1917ko krisia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,07 KB

 

Boom ekonomiko horrek klaseen arteko ezberdintasuna areagotu

zuen, 1917an krisia sortuz, hainbat arlotan eragina izan zuena:

  • Arlo Militarra: Soldadu penintsularrek Defentsa-juntaksortzea lortu zuten, soldadu afrikanisten bat-bateko maila-igoerek sortutako kontentagaitza zela-eta, batik bat.

  • Arlo Politikoa:Liga Erregionalistako batzuek, sozialista eta errepublikano batzuek, erregimenaren erreforma aldarrikatu zuten Bartzelonan.

  • Arlo soziala: Langileen greba orokorra sortu zen. Klaseen arteko borroka soziala, estatuaren arazorik nagusiena bihurtu zen orduan.

CNT eta UGT sindikatuek garatutako anarkisten greba horrek

Jarraitzaile asko izan arren, oposizio handia izan zuen. Hirurteko

Boltxebikean (1918-1921) estatuan zeuden altxamenduei aurre

Egiteko kontzentrazio-gobernuak osatu ziren. Gainera, Mauraren

Gobernuak, burgesia katalanaren laguntzaz, Sindikatu Librea

Izeneko pistolarien taldea osatu zuen. Hauek ihesen legean

Oinarrituz hiltzen zituzten anarkistak


Sistema honen azken urteetan egondako beste arazo bat

Annualgo hondamendia izan zen 1921an
. Espainiako tropak,

Silvestre jeneralak zuzenduta, txarto prestaturik abiatu ziren

Marokora. Bertan, Rifeko tribuekin topo egitean, masakre bat garatu

zen. Presio soziala zela medio, batzorde militar bat antolatu zen,

guztia argitzeko asmoz. Batzordeak garatutako Picasso

espedienteak agerian utzi zituen armadaren irregulartasuna,

ustelkeria eta eraginkortasun eza. / Dena den, espediente horrek

ez zuen erantzukizun politiko ez kriminalik ekarri, espedientea

zabaldu baino lehen Primo de Riverak estatu kolpea eman

baitzuen, 1923ko irailaren 13an
. Herri klaseen altxamenduak

indarra lortzen ari zirenean, Riveraren ahuldu zituen, 1931ra arte

(bigarren errepublika)  iraungo zuen diktadura militarra ezarriz.







Entradas relacionadas: