1898ko krisia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 17,36 KB

 

ERRESTAURAZIOAREN BILAKAERA POLITIKOA

(Alfontso XIII)


Maria Cristinaren erregeordetzan, 90ko hamarkadan krisialdia egon zen. Ekonomiari dagokionez, nekazariek bizi baldintza oso txarrak zituzten. Gizarte mailan langile mugimenduen eragina eman zen; eta politikari dagokionez, Espainiak ia kolonia gehienak galdu zituen (98.Ko krisia); Kuba, Puerto Rico eta Filipinak. Alemaniari, Karolinak, Mariana eta Palaos saldu zizkion; Kubak independentzia lortu zuen, beraz irla gabe geratu zen; eta AEBri (Estatu Batuei), Guarn, Puerto Ricoeta Filipinak utzi zizkien, hauek independentzia lortu arte.


Garai berdinean, krisiaren ondorioz, erregenerazionismoa eta 98ko belaunaldia garatu ziren. Lehenengo mugimendua, Joaquin Costak bultzatu zuen; idatzien bidez, jauntxokeria, analfabetismoa, gutxi batzuen gobernua kritikatzen zuen, baina manifesturik egin gabe; eta hezkuntzarako eskubidea eta sistema politiko berria bultzatzen zuen, eskolak dohain eta gertu izatearen aldekoa zen.


Bigarren mugimendua, 98ko belaunaldia; kutxu erregenerazionista eta pesimista zeukaten; Espainiak gauza asko galdu zituen, baina pasatutakoa pasatuta etapa berri baten hasiera zelakoaren ustea zeukaten. Modernizazioaren aldekoak ziren, tradizioa eta iraganeko Espainia kritikatzen zuten, ez zeuden txandakatze sistemaren alde. Honen bultzatzileak, Unamuno, Azorin, Pio Baroja, Zuloaga, eta Blasco Ibañez.


1902an bere erregeordetza amaitu zen, bere semeari adin nagusitasuna onartu zitzaiolako.


Horrela hasi zen Alfontso XIII.
aren erregealdia, 16urterekin adin nagusitasuna onartu zitzaionean; bere erregealdia errestaurazioaren krisia moduan ezagutzen da. Etapa honetan, arazoak ugaritu eta eragin handikoak izan ziren.


Hasteko,ekonomia arloan, Espainia ez zen bere momenturik onena pasatzen ari; kanpo zor handia zeukan estatuak, eta okerragoa zen hegoaldean. Gainera, Espainia industrializatzen ari zen, baina ez zen oraindik industriala, beraz industria gutxi eta nekazari asko egoera txarrean zeuden. Baina, munduko gerraz aprobetxatu eta armen salmentak gorakada jaso zuten, 1914-1919 bitartean.


Esan beharra dago, hegoaldea baino, iparraldea industrialagoa zela, hegoaldean latifundio asko zegoen, nekazal eremua zen. Klase gizartea zegoen, baina estamentuen antzera, gutxi batzuk zeukaten botere eta dirua eta hauek gaizki bizi ziren.


Beste arazoetako bat, nazionalismoaren indarberritzea zen, hauek geroz eta indar gehiago zuten, batez ere Euskal lurraldeetan, Katalunian, Valentzian eta Galizian. Sabino Arana hil ostean euskaldunek ELA sortu eta EAJ indartu zuten. Katalanek ordea regionalista autonomia aldarrikatu zuten; eta Gailegoa eta Valentzialismoa indartzen hasi ziren.


Langile mugimenduak ere nabariak ziren Alfontso XIII.
Aren erregealdian. Langileak batuta sindikatuak sortu zituzten, artean UGR (P. Iglesias, Perezagua, I.Prieto), baldintza txarrak kritikatzeko, hainbat mitin eta manifestazio egin zituzten. Bestalde anarkistak indarkeria erabiliz, CNT sortu zuten. Horrez gain,
milizian ere arazoak egon ziren, buruzagi militar gehiegi baitzeuden, zegoen soldadu kopuruarentzat, ondorioz gutxi kobratzen zuten. Militarrak ez zeuden herrian ondo ikusia, zegoen gizarte egoerarekin normala zen legez kanpoko manifestazio eta mitinak egitea, eta ejerzitoa hauek gelditzeko erabiltzen zen, errepresio indar moduan erabiltzen zen.


Garai berean, errestaurazioaren krisia eman zen,  Canovasen sistemaren amaiera, txandakatzearen amaiera; hori gertatzearen arrazoi nagusiak, erregearen protagonismoa, jauntxokeria (jendea ez dago prest kazikeei jarraitzeko), gobernuan emandako aldaketak eta sistemak berak jasandako oposizioak dira; oposizio horien barruan, errepublikarrak, intelektualak, nazionalistak, langileak gero eta gehiago direnak, anarkisten ekintza biolentoak, artean Datoren hilketa, enpresarioak ondorioz hauen beldur ziren, eta pistoleroak kontratatzen hasi ziren, kaleak indarkeriaz betetzen; prezioen igoera, eta honekin batera jendearen haserrea; errepresio giroa, eta partidu komunistaren isilpeko sorrera, PCEren sorrera,ez baitzen legezkoa.


Alfontso XIII.Arekin, hiru egoera kritiko eman ziren. Lehena, Bartzelonako aste trajikoa 1909.Urtean; ez zegoen ejerzito profesionalik, beraz herritarrek militarren deia jasotzean, uko egiteko aukerarik izan gabe soldaduskara joan behar ziren. Beti gizonezkoei eta adinduak joaten ziren horra, eta ez joateko modu bakarra dirua izatea zen, ordainduz gero soldaduskatik libre geratzeko aukera zenuen. Bartzelonan istilu handiak egon ziren horregatik; Maroccoko gerra zela eta, gobernuak erreserbistak deitu zituzten; baina erreserbista katalan gehienak uko egin zuten, ondorioz, gobernuak ukatzaileak atxilotzera bidali zituzten. Anarkistak bultzatuta, gazte asko elizaren aurka altxatu ziren. Bartzelonan istilu handia sortu zen, asko Afrikara joatearen aurka eta beste asko elizaren aurka; honek, hilketa eta atxilotu ugari ekarri zituen. Federico Ferrer guardiari leporatu zioten honen bultzatzaile nagusia izatea, hau, antiklerikala, antimilitarra, anarkista eta pedagogoa baitzen. Azkenean atxilotu egin zuten guardia, baina honek protesta asko ekarri zituen,bai Espainian eta baita nazioarte mailan ere; erregealdi honek kritika zorrotzak jaso zituen, eta Maurak dimititu egin behar izan zuen, gobernu kontserbadorearekin amaituz eta liberalarekin hasiz.


Bigarren egoera kritikoa, 1917ko krisia izan zen; hiru eragile nagusi izan zituen krisi horrek. Gobernuak hala aginduta ere, defentsa batzorde militarra ez desegitea, hau da, militarren ordezkaria taldea ez desegitea, nahiz eta gobernuak hori onartu ez desegiteko agindu.  Parlamentarien biltzarraren lanak errepresioa jasateak ere eragina izan zuen; biltzar honek txandakatze sistema kendu nahi zuen, sistema politikoa erreformatu; baina kartzelaratuak izan ziren, errepresioa jasan eta ez zuten ez lortu.  Azkenik, abuztuko greba orokorrak (sozialistak,UGT,CNT), errepresioa jasan zuten, hildako eta atxilotu asko egon ziren


Maroccoko krisia da azkenengo egoera kritikoa, 1909an Espainiak, 20000 soldadu edo erreserbista katalani egin zien dei, baina horiek Afrikara joateari uko egin eta izugarrizko istiluak egon ziren. Urte berean, “Barranco de Lobo”n militar espainiarrek enfrentamentua galdu zuten, horrela ere lurraldea galduz. 1912an Frantziarekin batera Afrikako ipar-ekialdeko eremua banatu zuten, Espainia iparraldearekin gelditu zen.  1913an, protektoratua ezarri zuten; era desberdinetako kolonietakoak zeuden, protekturatua hoietako bat da. Lurralde barnekoa bertako jendeak kontrolatzen zuen, eta kanpokoa Espainiako jendea. 1921an “Annualeko porrota”; gerra hau Rifekoen aurka izan zen, hau da, Espainiarrak zeuden eremuaren aurka. Enfrentamendu horretan, Espainiak 8000soldadu eta lurraldea galdu zituen, honen ondorioz gobernuari arrazoiak exijitu zitzaizkion, Picaso Informea egin zen arrazoiak argitzeko. Baina aurreko galera horiek, eragina izan zuen politikan; P. De Riverak estatu kolpea eman eta diktadura ezarri zuen, 1930.Urte arte.


Honela amaitu zen berrezarkuntza garaia Espainian. Alfontso XIII.Aren erregealdia 1902-1923rarte izan zen; 1923an P de Riverak estatu kolpe bat eman arte, baina orduko erregeak ez zuen alde egin, estatu kolpea onartu eta dimititu egin zuen odol isuririk gabe, horrela diktadorea geratu zen gobernuburu.


Honek, ordena mantendu nahi zuen, separatismoarekin… amaitu nahi zuen, eta kartzelak anarkistez bete ziren. 1876ko konstituzioa eta gorteak abolitu zituen, eta ejerzitoa indartu. Diktadura ezarri, ekonomian eskua sartu eta Riftekoen aurka irabazi zuen, horrela lurraldea berreskuratuz. Terrorismoaren aurkako neurriak ere hartu zituen, pistoleroak desagertu eta atentatuak jaitsi ziren. Baina, azkenean gaixo jarri zen, oposizioak gora egin  eta Alfontso XIII.Ena indartzen hasi zen, bukaeran dimititu eta Frantzian hil zen. Alfontso XIII.Ena jarri zen berriro boterean eta gobernuburua aukeratu zuen.

Entradas relacionadas: