1876ko uztailaren 21eko legea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,49 KB

 

Canovas del Castillok, Gorteekin batera, hemen dugun dokumentua idatzi zuen Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako foruak indargabetuz. 

Testuaren iruzkinarekin hasteko lehenik eta behin, esango dut 1876ko lege honek hiru euskal probintziei eragin ziela: Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba, alegia. Nafarroako foruak, lehen aipatu dudan bezala, 1840an “Lege Itunduaren” bidez, indargabetuak izan ziren.

Dokumentuan ez du zehazki esaten foruak deuseztatu behar direla baina hartzen diren neurriak guztiz deuseztatzaileak dira. Alde batetik, aldaketa militarrak inposatzen dira: sabuespen militarra baliogabetu zuten (1. Eta 2. Art.). Euskaldun guztiek soldadutza bete beharko zutela adierazten da Espainiako beste guztiek bezala. Beste alde batetik, ekonomian ere egin ziren aldaketak: euskaldunek zergak ordaindu beharko zituzten bestek bezala (1. Eta 3. Art.). Azkeneko artikuluan gogoratzen du aurretik idatzitako beste lege batzuk foruak mugatzeko erabakiak jaso zituztenak, adibidez 1841eko, Esparterok idatzitako “Hitzarturiko legea”, Foru pasea deuseztatzea eta aduanak kostaldera eramatea suposatu zuena. Bertan adierazten du ere beste aldaketa batzuk egingo direla Euskal Herriko eta nazioaren ongizatearen izenean.  

Ikusi dun bezala, euskal foruak guztiz deuseztatuak geratu ziren dokumentu honen ondoren. Karlistadari amaiera eman zitzaion eta hortik aurrera karlistak ekintza militarrak alde batera utzi eta politikan sartzen saiatuko ziren. Aipatu behar da ere, momentuan indarrean zegoela Cánovasen sistema politikoa, turnismoan oinarritzen zena. Nolabaiteko egonkortasun politiko eta soziala lortu zen garai hartan gatazka karlistarekin amaitzean. Baina euskal lurraldeetan protesta ugari egon ziren. 

Izan ere, zigortuak sentitzen ziren. Dokumentuan ez azaltzen arren aipatu behar da dokumentu honen bidez, karlistaldian legezko erregearen alde borrokatu zutenak (liberalen aldekoak) eta hauen semeak soldadutzatik  libre geratuko zirela eta zergak ordaintzeko epe luzeagoa izango zutela. Beraz, Madrilgo gobernutik zergak edo soldaduak eskatzen zirenean karlistek ordaindu eta osatu beharko zituzten tropak.  

1878an Cánovasek erregimen ekonomiko berezia onartu zuen euskal lurraldeentzat: Kontzertu Ekonomikoa. Hau honako hau zen: akordio bat Ogasun ministerio eta Aldundien artean; honen arabera, Aldundiek zergak jartzeko, biltzeko eta administratzeko ahalmena izango zuten. Ondoren, urtero  aldez aurretik zehaztutako diru kopuru bat «kupo», ordaindu egingo zioten Estatuari. Horrela Aldundiek beren independentzia fiskalaren zati bat berreskuratzen zuten. 1937arte indarrean egon zen, Francoren tropak Bizkaia eta Gipuzkoa okupatzean, traidoreak zirelakoan bertakoak deuseztatu zituen, ez ordea Nafarroa eta Arabakoa. 1978an demokraziarekin berreskuratu ziren.

Amaitzeko, ezinbestekoa da azaltzea euskaldunek askatasun ekonomiko handiago izango zutela  Espainiako beste probintzia batzuen aldean, baina definitiboki foruak galdu zirela 1876ko lege honen bidez. 




Entradas relacionadas: