1898ko krisia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,26 KB

 

Seiurteko iraultzaileak hondoa jo eta errepublika finkatzeko saioak ezerezean gelditu zirela, 1874aren amaieran, Borboien monarkia ezarri zen berriro Espainian, Isabel II.
aren seme Alfontso XII.Aren bitartez. Horrela hasi zen Errestaurazioa. Antonio Canovas del Castillok bideratu zuen Errestaurazioa, eta berak eratu zuen garai hartako sistema politikoa. Errestaurazioan erregimen liberal moderatua itzuli zen, baina moduak berriztatuta, era guztietako joera liberalak bildu ahal izateko. Canovasen sistemaren helburu nagusia egonkortasun politiko eta soziala eta garapen ekonomikoa bermatzea izan zen.

Alfontso XII.Aren erregealdia

Errestaurazioko lehen gobernua Errestaurazioaren aitzindari eta Alderdi Kontserbadoreko buru Canovas del Castillok zuzendu zen eta hiru helburu nagusi zituen:

–Gerrak amaitzea. Gerra karlista 1876an bukatu zen, karlistak militarki garaituz, eta horrek euskal foruak kentzea ekarri zuen. Kubako gerra independentista 1878an konpondu zen, uhartearen autonomia onartuz eta matxinatuei amnistia zabala emanez.

– Ordena sozial eta politikoa berrezartzea. Egonkortasun politikoa lortzeko, Canovasek bi alderdien (Kontserbadorea eta Liberala) arteko txandakatzea ezarri zuen. – Sistema politiko berriaren oinarriak finkatuko zituen konstituzioa egitea: 1876ko konstituzioa.






Maria Kristinaren agintaldia

Alfontso XII.A hilda, 1885eko azaroan, erreginaorde bihurtu zen bere emazte Maria Kristina, Alfontso XIII.Az haurdun zegoela. Canovasek eta Sagastak txandakatze politikoari eta Errestaurazioaren erregimenari jarraipena ematea hitzartu zuten . Liberalek egonkotasun politikoa eta ekonomiaren susperraldia ekarri zituzten. Gobernu aldi luze hartan liberalek askatasunak zabaldu zituzten zenbait legeren bidez, elkarteen legea eta 1890eko hauteskunde legea. 1898ko otsailean Estatu Batuak gerran sartu ondoren, urte bereko abenduan Espainiak errendizioa izenpe zuen Parisko Bake Hitzarmenaren bidez. Itun horren arabera, Espainiak Estatu Batuen esku utzi zituen Puerto Riko eta Filipinak, Kuba, formalki independientea izan arren. Kalte ekonomikoak ez ezik, ondorio politikoak ere ekarri zituen. Horren adierazpideak izan ziren Erregenerazionismoa deritzon mugimendu ideologikoak eta 98ko belaunaldia deituriko idazle eta artista plastikoen taldea. Errestaurazioaren sistema berritzea proposatzen zuen, Espainiako arazo larriei aurre egiteko. Mugimendu horrek aitzindaria Joaquin Costa izan zen. Bere idatziek eragin handia izan zuten XX. Mendearen hasieran. Ildo beretik, 98ko belaundaldiko kideek eraberritze politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalaren beharra agerian uzten saiatu ziren.




Alfontso XIII.Aren erregealdia

1902an adin nagusitasuna eman zioten Alfontso XIII.Ari. Bere erregealdian, Errestaurazoko sistemak gainbehera egin zuen. Txandakatxe sistemaren krisiak, langileen mugimendua eta nazionalismoa indartzeak eta Marokoko gerrak porrotera eroan zuten Errestaurazioaren sistema. Gainbehera horrek erakusgarri izan ziren garai hartako krisi sozial eta politikoak:

– Bartzelonako Aste Tragikoa: Marokoko gerraren kontrako matxinadak egon ziren Katalunian, Bartzelonan bereziki. Horren ondorioz, simisioa eman behar izan zuen. – 1917ko krisia. Hiru protesta izan ziren krisiaren eragileak: militarrena, parlamentariena eta landileen greba orokorra. – Annualeko hondamendia: 8000 espainiar soldadu hil ziren Marokoko Gerrako bataila horretan.

Sistema erreformatzeko saioek porrot egin zuten, eta, 1917az geroztik, ezegonkortasun sozial eta politiko eta ekonomikoa nabarmenki areagotu zen. Krisiari aurre egiteko zenbait kontzentrazio gobernu eratu zen. Baina gobernu haiek ez zuten lortu arazoei irtenbidea ematea. Annualeko hondamendiak azkartu egin zuen erregimenaren gainbehera, armadaren parte hartzen zuzena bideratuz. Horrela ezarri zen primo de Riveraren diktadura eta amaitu zen Errestaurazioa.


Entradas relacionadas: