1876ko uztailaren 21eko legea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,91 KB

Testu hau idazteko Lehengo Gerra Karlista gertatzea beharrezkoa izan zen. Liberal ( Maria Kristinaren jarraitzaileak) eta absolutisten (Karlos Maria Isidro, Fernando VII.Aren anaiaren, jarraitzaileak) arteko gatazka izan zen, baita arazo dinastikoaren eta foru erregimenaren defentsaren gerra ere. Absolutistek “foruen defentsa” leloari ekin zioten Euskal lurraldeen eta Nafarroaren babesa berenganatzeko. Liberalak, ordea, edozein pribilegioen kontra zeudenez, haien ustez liberalismoa eta foruak bateraezinak ziren. Egoera honek gerraren sorkuntza eragin zuen. Nahiz eta Karlistak irabazten hasi, liberalek Espartero buru zutela, garaipena lortu zuten. Gerra amaitutzat emateko Bergarako Ituna (18939) sinatu zuten alde biek, Maroto jenerala (karlista) eta Espartero. Hitzarmen honen arabera, karlistek Isabel II.A erregina onartu zuten, liberalek militar karlistei armadan sartzeko eskubidea eman zioten eta Esparterok Gorte liberalei foruen egoera kontuan hartzea eskatu zien. Esparterok Bergarako Hitzarmenean foruak babesteko hitza eman zuen, 1837ko konstituzioan foruak bertan behera utzi zituztelako, eta horretarako lege hau, 1839ko urriaren 25ko legea onartu zuen.Euskal lurraldeetan eta Nafarroan prozesu desberdina izan zen. Alde batetik, Nafarroan, ordezkarien komisioa sortu zen eta gobernuarekin kontsulta egin zuten foruen erredakzio berria prestatzeko. Gorteetara eraman zuten Lege Paktatua (1841). Honen arabera, Nafarroa erresuma izatetik Espainiako probintzia izatera igaro zen. Probintzia berezia, autonomia fiskala eta administratiboa mantenduz. Lurraldeak urtero 300.000 errealeko kupoa ordainduko zuen, autonomia osoa izango zuen zerga bilketan eta diputazioaren esku egongo zen udaletako aurrekontuen gaineko kontrola. Beste aldetik, Euskal probintzietan, ez zen komisioa sortu gizarte-gatazkak zirela eta. Burgesia eta noblezia interes desberdinak zituzten, beraz, ez zen prozesua martxan jarri. Hala ere, 1841an, Euskal probintziako diputazioak Esparteroren aurkako altxamendu moderatuaren alde jarri ziren eta Esparterok irabazi zuen. Ondorioz, Esparterok Foruen Kontrako Dekretua onartu zuen. 1839ko legea kontuan hartu gabe zigorra baitzen, beraz, ez zuen bete esandakoa.1844an, Foruen Berrezarpen Partziala ezarri zen. Moderatuak gobernuan zeudenean, Esparteroren dekretuak ez zuela 1839ko legea bete adierazi zuten, Euskal Probintzien babesa izatea nahi zutelako. Foru instituzio batzuk berreskuratu ziren, Batzar Nagusiak eta Diputazio Foralak, baina ahalmen gutxiagorekin. Ez zen berreskuratu aduanak edo sistema judiziala ezta pase forala ere. Mantentzen zituzten ezaugarri militarrak eta zerga ezaugarri bereziak
.1845 eta 1876 urteen artean, nahiz eta behin-behineko irtenbidea izatea, gobernuak ez zuen Foruak aldatzeko mehatxua bete, eta erregimen foralak inoiz baino garapen handiagoa lortu zuen. Hala ere, 1872an Hirugarren Gerra Karlista piztu zen, eta Karlisten hondamendiarekin, liberalek Estatuaren batasuna bultzatzeko eta indartzeko aukera ikusi zuten, eta 1876ko uztailaren 21eko legea aurrera eraman zuten, foruen ezabapena ezartzen zuena. Cánovas del Castillok lege honen bidez, zergen salbuespena eta soldadutza egitetik salbuespena ere ezabatu zituen. Horrez gain, hurrengo urtean, gobernuak Batzar Nagusiak eta Diputazio Foralak ezabatu zituen, eta horien ordez, Diputazio probintzialak ezarri zituen. Burgesiak, gobernua negoziatzeko prest zegoela ikusiz eta autonomia fiskala mantentzeko asmoz, Canovasi beraien planteamendu egin zioten: Kontzertu Ekonomikoa (1878). Honen arabera, Diputazioak zergak biltzen ditu eta horietatik kontzertatutako zati bat, “Kupoa”, estatuari urtero eman behar dio. Kontzertu ekonomikoa frankismora arte indarrean egon, eta gero trantsizio garaian berreskuratu zen Euskal Herriko Autonomia Estatutuarekin (1979). GARRANTZIA :Lege honen bidez, foruak baliogabetzeko prozeduraren hasiera eman zen. Euskal probintziak eta Nafarroa ordura arte izan zuten bereizitasun politikoak, ekonomikoak eta sozialak galdu zituzten 1837ko konstituzioaren mende geratu zirelako. Beraz, Euskal lurraldeen eskubidea historikotzat hartzen zuten planteamendua bertan behera gelditu zen. Lege honen eragina gaur egunera arta irauten du, 1978ko konstituzioan agertzen baita Xedapen Gehigarrian.

Entradas relacionadas: