1876ko uztailaren 21eko legea testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,86 KB

 


1876KO UZTAILAREN 21EKO LEGEA

Aurrean daukagun testua, 1876ko uztailaren 21eko legea, euskal foruak deuseztatzeko legetzat hartu ohi dena da. Testu juridiko eta publikoa da. Alderdi kontserbadorearen buru zen Canovas del Castillok gobernuko presidentea zelarik idatzi zen, Gorteek eman eta Alfontso XII. Erregeak berretsi zuen. Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiari zuzenduta dago, bere foruetan aldaketak eginez, probintzia horiek Espainiako gainerakoekin berdintzeko.

Testuaren azterketari dagokionez, alde batetik, lege honek euskal probintzietako biztanleek soldadutza egitera eta zergak ordaintzera behartzen ditu (2 eta 3.Art) gainerako espainiarrek bezalaxe (1.Art). Beste aldetik, Legeak gobernuari baimena ematen zion euskal foruetan beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko, beti ere probintzia horien onespenarekin (4.Art)

Lege hau Errestaurazio garaiaren hasierarekin eta azken Karlistaldiaren amaierarekin lotzen dugu. Seiurteko iraultzaileak hondoa jo eta errepublika finkatzeko saioak ezerezean gelditu zirela, 1874aren amaieran, Borboien monarkia ezarri zen berriro Espainian, Isabel II.Aren seme Alfontso XII.Aren bitartez. Horrela hasi zen Errestaurazioa; erregimen hori 1923ra arte egon zen indarrean. Tarte luze horretan, hainbat errege-erregin izan ziren agintean: Alfontso XII.A, Markia Kristina erreginaordea eta Alfontso XII.A.

Alfontso XII.Aren erregealdiko lehen gobernua Alderdi Kontserbadoreko buruak, Canovas del Castillok zuzendu zuen eta hiru helburu nagusi zituen: Gerra karlista eta Kubako gerra amaitzea, ordena sozial eta publikoa berrezartzea eta sistema politiko berriaren oinarriak finkatuko zituen konstituzioa egitea, 1876ko Konstituzioa.

1876. Urtean, azken karlistaldiaren ondoren, berriro hasi zen foruei buruzko eztabaida. Espainiako iritzi publikoak foruei egozten zien karlismoaren indarra eta bi gerra eragin izana. Gobernuko presidente Antonio Canovas del Castillok foruak aldatzea erabaki zuen, euskal probintziak Espainiako beste probintziekin berdintzeko. Uztailean Gorteek foruak aldatzeko legea onartu zuten, gerora foruak ezabatzeko legetzat hartu izan zena. Lege horren arabera, euskal probintziek Ogasunari zergak ordaindu behar zizkioten eta gizonek soldadutza egin behar zuten. Lege hori Bizkaiari, Gipuzkoari eta Arabari zegozkien; Nafarroan, berriz, indarrean jarraitu zuen 1841eko Lege Hitzartuak.

Lege honek ondorio larriak ekarri zituen. Batetik, Foruak deuseztatzea, izan ere, hurrengo urtean, Diputazioek uko egin zieten agindutako betebeharrei eta orduan, Canovasek Batzar Nagusiak ezabatu eta Foru Aldundien ordez Diputazio probintzialak jarri zituen Espainiako gainerako probintzietakoak bezalakoak.

Eta bestetik, kontzertu ekonomikoa. Canovasek arazo berri bat egin behar izan zion aurre: probintziei beren zergak ordainarazi behar zizkien, baina horretarako ez zeukan beharrezkoa zen administrazio eta estatistika egiturarik. Behin behineko irtenbide gisa, Diputazio probintzialekin ados jarri zen haiek jarraitzeko zergak batzen eta kudeatzen baina Estatuari kupo moduan ezagutzen den diru kopuru bat ordaindu beharko zioten. Hitzarmena, 1878ko otsailaren 28ko Dekretuaren bidez jarri zen indarrean eta Kontzertu ekonomikoa izena hartu zuen. Hitzarmen horrek, kontzertu ekonomikoak delakoak, diputazioei zergak erabakitzeko eta autonomiaz kudeatzeko aukera eman zien.

1886an berriztatu zen kontzertu ekonomia, eta behin eta berriz berriztatzen jarraitu zen, 1906an hogei urterako berriztatzea erabaki zen arte. 1937an Francok Bizkaia eta Gipuzkoan kontzertuak deuseztatu zituen, probintzia traidoreak izateagatik, baina bera hil ondoren Gernikako Estatutua onesterakoan Bizkaiak eta Gipuzkoak kontzertua berreskuratu zuten.

1981. Urtean frankismoaren ondoko lehen Kontzertu Ekonomikoa sinatu zen hogei urterako Euskal Autonomia Erkidegoarentzat. Gainera, kontzertu berri honek aurrekoek baino arlo juridiko handiagoa izan zuen. Bestalde, Eusko Jaurlaritzari zegokion kontzertua eta kupoa estatuarekin negoziatzeko ardura nagusia. Gaur egun indarrean dagoen kontzertu Ekonomikoa 2002ko maiatzean sinatu zen eta berrikuntzarik nagusiena iraupenean datza, mugagabea delako.

Bukatzeko, esan beharra dago legea, foruak aldatzeko legetzat aurkezten zen arren, azkenean foruak deuseztatzea ekarri zuen, hortik euskal foruak deuseztatzeko legetzat hartu ohi izana. Hala ere, lege honen ondoren sortu zen kontzertu ekonomikoari esker, foruak ez ziren erabat desagertu autonomia fiskala gorde baitzen.


Entradas relacionadas: