1876ko konstituzioa iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,21 KB

7

IDENTIFIKAZIOA

Lehenengo mailako testua da gertaerak gertatzen Diren unekoak idatzitakoak direlako. Testu historiko-juridikoa da, Historikoa gaur egun indarrean ez dagoelako eta juridikoa konstituzio bat Delako, gai politikoa daukadana.
Testu publikoa da, Espainiako Herritar guztiei zuzenduta dagoelako.
Berrezarkuntzaren garaian kokatzen Da konstituzioa hau; Erregea, Alfontso XII.A, arbitro politikoa zela eta, Erregeari emandako boterea ezartzen delako testu honetan.

BARNEKO ANALISIA

Testuaren Sarreran ikusteen dugu Alfonso XII.Aren erregeordetzan gaudela, honek Gorteekin Batera berretsi zuelako konstituzioa. 
Subiranotasun partekatuaren Printzipioa onartu zuten.
Printzipio hau 1845ko Konstituzioan agertzen da eta erregearen boterea zabaltzea lortzen du.
Eliza-estatua Harremanei zegokienez,  Seiurteko garaiko askatasun erlijiosoa mugatu egin Zuten. Estatua konfesionala zela aldarrikatu zen bere gain hartzen zuela Kultuari  eustea eta eremu pribatuan tolerantzia erlijiosoa onartua.
Erregea Sistemaren euskarri zen, legeak egiteko ahalmena zuen, gorteak biltzeko eta Desegiteko gaitasuna zituen; legea betearazteko eskumena zuen eta gobernua Izendatzen eta desegiten zuen. Horrez gain, armadako agintari gorena zen.1878an, Sufragio zentsitarioa ezarri zen baina 1890an, sufragio unibertsala Berreskuratu zen. Azkenik, berdintasun  juridikoa onartzen zen, Beraz Euskal Probintzietan foruen indargabetzeko prozesua agerian jartzen zen.

KANPOKO ANALISIALehen Errepublika amaitu egin zen.
Behin-behineko Gobernua martxan jarri zen eta hurrengo gobernurako bi aukera zeuden: beste Errepublika bat edo Borbaitarren itzulera.
Canovas del Castillo bigarren Aukeraren alde zegoen eta alderdi alfontsinoa eratu zuen.

Canovasek modu zibil Eta baketsu batean bideratu nahi zuen borboitarraren itzulera. Baina jeneral Bat aurreratu zaion eta altxamendu baten bidez, Alfontso XII.A Espainiako Errege berria zela aldarrikatu zuen. Hortaz, Alfontso XII.A bueltatu Zen, eta berrezarkuntzaren oinarriak ezarri zituen.
Horretarako, Beharrezkoak ziren hiru eginbeharrekoak  bideratu zituen: 1876ko Konstituzioa, turnismoa ezartzea eta kazikeen laguntza izatea.  
Konstituzioa behar zuenez, Canovasek adituen batzorde bat eratu zuen. Hauek konstituzioa egin eta 1876ko urtarrilean gizonezkoen sufragio unibertsalean Oinarrituta egindako hauteskundeen bidez, eratutako Gorteek onartu eta erregeak Berretsi zuen. Gehiengoa kontserbadorea izan arren, 1876ko Konstituzioa Nahiko liberala izan zen  era guztietako programa liberalak bildu ahal Izateko.
Sistema liberal-kontserbadore ez demokratikoa ezarri Zuten eta konstituzioari eutsi zioten turnismoa ezartzeko, non emaitzak aldez Aurretik erabakita zeuden.

ONDORIOAK

Konstituzioa nahiko liberala eta Zabal egin zuten. Beraz, Konstituzioaren iraunaldia luzea izan zen: Alfonso XII.Aren erregealdian, Mª Kristinaren erregeordealdian eta Alfonso XIII.Aren Erregealdiaren hasieran indarrean egon zen.Cánovas Konstituzio honi eutsi Zitzaion turnismoaren sistema eraikitzeko eta egonkortasun politikoa lortzeko. Alderdi Kontserbadoreaz eta liberalaz gain, baziren beste alderdi batzuk ere, Baina praktikan boteretik kanpo zeuden (Errepublikanoak, Karlistak, Alderdi Sozialista eta anarkista, eta mugimendu nazionalistak).

Entradas relacionadas: