1876ko uztailaren 21eko legea testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8 KB

1876KO UZTAILAREN 21EKO LEGEA

Sailkapena:


ITURRI historikoa EDUKI juridikoa EGILEA kolektiboa JASOTZAILE publikoa ERRESTAURAZIO GARAIA
   

3. Testuingurua:


Testu hau ulertzeko lehen jakin behar duguna Euskal Herriak eta Nafarroak foru erregimenari heldu ziotela. Lurralde bakoitzeko biztanleek, beren bizitza antolatzeko usadioak eta ohiturak Garatu zituzten eta lege hauek bihurtu ziren.  Honek hainbat onura ekarri Zituen: merkataritza askatasuna, fiskalitate autonomoa, soldadutzatik libre Egotea, kaparetasun unibertsala eta foru baimena.
Fernando VII.Aren heriotzak, 1833an, absolutisten eta liberalen arteko gerrate zibila ekarri zuen. Hasiera baten Ondorengotza konfliktotzat har zitekeen arazoa, baina azkenean eduki Ideologiko-politikodun gerrate zibila bilakatu zen. Euskal Herriko Elizak paper Erabakigarria izanzuen eta bi ideia zabaldu zituen euren artean: erlijio Katolikoa eta foruak defendatu beharra. Euskal gizartea bitan banatu zen: alde Batetik, nekazal girokoak, foruen alde agertu ziren; beste aldetik, berriz, Merkatariek- gehienbat hirietan bizi zirenak- foruak aldatzearen edo Desegutearen aldekoak ziren. Foruzale gehienek bat egin zuten Absolutismoarekin. Azken aspektu horrek azaldu du, batez ere, euskal herrian Karlismoak lortu zuen indarra.
1839an Maroto karlisten jeneralak Bergarako ituna negoziatu eta sinatu zuen Esparteroekin. Marotok ofizial Karlisten onarpena lortu zuen ejertzito Isabelinoan, ea batez ere, foruak Errespetatuak izatea. Gerra amaituta, eta sistema liberala era bat ezarri Zelarik, berriro azaldu zen arazoa.  1839ko urriaren 25ean Foruen Erreformarako Legea argitaratu zen, nolabaiteko konponbidea eman zitzaion Lehengo arazoari, baina beste bat sortu zen.
Foruak konstituzioaren menpe Geratze ziren eta euskal probintziek ordura arte izan zuten berezitasun Juridiko-politikoa galdu zuten.
1841ean, Espartero agintera heldu Zenean, foruak ezabatu zituen urriaren 29ko Dekretuaren bitartez, 1839ko Legea Indargabetuz. Esparterok 1844an galdu zuen boterea. Urte berean, moderatuek, Dekretu baten bitartez, foruak berrezarri zituzten. Dena den, foru pasea eta Aduanak ez ziren berriro indarrean jarri.
1846an Bigarren Gerra Karlista Hasi zen. Kataluniako nekazarien altxamenduetan mamitu zen, baina oso eragin Urria izan zuen Euskal Herrian, agian foru-sistemaren arrastoek berehalako Arriskurik ez zutelako.
1868an Seiurteko Iraultzaileak Karlismorantz bultzatu zituen katoliko eta liberal moderatuek, karlismoan Ikusten baitzuten iraultza gelditzeko modua.
1868ko ondoko hauteskundeetan, Hautagai katoliko-foruzaleak nagusitu ziren euskal probintzietako barruti Gehienetan. Gorte konstituziogileetarako hauteskundeetan (1869) Euskal Herriko Parlamentario guztiak bloke tradizionalista-karlistakoak ziren -1872koetan Berriro irabazi zuten-.
Karlismoak bere lema “Dios, Patria, Fueros, Rey defendatu zuen eta erlijioaren defentsa (“iraultza Liberalak erasotzen zuela” esaten zuten) eta ohiko foruen defentsa eta Aldarrikapena izan ziren aspektu garrantzitsuenak. Karlistek liberalismoaren Kontra trenbideen aurkako erasoak (onartzen ez zuten modernizazioaren ereduak). Elizatik kanpo ezkondutako emakumeen kontrakoak eta honelakoak burutzen zituzten Askotan.
1868ko iraultza hasi zenetik Karlistek bi bide urratu zituzten opisizioko lanean: politiko-elektorala eta, Bereziki, militarra. Testuinguru honetan hasi zen Hirugarren Gerra Karlista (1872-1876).
Karlistek euskal lurralde gehiena Kontrolpean zutelarik, estatu karlista moduko bat moldatu zuten euskal Probintzietran. 1874ko maiatzetik hasita karlismoak beherantz egin zuen. I. Errepublikaren ondoren, monarkia konstituzionala Alfontso XII.Arekin Errestauratu eta gero, Gobernuak iparraldeko ejertzitorantz bideratru zituen Bere errekurtsoak. Ejertzito karlista desegin zen, eta erregegaiak Frantziara Itzuli behar izan zuen. Gerra, 1839an ez bezala, akordiorik gabe amaitu zen. Liberalek ez zuten inolako konpromuisorik eta indarrean mantentzen ziren foruen (zergak, ejertzitoa…) abolizioa erabaki zuten. Nafarroa izan zen “Ley Paccionada” delakoaren bitartez foru-esparru zabala gorde zuen bakarra.

4. Ondorioak:


Lehen esan bezala 1876ko uztailaren
21ean gorteek foruak aldatzeko legea onartu zuten, foruak ezabatzeko Legetzat hartu izan dena. Lege horren arabera, Euskal Probintziei ogasunari Zergak ordaindu behar zizkioten eta gizonek soldadutza egin behar zuten. Lege Hori Bizkaiari, Gipuzkoari eta Arabari zegokien; Nafarroan, berriz, indarrean Jarraitu zuen 1841eko lege hitzartuak.
Hurrengo urtean, Diputazioek uko Egin zieten agindutako betrebeharrei, eta, orduan, Canovasek Batzar Nagusiak Ezabatu eta Foru Aldundien ordez Diputazio Probintzialak -Espainiako gainerako Probintzietakoak bezalakoak- ezarri zituen.
Canovasek beste arazo bati ere Egin behar zion aurre: probintziei beren zergak ordainarazi behar zizkien, Baina horretarako ez zeukan beharrezkoa zen administrazio eta estatistika Egiturarik. Behin-behineko irtenbide gisa, Diputazio Probintzialekin ados jarri Zen haiek zergak biltzen eta kudeatzen jarrai zezaten, baina Estatuari kopuru Bat ordainduta. Diputazioek Estatuari ordaindu beharreko diru kopuru hori da Kupoa izenez ezagutzen dena.
Hitzarmena 1878ko otsailaren 28ko Dekretuaren bidez jarri zen indarrean, eta bere iraunaldia zortzi urtekoa izan Zen. Hitzarmen hori da, hain zuzen ere, Kontzertu Ekonomikoa. Nafarroak, 1841eko Lege Hitzartuaren arabera, antzeko sistema du, Konbenio izenez Ezagutua. Kontzertu ekonomikoari esker, foruak ezabatuak izan baziren ere, ez Ziren erabat desagertu, euskal probintziek berezitasun fiskalak gorde Baitzituzten.
Kontzertu Ekonomikoak diputazioei Zergak erabakitzeko eta autonomiaz kudeatzeko aukera eman zien. Diputazioek Foruen garaiko zerga sistemarekin jarraitu zuten, kontsumoaren gaineko zergetan -zeharkako zergetan- oinarritutakoa alegia, industria jarduera gero eta Garrantzitsuagoa izan arren. Politika fiskal hori onuragarria izan zen Burgesiarentzat, ez baitzuen industrian lortutako etekinen gaineko zergarik Ordaindu behar. Horrek kapitalak pilatzeari eta industriako inbertsioak  bultzatzeari lagundu zion.
Kontzertu Ekonomikoak etengabe Egon dira indarrean, salbuespena 1937an Francisco Franco diktadoreak Bizkaiko Eta Gipuzkoako kontzertu ekonomikoak ezabatu zituenekoa, <<probintzia Traidoretzat>> jo zituenean; Araban eta Nafarroan, aldiz, mantendu egin Zituen.
1979an Gernikako Estatutua Onestean, Bizakiak eta Gipuzkoak Kontzertua berreskuratu zuten. Kontzeru Berriak, aurrekoek baino maila juridiko handiagoa zuen, estatutuan agertzeaz Gain, Espainiako Gorteek onartutako legea baitzen (aurrekoak Gobernuaren Dekretuak baino ez ziren). Bestalde, Aldundiek zergen biltzaile eta Administratzaile izaten jarraitzen bazuten ere, ordutik aurrera Eusko Jaurlaritzari zegokion kontzertua eta kupoa Estatuarekin negoziatzeko ardura Nagusia, biak Erkidego osorako baitziren.
Gaurko Kontzertuaren Berrikuntzarik nagusiena iraupenean datza, EAEren eskakizunei jarraituz, Kontzertua mugagabea baita eta, beraz, ezin da bere izatea zalantzan jarri. Kupoari dagokionez, 1981ean finkatutako %6,24ko portzentajea bere horretan utzi Zuen.

Entradas relacionadas: