiak esk. Alderdietan antolatuta. Nekazariak XIX. Mendetik aldarrikatzen ari ziren neurriak, martxan jarri. 1929ko krisia sufritzen hasi eta langabeziak gora egin, batez ere, lur jabe ez ziren nekazarietan. Nekazaritzaren erreformarako zenbait dekretu eta horien kontra lur jabeak eta nekazariak (berandu zetorrelako). Laborantza dekretua: lur jabeak bere lurrak ereitera, lur sailerako herriko jornalariak kontratatzera, 8h-ko lanaldia eta gutxieneko soldata behartuta. Langabeziari irtenbidea eman nahi baina, 1932 arte ez zen onartu.

Erlijioaren auzia

Elizaren eragina murriztu nahi, horretarako legeak: ezkontza zibila, abortua, erlijioaren nahitaezko irakaskuntza anulatu. Neurri horien kontrako buru, Segura kardinala. Erregimen berriaren aurkako eta monarkiaren eta erlijioaren aldeko pastorala idatzi. Elizaren aurkakoak sutu eta 1931ko maiatzaren 11n , elizaren eraikin asko erre. Segura herrialdetik bota eta ekintza haien aurkako errepresio ezak tentsioa areagotu elizaren aldeko eta kontrakoen artean.

Kataluniako autonomiaren auzia

1931ko apirileko hauteskundeak ERC-k irabazi. Parlamentuak estatutuaren eta nekazaritzaren erreformari eman lehentasuna. Apirilaren 14an ERC-ko buruak, Maciak, Kataluniako errepublika aldarrikatu, Espainiako errepublikaren barruan. Hau onartu zuen estatutua berehala ematearen trukean. Katalunian gobernu autonomoa aitortu.

Euskal autonomiaren auzia

Estatutua eratzeko ekimenaren aitzindari Agirre, Getxoko alkatea. Gizarte erreformen alde eta joera demokratiko burgesaren jarraitzaile. Lehen lehendakaria izango zenak beste alkate batzuekin batera dekretua, EAJ-ak errepublika onartu, elkarrizketak behin behineko gobernuarekin autonomia onartzeko. 1931ko maiatzaren 31n, eusko ikaskuntzak Hego Euskal Herriarentzako autonomia proiektua eratzeko batzordea osatu. Gobernuak eliza eta estatuaren harremanetan arazoak jarri. EAJ-k askatasuna nahi zuen auzi horretan. Ekainaren 14an Euskal abertzaleek batzarra egin Lizarran, Lizarrako estatutua onartuz, eta eliza-estatua arteko harremanetan zuzenketa sartuz. Gorteetarako hauteskundeetan euskal-nafar koalizioak (nazionalistak, katoliko independenteak eta tradizionalistak) irabazi. Estatutua irailean aurkeztu baina, ez zen aurrera atera, erlijioaren auzia ez zetorrelako konstituzioarekin bat. EAJn sektore aurrerakoia indarra hartzen hasi, eta errepublikarrei hurbildu eta karlismotik urrundu.

Prozesu konstituziogilea

Gorte konstituziogileak

1931ko ekainaren 28ko hauteskundeetan, behin behineko gobernukoek gehiengoa lortu. Euskal herrian soilik eskuina garaile, EAJ. Gorteek Besteiro-ren zuzendaritzapean batzorde bat osatu konstituzioa prestatzeko.

1931ko konstituzioa

1931ko abenduaren 9an onartu, sufragio unibertsala onartu. Ezkertiarra zen. Errepublika horrela definitu: klase guztietako langileen elkartea, demokratikoa, aurrerakoia, deszentralizatua eta laikoa. 1932an Kataluniako estatutua onartu eta gerra zibilean euskalduna eta galiziarra. Eskubide indibidualak eta politikoak ere ezagutu: zuzenbide estatutua, erlijio askatasuna eta jabetza pribatuak mugatzea. Parlamentu erregimena ezarri, gorteak eta parlamentuak herriaren burujabetza. Botere legegilea parlamentuak. Konstituzioa betetzen zela ikusteko, konstituzioaren berme auzitegia sortu.

Biurteko erreformista

Azaña buru, ezkerreko errepublikarrak, sozialistak eta nazionalistak osatua. 1931ko urritik 1933ko irailera, erreforma egitasmo zabala. Erreformaren aurkako politika egin ondorengo gobernu eskuindarrek.

Nekazaritzaren erreforma

Behin behineko gobernuan praktikan jarritako erreformak praktikan jarri. Nekazaritzaren legea ez zen 1932 arte onartu, eskuineko oposizioaren eta errepublikarren formula moderatuengatik. Sozialistentzat gizarte aldaketa bizkortzeko bitarteko bat izan behar zuen. Proiektua ezerezean gelditzekotan baina, Sanjurjoren matxinadak, errepublikarren eta sozialisten adostasuna ekarri zuen. Puntuak: erreforma latifundioei ezartzea eta erein gabeko lurrak lantzea. Erreforma oso mantso, lur jabeak haserre eta baita jornalariak(lurraren jabetza eskuratzea atzeratzen ari zen eta). Errepublikarekin etsita nekazariak, proposamen anarkistetara jo.


Erlijioaren auzia

Auzi honengatik, katolikoak eta errepublikarrak urrundu. Hego euskal herrian, estatua laikoa zela aldarrikatzeak eta Azañak hartutako neurriak, erlijioaren balioen kontrako erasotzat hartu karlistek. Joera ezberdinetako karlistek, elkartasun tradizionalistan bat egin. EAJak errepublika onartu baina elizaren alde borrokatu eskuinarekin batera.

Autonomiak

Estatutu Katalana

Erakunde autonomikoak indarrean jarri. Macia lehendakari eta Companys parlamentuko buru.

Euskal estatutua

Estatutuaren idazketan errepublikarren parte hartzea zela eta, Nafarroako karlistak eta nazionalistak banatu. 1932an estatutuaren aldeko beste kanpaina bat. EAJ-k zuhurtasunez bazen ere, errepublikarrekin bat egitea onartu eta autonomia proiektu berria aurkeztu ekainean. Nafarroa autonomia egitasmotik joan. Proiektuak udal herrien babesa, Arabakoena izan ezik. Gobernuaren aldaketak eta Arabako udalerrien ezetzak atzeratu estatutua gorteetan aurkezteko prozesua.

Galiziar estatutua

1932an onartu, 1936ko herri kontsultan berretsi. Gerra zibilak aplikazioa eragotzi.

Erreforma militarra

Behin behineko gobernuak sustatutako erreforma militarrak krisia eragin armadan. 1932ko abuztuan sanjurjada iraultza. Armadaren eta nekazaritzaren erreformaren eta Kataluniako estatuaren aurka

Hezkuntzaren erreforma

Ezinbestekoa modernizatzeko. 1931ko konstituzioaren arabera, lehen hezkuntza doakoa eta mistoa. Gobernuak aurrekontuko diru asko hezkuntzarako, analfabetismoari kontra. Bigarren hezkuntzan hobekuntzak eta unibertsitatean ikerketa sustatu.

Azañaren gobernuaren Krisia

Gizarte gatazkak

Larritu egin zuten gobernu erreformistaren krisia eta hura deuseztea eragin. Anarkisten matxinada, Jesusen lagundiaren desegitea eta Sanjurjo jeneralaren iraultza gobernuaren kontra. Horrez gain, anarkisten matxinadak Katalunian eta Andaluzian. Casas Viejaseko matxinadaren kontra Erasoko Guardiak aplikatutako zapalkuntzak kalte konponezina Azañari.

Eskuinaren berrantolaketa eta biurteko erreformistaren amaiera

1933an, CEDAren(Eskuin autonomoen Espainiar konfederazioa) sortze batzarra Madrilen, eta Espainiaren eraberritze taldea, estatu kolpearen aldeko talde monarkiko kontserbadorea sortu, egoera ekonomiko kaskarrak bultzatuta. Azañak dimisioa aurkeztu 1933ko irailean, Zamora jarri buru. Hauteskundeak deitu azarorako, bertan, lehen aldiz emakumeek bozkatu.

Eskuindarren biurtekoa

Azaroko hauteskundeetan, errepublikar erradikalak eta CEDA garaile. Ezkerrak hondamen handia. Eskuindarrak 1936 arte agintean. Lerrouxen Errepublikar Alderdi Erradikalak eta Gil-Roblesen koalizio konfesional katolikoa zen CEDAk zituzten ordezkari gehien gobernuan. CEDA ez zen berehala sartu gobernuan ezker erradikalaren altxamendua antolatzeko mehatxuagatik. Lerrouxek Gil-Roblesen laguntzaz erreformaren aurkako politika abian jarri zuen, horrela, aurreko biurtekoko lorpen asko deuseztatuz. Baina bere politikako ahalmen ezak kolokan jarri erregimenaren egonkortasuna.

Erreformismoaren kontrako politika

Militarren auzia

Sanjurjo jeneralaren huts egindako estatu kolpeagatik espetxeratutako militar eta monarkikoei amnistia eman zien legea onartu zen.

Nekazaritza arloko kontraerreforma

Nekazaritzako erreformaren aurkako politika abian jarri zuen eta 1932tik egindako aurrerapauso guztiak deuseztatu. Lehengo jabeei itzuli zitzaizkien lur batzuk, honek nekazariak lurretan finkatzea eragotzi zuen eta nekazarien arteko liskarrak areagotu ziren.

Autonomien auzia

1934ko urriko iraultzaren ondoren Madrilgo gobernuak bertan behera utzi zituen Nuriako estatutua, Generalitat eta Parlamentua. Euskal Autonomia ere bertan behera geratu zen, hau, 1936an berretsi zen gerra zibil bete-betean.

Indar politikoen berrantolaketa

Eskuineko alderdien berrantolaketa

JONS eta Espainiako Falangea elkartu. Eskuineko sektore batzuk estatu kolpea ematearen alde. Gil-Roblesek Escorialen emandako mitin izugarriaren ondoren, CEDA, Hitlerren moduko manifestazioak egin nahian hasiko ote zen susmoa hartu zuten ezkertiarrek. Maiatzean zatiketa Errepublikar Alderdi Erradikalean, Lerrouxen eta Marcelino Domingoren artean, azken honek, Alderdi Sozialista Erradikala sortu zuen.

Ezkerreko alderdien berrantolaketa

1934ko apirilean Marcelino Domingok (Alderdi Sozialista Erradikalak) eta Azañak (Ekimen Errepublikarrak) bat egin zuten, Ezker Errepublikazalea sortuz.

Politika eskuindarren erradikalizatzea

1934ko ekainean, Berme Auzitegiak betoa jarri zion Kataluniako parlamentuaren laborarien kontratien legeari. Nekazari katalanen onurarako legea zen eta Kataluniako Lliga alderdi eskuindarrak salatu egin zuen, konstituzioaren aurkakoa zela eta. Hego Euskal Herrian eskuindarren gobernuan oligarkiaren eta enpresaburuen aldeko politikak eraso nabarmena asmo autonomistei. EAJk eta Agirrek karlisten autonomien kontrako jarreragatik, behin betiko etengo zuten karlistekiko lotura. EAJk gobernu eskuindarren aurkako jarrera sendotu, baina ez zuten ezker mugimenduan lagundu antikatoliko eta gizarte iraultzaren aldeko baitziren.

1934ko urriko iraultza

Tentsio giroa nagusi

Ezkerraren eta eskuinaren arteko tentsioa areagotuz. 1934ko uztailetik aurrera, nekazal langileek greba, hainbat diputatu sozialista atxilotu, gobernuak debekatu alderdi politiko eta sindikatuetan izen ematea. Euskal udalerriek gobernuaren kontrako batzarra. Jendetza handia bildu CEDAk manifestazio batean.
1934ko urriko iraultza gertaera larriena, Asturias, Katalunia eta Hego Euskal Herrian. Madrilen huts egin zuen.

Asturiasko eta Kataluniako gertaerak

Gobernuan CEDAko hiru ministro sartu, honek, Errepublika suntsitu eta faxismoa ekarri. UGTk greba orokorra urriaren 5erako. Greba honetan Asturiasen armak hartu zituzten. Katalunian Errepublika aldarrikatu zen eta hurrengo egunean Estatutua eta Generalitata indargabetu zituzten. Afrikako armadak Francoren gidaritzapean Asturiasko meatzariei eraso egin zien. Generalitateko zenbait ministro eta presidentea bera espetxeratu zituzten, baita buruzagi sozialista eta sindikatuetako kide asko ere eta langile elkarte asko itxi zituzten.

Iraultza hego Euskal Herrian

Hego Euskal Herrian, Alderdi Sozialistak eta UGTk greba orokorrarekin bat egin zuten, CNT, PCE eta ELAren laguntzaz. EAJk ez zuen parte hartu. Gil-Roblesek gogor zapaldu iraultzaileak, baina ELAk aurre egin zion.

Gobernuaren egonkortasun eza eta biurteko eskuindarren amaiera

Eskuindarren politika erradikalizatu. Ezkertiarrak batzen hasi elkarrekin aurre egiteko. 1935eko urrian eskuindarren artean eskandalu handia sortu. Hauteskunde orokorrak antolatu. 1936ko urtarrilean, Fronte Popularra sortzeko hitzarmena sinatu zen (ezkertiar guztiek anarkistak izan ezik) eta hauteskundeak irabazi zituen.

Fronte Popularra

Ezkertiarren koalizio handia. 1936ko otsaileko hauteskundeak irabazi zituzten oso gutxigatik. Eskuinekoek ez zuten koaliziorik sortu kontra egiteko. Koalizioko alderdiak: Ezker Errepublikarra, Batasun Errepublikarra, PSOE, UGT, Espainiako Alderdi Komunista, Gazte Sozialistak eta POUM. Hego Euskal Herriari dagokionez, Bizkaia eta Gipuzkoan EAJ eta ezkerreko errepublikarrak izan ziren irabazle eta Nafarroa eta Araban berriz, eskuin tradizionalista. Azaña hautatu zen lehendakari.

Gobernuaren erreformak eta gatazka soziala

Gobernuaren helburu nagusiak: amnistia eskuinekoen gobernuak zapaldutakoentzat, konstituzioa errespetatzea, zergen erreforma moderatua, nekazari eta merkatari txikien baldintzak hobetzea eta Kataluniako Estatutua indarrean jartzea. Falangea legez kanpo jarri zuten. 1936ko apiriletik ekainera iraultza giroa, grebak, okupazioak, armaden kontrako erasoak…

Errepublikaren kontrako konspirazioa

Armadako goi karguetako gehienak monarkikoekin elkartu ziren Errepublika eraisteko. Nafarroa izan zen konspirazioaren gune nagusia, han baitzegoen buru handienetakoa, Mola jenerala. 1936ko uztailaren 17an Marokon eta 18an iberiar penintsulan hasi zen altxamendua. Altxamenduak gerra zibila ekarri zuen eta errepublika suntsitu.


Entradas relacionadas: