1920ko hamarkadako susperraldi ahula

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,86 KB

1920ko hamarkadako susperraldi ahula

·Europako gerraondoko krisia

Europako ekonomia gerraondoko krisian egon zen, bai gerrak eragindako hondamendiagatik, bai inflazioagatik, eta bai langabeziaren hazkundeagatik ere. Krisialdia bereziki izan zen handia
Alemanian, gerraren kalteak ordaindu behar baitzituen. Horrek berekin ekarri zuen prezioak ikaragarri garestitzea eta monetak (markoak) balioa galtzea. Fenomeno horri hiperinflazioa deritzo.
1924tik aurrera ekoizpena hazi, langabezia murriztu, eta bizi - kalitatea hobetu egin ziren Europako herrialdeetan, Estatu Batuetan baino gutxiago, hala ere. Ekonomiaren susperraldi hori Britainia Handiak eta batez ere Estatu Batuek emandako diruari esker gertatu zen.

·1920ko hamarkadako urte zoriontsuak Estatu Batuetan

1922. Eta 1929. Urteen artean industria asko hazi zen Estatu Batuetan. Automobilgintza, etxetresnagintza, eta industria elektrikoa, petrokimikoa… asko garatu ziren kateko lanari esker. Eraikuntzak ere garrantzi handia izan zuen, zeruorratzak eraiki ziren - eta. Bizi - kalitatea hobetu egin zen, eta horren ondorioz kontsumo - gizartea sortu zen. Etxebizitza batzuetan, ordura arte aberatsen etxebizitzetan bakarrik zeuden instalazioez gozatzeko modua zegoen: igogailua, berokuntza edota argindarra. Etxetresna elektrikoak (garbigailuak, hozkailuak, irratiak…) eta autoak eskuragarri izan ziren orduko gizarteko jende gehiagorentzat, publizitatearen bidez ezagutzen eta epekako erosketan bidez ordaintzen baitzituzten. Bizimodu amerikarra mundu osora hedatu zen. ikuskizun bereziak zeuden; zinema, kabaretak, masa-kirolak (boxeo eta futbola) eta herri musika. Prentsa eta irratia asko hedatu ziren, bi helburu baitzituzten: informatzea eta entretenitzea.

1930eko hamarkadako Depresio Handia

New Yorkeko burtsaren 1929ko crack-a deritzonak krisialdi ekonomiko larria eragin zuen mundu osoan.

1929ko krisialdiaren jatorria superprodukzioa (gainekoizpena) izan zen, gerra amaitzean, herrialdeek mota guztietako produktuak fabrikatu zituzten eta horrek soberakinak eragin zituen.

Enpresek beren ordainketak egiteko diru - premia izan zutenean, saldu egin zituzten akzioak: 1929ko urriaren 24an, ostegun beltza deritzon egunean, New Yorkeko burtsan akzioak barra-barra saldu ziren. Hori dela eta, beren balio guztia galdu zuten, eta bai enpresek eta bai enpresek bai inbertsoreek porrot egin zuten (arruinatu egin ziren): 1929ko crack-a deritzo horri.

·Depresio Handia eta haren hedapena

Burtsak porrot egiteak krisialdi ekonomiko larria ekarri zuen, Depresio Handia izenaz ezagutzen dena. Bankuek hondoa jo zuten, bezeroek beren dirua atera zutelako. Gainera, nekazaritzako eta industriako produktuen eskaria murriztu egin zen, eta inbertsioak gutxitu; horren guztiaren ondorioz, enpresa askok itxi egin behar izan zuten eta hondamendia izan zen milaka nekazarirentzat. Langabezia ikaragarria izan zen. Krisialdia munduan zehar hedatu zen:

AEBk inportazioak murriztu zituen, eta, beraz, lehengaiak saltzen zizkioten herrialdeen porrota ekarri zuen horrek, Latinoamerikako herrialdeena kasu.

AEBko bankuak Europan inbertitutako dirua etxera ekartzen hasi ziren. Erabaki hori bereziki izan zen kaltegarria Alemanian eta Austrian.

Krisialdiaren aurkako neurriak

1933an, Franklin D. Roosvelt presidente berriak New Deal (hitzarmen berria) programa abiarazi zuen:

Herri lanetan inbertitu zuen enplegua sortzeko, horrela langabetuek lanbide bat lortu zuten.

Nekazariei diru - laguntzak eman zizkien ekoizpena gutxitu zezaten, eta horrela beren produktuen prezioak igo eta irabazi handiagoak izan zitzaten.

Lan - baldintzak hobetu zituen (lanordu gutxiago, gutxieneko soldata, langabezia - aseguruak…)

Neurri horien helburua kontsumoa igotzea eta Estatu Batuetako ekonomiaren susperraldia eragitea zen.


Entradas relacionadas: