1898ko hondamendia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,51 KB

 

5.2. KRISI SOZIAL ETA POLITIKOA Espainiak zituen arazo ekonomiko , sozial eta politikoak bortizkeria handiz lehertu ziren eta zalantzan jarri zuten erregimen politikoaren jarraipena. 5.2.1. Bartzelonako aste tragikoa (1909):  Bartzelona eta Katalunian 1909ko uztailean indarkeria egoera latza bizi izan zuten eta giro hori sortzeko hainbat faktorek eragin zuten. Batetik, Marokoko gerra kolonialaren kontrako protesta: Algecisrasen 1906an hartutako erabakien ondoren, Maurak Espainiari zegokion Maokoko zatia okupatu nahi zuten. Tropak formatzeko egindako deiaren aurrean, Kataluniako erreserbistek ez zuten parte hartu nahi izan gatazko horretan, ofizialtasuna lortzeko aukera bazuten ere, soldaduen heriotza arriskua handia baitzen, Eta bestetik, fanatismo antiklerikala: Masa proletarioak eta burgesia ezkertiarrak kristautasunetik aldetzen ari ziten gero eta gehiago, eta kleroa eta erlijioaren kontrako fanatismoa agerian geratu zen herren ondorioz.
Fanatismo horren adibide dugu eliza eta komentuei su ematea.

Gizarteko altxamendu bortitzak une hartan Espainiako industri gune garrantzitsuena zen Bartzelonako hirian gertatu ziren 1909ko uztailean. Hainbat manifestazioren ondoren, greba orokora deklaratu zuten anarkistek, sozialistek eta Lerrouxen erradikalek eskatuta eta langileekin batera, bat-bateko altxamendu bortitza gertatu zen: hiria gelditu, kaleak hartu, barrikada jarri, eta komentuak eta elizak erre zituzten. Mauraren gobernu kontserbadoreak gerra egoera dekretatu zuen Bartzelonan eta armada bidali zuen altxamendua menderatzera. Gobernuaren zapalkuntza zela eta, heriotza eta atxilotu egari egon zen, gainera, altxamenduaren bultzatzaile intelektuala, Francisco Ferrer Guardia antiklerikal eta antimilitarista, fusilatu egin zuten. Ondorioz, Espainiako eta nazioarteko iritzi publikoa muraren kontra agertu zen eta gobernuaren aurkako kritikak asko gogortu ziren. Horien aurrean Maurak dimititu egin behar izan zuen. Maura erori ostean, alderdi liberalak hartu zuen boterea. Oposizioari dagokionez, errepublikarrek eta sozialistek 1909ko azaroaren itun bat sinatu zuten monarkiaren erregimenaren kontra elkartzeko; gainera, 1910eko hauteskundeetan Pablo Iglesias sozialistak diputatu akta lortu zuen

5.2.21917ko Krisia eta sistemaren desintegrazio prozesua:
Gizarteko hiru protesta izan ziren krisia piztu zutenak. Hiru mugimendu horiek konstituzioaren erreforma eta nazioko bizitza publikoaren berrikuntza planteatu zituzten. Militarren protestak: Protesta horiek Datorren gobernuak Militarren Defentsarako Batzordeak deuseztatu nahi izan zituenean sortu ziren. Batzorde horiek 1916an sortu ziren militarren eskaerak eta maila igoerak bideratzeko eta militarren baldintza profesionalak kontrolatzeko. Gobernuaren asmoen aurrean militarrek presioa egin zuten, eta gobernuak atzera onartu egin behar izan zituen estatu kolpe bat ekiditzeko. Gertari horrek botere zibilak armadaren aurrean zuen ahultasuna erakutsi zuen.  







Altxamendu parlamentarioa:

Parlamentua itxita, konstituzioa berritzeko  eta txandakatze sistema baztertzeko asmoz, uztailaren Parlamentarioaren Biltzarra deitu izan zena elkartu zen Bartzelonan. Biltzar horretan katalanistek, sozialistek eta errepublikarrek hartu zuten parte eta indarkeria erabili gabe desegin. Egindako presioaren ondorioz, Lligak gobernuan parte artzea lortu zuen. Errege eman zuen ahalmen hori; baina horrek ez zion Lligari proposatutako erreformetariko bat bera ere lortzeko balio izan 1917ko Greba Orokarra:

,

1917ko abuztuaren 9an Espainia osora hedatu zen greba orokorra egin zen. Greba horrek aldeko ( CNT, sozialistek eta UGT sindikatua) eta kontrako sektoreak (Batzorde Militarrak eta Parlamentarioaren Batzarra) izan zituen. Armadak gogor zapaldu zuen mugimendua. Ondorioz, laurogei hildako izan ziren eta bi mila atxilotu. Nahiz eta partaidetza ez en eskasa izan, deskonbokatu egin behar izan zuten greba eta antolatzaileek horri porrota iritzi zioten. Hala, sozialisten eta anarkosindikalisten artean tirabirak sortu ziren eta banandu egin ziren. Sistemaren desintegrazio prozesua: 1917tik 1919ra krisiari aurre egiteko zenbait kontzentrazio gobernu eratu ziren, baina ez ziren arazoak konpontzeko gai izan eta sistema konstituzionala zatituz joan zen. 1917 eta 1923 artean gizartearen asaldura izan zen ezaugarri nagusia, eta hainbat faktorek egoera orokorra larriagotu egin zuen: Batetik, gizarte eta ekonomi joera baztzuek ez zuten inongo mesederik egin, prezioek gora eta gora egin zuten… Bestetik, 1919. Urtetik aurrera Europako merkatuaren uzkurtzearen eta Europako iraultzen ondorioz, ekonomi krisia areagotu egin zen. Horrek ekarri zuen asalduraren gune nagusiak Bartzelona eta Andaluziako nekazari inguruak izan ziren. Azkenik, 1921ean Datoren Gobernuak neurri zapaltzaileak areagotu zituen eta anarkistek hil egin zuten. Gainera Alderdi Komunistaren sorrerak joera politikoen erradikalizazioa eragin zuen.

5.2.3. Marokoko Porrotoa: Maroko zela eta zituzten tirabirak konpontzen saiatzeko 1904an Frantziak eta Espainiak itun bat sinatu zuten bi herrialdeen eremuak zehaztuz. Banaketa horretan onura handienak frantsesek lortu zituzten. 1906ko Algecirasko Hitzarmenari esker Frantziak eta Espainiak egoera pribilegiatua lortu zuten germaniarren aurrean. 1909tik aurrera (1927ra arte), Espainiak Melillako sektoreko aurkako guneekin etengabeko liskarra izan zuen. 1912. Urtean, Marokoko iparraldea Espainiaren protektoratu bihurtu zen, 1906ko Algecirasko Hitzarmenean eta 1912an Frantziarekin sinatutako itunean ezarritakoaren arabera. Hala ere, protektoratuarekiko politika porrota izan zen, 1927a arte ez zuten lur hori menderatzea lortu. Marokoko protektoratua okupatzeak kostu ekonomiko handia izan zuen Espainiarentzat, eta heriotza ugari eragin zuen. Gertakari adierazgarriena 1921eko Annual-go Hondamendia izan zen, horrek markatu baitzuen Marokoko porrota. 800 soldadu espainiar hil ziren eta Melilla hiria arrisku larrian egon zen

Entradas relacionadas: