1898ko krisia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,68 KB

 

Azken kolonietan galerak bertako merkataritzaren monopolioa galtzea ekarri zuen. Kalte ekonomikoak ez ezik, ondorio politikoak ere ekarri zituen. Izan ere, pesimismoa eta gogo kritikoa nagusitu ziren espainiar gizartean. Horren adierazpideak izan ziren Erregenerazionismoa deritzon mugimendu ideologikoak eta 98ko belaunaldia deituriko idazle eta artista plastikoen taldea. Erregenerazionismoak, Errestaurazioaren sistema berritzea proposatzen zuen, Espainiako arazo larriei aurre egiteko: jauntxokeria, analfabetismoa, gutxiengoaren gobernua, latifundismoa... Mugimendu horrek aitzindaria Joaquin Costa izan zen. Bere idatziek eragin handia izan zuten XX. Mendearen hasieran. Ildo beretik, 98ko belaundaldiko kideek (Unamuno, Azorin, Baroja, Maeztu...) eraberritze politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalaren beharra agerian uzten saiatu ziren.

Alfontso XIII.Aren erregealdia: errestaurazioaren krisia

1902an adin nagusitasuna eman zioten Alfontso XIII.Ari. Bere erregealdian, Errestaurazoko sistemak gainbehera egin zuen. Txandakatxe sistemaren krisiak, langileen mugimendua eta nazionalismoa indartzeak eta Marokoko gerrak porrotera eroan zuten Errestaurazioaren sistema. Gainbehera horrek erakusgarri izan ziren garai hartako krisi sozial eta politikoak:

Bartzekonako Aste Tragikoa: Marokoko gerraren kontrako matxinadak egon ziren Katalunian, Bartzelonan bereziki. Mauraren gobernu kontserbadoreak oso gogor zapaldu zituen, Espainiako zein nazioarteko iritzi publikoa bere kontra jarriz. Horren ondorioz, simisioa eman behar izan zuen. 1917ko krisia. Hiru protesta izan ziren krisiaren eragileak: militarrena, parlamentariena eta landileen greba orokorra. Hiru taldeek eskatzen zuten konstituzioaren erreforma eta bizitza publikoa eraberritzea. Annualeko hondamendia: 8000 espainiar soldadu hil ziren Marokoko Gerrako bataila horretan. Gertaera horren ondorioz, iritzi publikoak Maroko uztea eskatu zuen eta Gorteek erantzukizunak eskatu zizkien armadari eta erregeari.

Sistema erreformatzeko saioek porrot egin zuten, eta, 1917az geroztik, ezegonkortasun sozial eta politiko eta ekonomikoa nabarmenki areagotu zen: greba iraultzaileak, anarkisten atentatuak enpresa buruen kontra Bartzelonan... Izan ere, I. Mundu Gerraren ostean, Espainiako estatuan, mendebalde osoan bezala, krisi ekonomiko orokorra jasan zen. Gainera, sobietar iraultzak itxaropen handiak piztu zituen mundu osoan mugimendu iraultzaileen artean. Krisiari aurre egiteko zenbait kontzentrazio gobernu eratu zen. Baina gobernu haiek ez zuten lortu arazoei irtenbidea ematea. Annualeko hondamendiak azkartu egin zuen erregimenaren gainbehera, armadaren parte hartzen zuzena bideratuz. Horrela ezarri zen primo de Riveraren diktadura eta amaitu zen Errestaurazioa.

Entradas relacionadas: