1905eko iraultza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,6 KB

 

4. Ariketa: Errusiar eredua (hausnarketa) Errusiak zuen egoera
Europaren beste herrialdeen parean oso desberdina zen, gizarte-egitura eta pentsaera oso atzeratua baitzuen eta horregaitik ekonomian zuen atzerapena oso nabaria zen, eta ondorioz, nekazaritza, XIX mendean sektorerik garrantzitsuena zena, teknika atzeratuak erabiltzen zituen eta ekoizkortasun oso urria lortzen zuten horrenbestez, bizi baldintza txarrak izanez.

Nekazaritzak industriaren garapena oztopatzen zuenez, 1861 urtean tsarren gobernuak lehen Nekazaritzako Erreforma Handia izango zenari hasiera eman zion, non estatuak lur-jabe handiei lurrak erosi zizkieten zor publikoaren truke eta ondoren lur hauek mir delakoei banatu zituen eta hauek familien artean banatu zituzten lurrak. Honek, ordea, ez zuen ongietorri ona izan, izan ere nekazaria ez zegoen motibaturik ustiapen egoera hobetzeko eta ondorioz ekoizkortasun oso urria izan zuten. Hamarkada batzuk geroago, non nekazariek ezin zuten ezinegonarekin jarraitu, 1906an Stolypinen Erreformari ekin zioten helburu hauekin: mir sistema baztertzea eta lur jabetasuna piztea, Siberiako kolonizazioari ekitea, estatu zorrekin bukatzea eta nekazari klase sendoa sortzea. Hala ere, aipagarria da Errusia munduko lehen esportatzailea zela.

Errusiaren egoera kritikoa zenez zegoenez gobernuak protekzionismoari ekin zion industrializazioa hastean XIX mendearen amaieran. Nekazarien ekoizkortasuna hobetu nahian mendebaldeko Europatik teknika berriak eta teknologia ekarri zuten. Industrializaziorako, oso mesedegarria izan zen Errusiak zuen natura-baliabideen ugaritasuna (harrikatza, petrolioa, burdina eta oihalgintzarako lehengaiak) eta baita ere trenbidea eraikitzea atzerriko inbertsioekin batera. Gainera, lehen mundu gerraren bezperan, Errusiaren industriaren hazkundea nababaritzen hasi zen bai burdigintzan munduko laugarren ekoizle bihurtuz.


Baina industrian hazkundea izan arren, Errusiaren per capita errenta oso baxua zen, izan ere, desoreka handia zegoen nekazarien eta industriaren artean eta honenbestez industriak ezin zuen aurrera egin baliabide urritasunarengandik (elikagai falta nekazaritza atzeratuagatik).

1917an iraultza boltxebikea gertatu zen eta bigarren mundu gerra amaitutakoan hedapen geografiko handia izan zuen Errusian, ekialdeko Asian eta Europan, Latinoamerikan eta gaur egungo Txinan eta Kuban. Garapen ekonomiko komunistaren estrategia honako ezaugarriak zituen:  Autarkian oinarritutako garapen eredua: barnealderantz garatuz, estatuaren parte-hartze totala, botere publikoek egindako baliabideak esleitzea, baliabideen gehiegizko erabilera , kantitateari lehentasuna, kalitatearen gainetik industriari lehentasuna eman, inbertsio tasa gehitu horrela kontsumo ondasuak lortzearen ahalmena murriztuz, langabeziaren eza eta hezkuntza- politika eta kultura-sozial sendoak.

Aurreko iraultza gertatu bezain laster, lehenengo ekonomia dekretuak finkatu ziren, hala nola, lurren desjabetzea eta hauen doako banaketa, oinarrizko sektoreen nazionalizazioa ( garraioa, energia, bankuak, …) eta kanpo zorrei uko egitea.

Azken batean, Errusiako gizartearen egoera oso txarra zen, estatuak gizarte nekazaria ia abandonatua baitzuen aurreko bi erreformen huts egitearen ondoren eta honen ondorioz nekazarien bizi baldintzak okertzea eragin zuen eta horrela jarraituko zuela zirudien, izan ere, industriaren eta nekazarien arteko desoreka oso nabaria zen, eta batak ezin zuen aurrera jo bestearen laguntzari gabe, ondorioz Errusiaren ekonomia kaltetuz. Hau ikusita, gizartearentzat iraultza boltxebikea bigarren aukera bezalako bat bihurtu zen gizartearentzat (batez ere nekazarientzat hauen onura bilatuz), iraultzaren helburua Errusiaren ``krisi´´ egoera hartatik ateratzea eta gizartearen onura lortzea baitzen eta nire ustez horregaitik pasatu ziren eredu sozio-ekonomikora.


Entradas relacionadas: