1876ko uztailaren 21eko legearen iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,8 KB

 

Eskuartean dugun testua 1876ko uztailaren
21eko legearen atal bat Da, beraz lehen mailako testua da, juridikoa eta publikoa hain zuzen ere. Lege hau Errestaurazioaren hasieran, Hirugarren Gerra Karlista amaitu zenean gauzatu zuten Gorteen eskutik eta erregeak berretsi zuen.Espainiako herritar guztiei zuzen Duta dago , Bizkaia, Gipuzkua eta Arabako biztanleei bereziki. Lege hau Indarrean jarriko zelako hiru probintzia hauetan. Nafarroan , aldiz, aurrera Jarraitu zuen 1841ko Lege Hitzartuak. --Konstituazioaren sarreran, Alfontso XII.Ak , errege konfesionala Dena, Gorteek agindutako legeak berrezten du. 1876ko uztailaren 21eko Legeako artikuluei erreparatuz, aurrean dugun artikulu sorta honetan ageri Diren printzipioak ondokoak dira:• Soldadutza eta zergak: Arma zerbitzura joateko eta estatuko Zergak ordaintzeko betebeharra ezarri zizkien espainiar guztiei. Baita Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako biztanleei, gainerako biztanleen gisa.(1.Art) • Soldadutza hiru probintzietan: Aurreko artikuluak adierazten Duen bezala, hiru probintziak Legeen arabera dagokien gizonezko kupoa bete Behar dute armadako soldadualdietan.(2. Art) • Estatuaren gastuak: Aurreko hiru probintzia horiek behartuta daude estatuko aurrekontuak, errentak Eta zerga arruntak ordaintzera dagokien proportzioangastu publikoetarako Erabiltzeko grinaz. (3.Art) • Erreformen adosketa: Lege honek gobernuari baimena ematen dio Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiaren Onespenarekin ,bere lehengo foru araubidean egokiak ikusten dituenerreforma guztiak Adostea. Euskal Herriko herrien ongizaterako baita nazioarenerako baldin Badira. (4. Art)---


Seiurteko iraultzaileak eta errepublika finkatzeko saioak porrot Egin zutenez, 1874aren amaieran, Borboien monarkia berrezarri zen Espainian, Alfontso XII.Aren eskutik. Horrela Errestaurazioa hasi zen, Antonio Canovas del Catillok bideratutakoa eta hartako sistema politikoa eratu zuena. Erregimen Liberal moderatuaitzuli zen, baina era guztietako joera liberalak bildu Ahalziren. Erregimen hau 1923ra arte iraun zuen eta hainbat errege-erregin izan Ziren agintean tarte horretan.---

Canovasen sistemaren helburu nagusiak honako hauek ziren: Egonkortasun politikoa eta soziala berrezartzea. Horretarako bi alderdiren Arteko txandakatzea ezarri zuen. Alderdi Kontserbadorea, garaiko liberal Moderatuak eta unionistak,; Alderdi Liberala, liberal progresistak edo Demokratamonarkikoan osatuak. Oinarri guztiak finkatuko zituen 1876ko Konstituzia egitea eta azkenik, gerrak amaitzea. Gerra Karlista 1876an amaitu Zen karlista militarrak garaile suertatuz eta horrek euskal foruak kentzea Ekarri zuen. --Azken Karlistaldiaren ondoren, berriro hasi zen foruei buruzko Eztabaida. Espainiako publikoak foruei karlismoaren indarra egozten zien eta bi gerra eragin izana. Canovasekforuetan murrizketak egin zituen, euskal Probintziak Espainiako beste probintziekin berdintzeko.
Foruak ezabatzeko Legetzat hartu izan dena 1876ko uztailaren 21eko Legearen bitartez egin zen. Lege horretan euskal probintziek Espainiako Ogasunari ordaindu eta gizonek soldadutza Egin behar zuten. Lege hori


Bizkaian, Gipuzkuan eta Araban gauzatu zen, Nafarroan aldiz 1341ko Lege Hitzartuak indarrean jarraitu zuen. Hurrengo Urtean, Foru Aldundiek uko egin zieten betebehar horiei eta Canovasek Batzar Nagusiak ezabatu eta Foru Aldundien ordez Diputazio Probintzialak ezarri Zituen. ---Euskal probintziek beraien zergak ordaintzeko ez zuten beharrezko Administrazio eta estatistika egiturarik. Beraz irtenbide gisa, Canovas Diputazio Probintzial bakoitzarekin ados jarri zen haiek zergak biltzen eta Kudeatzen jarraitzeko, baina Estatuari kopuru bat ordaindu behar zioten. Diru Kopuru hori kupoa da.
Kontzertu ekonomikoa deitu zioten 1878ko otsailaren 28ko Dekretuaren bidez indarrean jarri zen hitzarmenari. Honek 8 urte iraungo zuen. Nafarroak Konbenio izeneko antzeko sistema zuen. Kontzertu ekonomikoari esker Foruak ezabatu egin ziren, baina euskal probimtziek gordetako berezitasun Fiskal batzuei esker ez ziren erabat desagertu. -----1886an lehen Kontzertu Ekonomikoaren epea amaitu zen.Baina berriztatu Egin ziren Ogasun Ministerioak eta Diputazioak komenientziazkoa zela Ikusterakoan. Beraz, Ogasun Ministerioak diru kopuru seguruak biltzen Jarraituko zuen, inolako gasturik egin gabe. Diputazioei, berriz,Kontzertuak Eskuduntza ugari ematen zizkien eta autonomia maila handia zuten ez baitzioten Inori bere aurrekontuen berri eman. Behin eta berriro berriztatu zen sistema Hau,betiko sistema bihurtuz. 1906an 20 urterako luzatu zen. 1906an egin Zen azken berriztapena.----1936ko uztailean, Franco jenerala II. Errepublikaren Kontra jarri zen eta gerra zibila hasi zen. 1937ko ekainean topa frankistak Bilbora sartu ziren, autonimia erkidego osoa menperatuz. Bizkaiko eta Gipuzkoako Kontzertuak deuseztatzeko dekretua argitaratu zen, “probintzia Traidoreak” izateagaitik, 



Nafarroa eta Araba bere horretan utzi ziren. Autonomia fiskala galtzerakoan, aldundiek kudeatutako zerbitzuak estatuaren Menpe geratu ziren eta horrek horien kalitatea gaizkiagotu zuen: eskolak ixtea, Bide-sare kaskarragoak... -----Franco hil ondoren 1979an Gernikako Estatutua onesterakoan, foru erakundeak berrezarri eta Bizkaiak eta Gipuzkuak Kontzertua berreskuratu zuten. 1981an gobernuaren, foru aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren arteko negoziazioen ondoren, Frankismoaren ondoko lehen kontzertu ekonomikoa sinatu zen 20 urterako Euskal Autonomia Erkidegoarentzat. Espainian, EAE eta Nafarroa dira erregimen fiskal berezia duten erkidego Bakarrak.Kontzertu berri hauek maila juridiko handiagoa zuten, estatutuan Agertzeaz gain, Espainako Gorteak onartutako legea baitzen.Bestalde, aldundiek Zergen biltzaile eta administratzaile izaten jarraitzen bazuten ere, ordutik Aurrera Eusko Jaurlaritzari zegokion kontzertua eta kupoa estatuarekin Negoziatzeko ardura nagusia, biak Erkidego osorako baitziren.---Lege honek ez ditu foruak deuseztatzea Agintzen eta ez ditu foruak idargabetzen ere. Baina azkenean ondorio hori Ekarri zuen, horregaitik foruak ezabatzeko legetzat hartu izan ohi da. Hau aparte beste ondorio Bat ere ekarri zuen, hala nola euskal probintziek berezitasun fiskalak gorde Izana. Horri esker, foruak ez ziren guztiz desagertu autonomia mantendu zelako. Baina gerra zibilean Franco jeneralaren menpe egoterakoan autonomia fiskala Galdu egin zen aldundiak kudetzen zituzten zerbitzuen kalitateak gaizkiagotuz. Zorionez, Franco hil ondoren euskal probintziek Kontzerti Ekonomikoa Berreskuratu zuten.



Entradas relacionadas: