1876ko konstituzioa iruzkina

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 22,69 KB

 

1876ko konstituzioa

Sarrera

Testu hau lehen mailako testu juridikoa da. Espainiako Gorteetako batek egin zuen, Canovasen agindupean eta Alfonso XII.Aren baimenarekin. Espainiar guztiei zuzenduta dago. Madrilen izan zer argitaratua 1876ko ekainaren 30ean Madrilgo Gazetan. Herrialdeko egoera politikoa ezagutzeko balio zaigu.

Laburpena

Konstituzio honetan idatzita dagoenaren arabera subiranotasuna erregeak eta gorteak dute


13. Artikuloan Gizabanakoen eskubideak aipatzen dira: adierazpen askatasuna, biltzeko askatasuna…

Botereen banaketa bi ganbaratan dago banatuta: senatua eta kongresua. Kongresuan diputatuak aukeratzen ziren, 1890 arte erroldaren araberako sufragioa zegoen baina une honetatik aurrera unibertsala bihurtu zen. 20. Eta 28. Artikuloek zehazten dute nola osatzen diren 2 ganbarak.

50. Artikuloak dio zein nolako boterea du erregeak: gobernuko presidentea izendatzeko eta kentzeko ahalmena izango du.

11. Artikuloan Elizari eta Estatuaren harremanari buruzko informazioa dago. Erlijio katolikoa ez da ofiziala. Beste erlijioak aske izango dira kristau moralaren kontra ez badoaz.

Iruzkina


Isabel IIaren erregealdiari Serrano eta Topeteren pronuntziamendu militarrak eman zion amaiera. Amadeo de Saboya izendatu zuten errege 1871ean. Honek 1873an dimisioa aurkeztu zuen.

Erregea desagertu eta gero I. Errepublika aldarrikatu zen


Errepublika krisitik ateratzeko asmoz, Pavia eta Serrano jeneralek altxamendu bat antolatu zuten eta diktadura militar errepublikanoa ezarri zuten. Zenbait gertakizun pilatzen dira 2 urte hauetan:

Pavia jeneralaren kolpea ostean 1874ko urtarrilaren 3an


Abenduaren 1ean Alfonso XII.Ak Sandhursteko akademia militarretik Adierazpena nazioari izeneko agiria zabaldu zuen. Mezuak zioen Espainiaren arazoentzat konponbidea monarkia tradizionala berriz ezartzea zela.

1874ko abenduan, Martinez Campos jeneralak Alfonso XII.A Espainiako errege aldarrikatu zuen


1875eko urtarrilaren 14an erregea Madrilen sartu zen. Gobernu berria osatuz, Canovas del Castillok ardura nagusia izango du.

Canovasek uste zuen subiranotasun nazionalaren kontzeptu aurretik barruko konstituzio bat behar zela. Oinarrizko erakunde batzuk egongo ziren: Monarkia eta Gorteak, beste erakundeen gainetik egongo ziren eta bi hauen artean subiranotasuna erdi banatuta gelditzen da.

Konstituzioaren ezaugarriak hauek dira:



Monarkiak gobernuburua izendatzeko ahalmena zuen (50.Artikuloa)


Gizabanakoen oinarrizko askatasun politikoak modu lausoan onartuak. (13.Artikuloa)


Bi ganbera: Kongresua (Legeak Gorteek eta Erregeak egiten zituzten) eta Senatua (Senatariek osatzen zuten). (18,19,20. Artikuloak)

Estatu konfesionala. Modu pribatuan beste erlijio batzuk praktikatzeko baimena. (11. Artikuloa)


Oligarkiak aginte ekonomiko eta politikoaren kontrola eduki zuen arlo guztietan. Kontituzio honetan liberalismo moderatuen ideologia agertzen da: sistema konstituzionala, giza banakoen eskubideak, 3 botereen banaketa… Eliz katolikoari nagusitasuna ematen zitzaion ere. Subiranotasun nazionala ez zen existitzen.


Balorazioa

Testu hau konstituzioa izanik oso garrantzitsua da. Gobernuaren txandaketa sistema arazorik gabe aplikatzen da Canovas eta Sagastak “Pardoko hitzarmena” sinatu eta gero. Sagastaren gobernuek erregimena nola edo hala demokratizatu zuten ondoko erabakiak bultzatuz:

Prentsa Legea (1883), adierazpen askatasuna bultzatzeko


Alderdi politikoen askatasuna bermatzeko, batzartzeko askatasuna eta adierazpen-askatasuna (1881)


Sindikatu askatasuna (1887)


Gizonezkoen sufragio unibertsala (1890)



Alfonso XIII.Aren erregealdian aldaketa asko adierazi ziren: Industrializazio handia Euskal Herrian, Bartzelonan, Asturiasen eta Madrilen; Garapen urbanistiko handia hirietan, Emigrazioa hiri handietara nekazaritza guneetatik eta Alderdi politiko modernoen garapena: nazionalistak, sozialistak eta errepublikanoak.

Canovasek asmatutako sistemak ezin zion erantzun egokia eman gizarteak eskatzen zuen aldaketari, eta hori ondoko gertakizunetan ikusi daiteke: Bartzelonako Aste Tragikoa (1909), 1917ko krisia, eta Primo de Riveraren diktadura (1823-1830). 1931.Urtean, II Errepublika aldarrikatuz Berrezarpenaren Monarkia eta 1876ko konstituzioa amaitzen dira.

La lucha de clases

Sarrera

Testu hau lehen mailako testua da. “La lucha de clases” aldizkari sozialistan 1896an kaleratutako artikuloa da. Bere egilea sozialista zen, eta langileei zein nolako egoeran zeuden gogorazten zien. Bertan 1890.Urteko greban lortutako hobekuntzak ez zirela betetzen ikus dezakegu.

Laburpena

Dokumentu honek Gallartan meatzetako langileek manifestazio zaratatsua egiteaz gain jakinarazten digu batzorde bat antolatu zutela egitasmo hauekin:

1890an lortutako hobekuntzak betetzen ez zirelako gaitzespen egitea



Botere publikoei eta haien ordezkariei hobekuntzak bete daitezela esan


Dagoen egoerari aurre egiteko,dokumentu honen bidez greba bat martxan jarriko dela jakinarazi.
Iruzkina

1876 eta 1900ren artean Bizkaian dagoen Industrializazioak egitura sozio-ekonomikoa guztiz aldatu zuen. Meatzaritza eta Altzairuaren garapenarekin, inmigrante ugari etorriko dira Bizkaira. Nekazaritza eta Eliz katolikoaren balorean oinarritutako gizartea hankaz gora jarriko zen.

Euskal Herrian, langile eta ugazaben harreman paternalista amaitu zen. 1876.Urtez geroztik zein baldintza gogorretan bizi izan ziren langileak ikusteko datu hauek adierazgarriak dira:

Lantegien lanorduak egunero 12 ordu, asteburuetan ere


Umeak 8 urterekin hasten ziren lanean meategietan


Lan kontraturik ez


Segurtasun baldintzarik ez, ezta osasun zerbitzurik


Bataz besteko bizi iraupena 24 urte. Jaiotza eta heriotza tasa altuak


Langileak barrakoietan bizitzera behartuak


Denborak aurrera egin ahala, langileen bizimodua eta lan-egoera zaildu egin zen


1886an Facundo Perezaguak lehen elkarte sozialista sortu zuen Bilboko tipografoen talde batekin “Agrupacion socialista vasca”.

1888n sozialistak ere, Union General de Trabajadores sindikatua martxan jartzen da Bizkaian, eta lan gatazkak hasiko dira zabaltzen.


Lehenengo greba garrantzitsua 1890ean izan zen meatzaritzan. Langileek emaitza onak lortu zituzten


Greba horretan Orconera konpainiako meatzariek hartu zuten parte. Langileen eskaeren artean laneguna txikitzea, langileen etxebizitzak hobetzea eta lehen mailako artikuluak establezimendu zehatzetan erosteko obligazioa desagertzea zeuden.

Britania Handira esportatutako burdinarekin lortutako irabaziekin, Bilboko burgesiak industria siderurgikoaren garapenean inbertitu zuen eta baita merkataritza ontziterian eta elektrizitatean.

Industriako langileen aldarrikapenak mugimendu sindikalek bideratu zituzten, hala nola sozialismoak eta anarkismoak.

Bizkaiko langile mugimenduaren historian 1890.Urteko lehenengo greba orokorra urrats garrantzitsua izan zen. Greba honekin zenbait abantaila lortu zituen: laneguna txikitu, langileen etxebizitza hobetu eta lehen mailako artikuloak establezimendu zehatzetan erosteko obligazioa desagertzea.

Hobekuntzak ez ziren betetzen eta horrek zenbait ondorio sortu zituen:


Maiatzaren 1ean Gallartako frontoian egindako manifestazio zaratatsua


Botere publikoei aipatutako hobekuntzak berriro eskatzeko batzorde bat antolatzea


Sindikalismoa garatu gabe zegoen oraindik eta 1911 arte ez zen guztiz finkatu


Balorazioa

Langile mugimenduaren sendotze prozeduraren beste gertakizun garrantzitsuak hauek dira:


1991.Urtean Manuel Orte lehenengo zinegotzi sozialista aukeratu zen Bilbon

1909.Urtean Indalecio Prieto Bizkaiko sozialisten presidente aukeratu zen Perezaguaren ordez


Euskal Herriko historia garaikidea ulertzeko bi mugimendu politikoen sorrera ezagutu behar da: euskal abertzaletasuna eta sozialismoa.

Aztertu dugun dokumentuak honako informazioa ematen digu:


Borroka eta greba askoren bitartez euren bizi baldintzak hobetzeko zein gertakizun eman ziren Bizkaiko ezker aldean eta zergatik sozialismoak hainbesteko indarra zuen.

Joaquin Costaren Berriztapenari Kritika

Sarrera

Aurrean daukagun testua lehen mailako testu politikoa da. Bere egilea Joaquin Costa izan zen eta bertan bere pentsaera adierazten da. Madrilen argitaratu zen. Espainiako egoera politiko, soziala eta ekonomikoa aztertu ziren proposamen desberdinak eginez: kazikismoa eta oligarkia deuseztatu behar ziren.

Laburpena

Costak Berrezarpen sistemaren oinarrian 3 faktore zehazten ditu: Oligarkak, goi mailako jauntxoak eta gobernatzaile zibilak. Berak dio Espainiako gizartea lehenengo bien menpe bizi dela.

Erakunde hauek “gorputz arrotzak” baino ez direla dio, “zergak ezarri eta kobratzeko” daudenak


3 erakunde hauen bidez hauteskundeetan iruzur handiak ematen dira


Iruzkina

Hauek ziren Errestaurazioko sistema politikoaren oinarriak:



Canovasek egindako 1876ko kontituzioa: Erregearen ahalmena handiagoa. Bi ganbara zeuden senatua eta kongresua. Giza oinarriak burgesia, eliza eta ejertzitoa izan ziren.

Estatuaren egitura: zentralismo politiko-administratiboa zen. Legeak berdinak ziren denontzat, horregatik foruak deuseztatu ziren.

Bi alderdi politiko nagusi: Alderdi Liberal Fusionista (Sagasta buru) eta Alderdi Liberal Kontserbadorea (Canovas buru).

Agintean txandakatze sistema zegoen. Pardoko Ituna sinatu eta gero, 2 alderdi hauek erregearekin sinatu zuten nola eta noiz aldatu Gobernua.

Gobernuaren eraketa:Bi alderdi monarkikoak ibili ziren txandaka agintean. Krisi politikoa zela eta, gobernua aldatzeko beharra sortu zen, eta erregeak gobernuan zegoen alderdi politikoa aldatzen zuen eta beste alderdi politikoaren buruzagia gobernuko presidente izendatzen zuen.

Gobernu berria osatu eta gero, Erregeak Parlamentua desegiteko dekretua ematen zuen


Etengabe faltsutzen zituzten hauteskundeen emaitzak. Horrek zenbait planteamendu ekonomiko eta sozialekin ados egotea esan nahi zuen: produkzio sistema kapitalista, jabetza pribatua eta goitik behera ibili behar zuen sistema politikoa egotea babestea.

Hori ziurtatuta zegoen Madrilen zentratutako alderdien nagusitasuna eta oligarkiaren presentziaren bitartez. Lekuan lekuko agintea kazikismoaren bitartez kontrolatzen zuten.


Zer da kazikismoa? Espainian XIX. Mendearen erditik XX.Mendearen lehenengo herena bete arte agertu zen egitate soziopolitikoa.

Costak dio 3 faktorek gobernatzen dutela


Lehenengo posizioan oligarkak daude. Madrilen erabaki guztiak hartzen dituzte. Botere politiko eta ekonomikoa hauen esku dago. (Cánovas, Sagasta..). Hauteskundeak antolatzen zituzten eta emaitzak zein izango ziren erabakitzen zuten. XIX.Mendeko sistema politiko nagusia izan zen.

Bigarren pausoan, goi mailako jauntxoak daude. Medikuak, enpresarioak… Botere ekonomiko eta prestigioa zuten pertsonak. Hauen funtzioa Madrilen hautatutako hautagai ofiziala irabaztea zen eta horretarako klientelismoa sortu beharra zegoen. Klientelismoa jauntxoen menpe bizi zirenek osatzen zuten: landa eta baserrietako maizterrak, langileak… Mehatxupean joaten ziren bozkatzera. Botoak manipulatu zitzaketen.

Hirugarren mailan probintzi bakoitzeko gobernatzaile zibila zegoen. Honek bere probintzian hauteskundeen emaitzak prestatu behar zituen.

Costaren iritziz 3 erakunde hauen bidez iruzur handia egoten zen hauteskundeetan. Klase kontserbadoreak eta gobernatzaileen interesak babesteko sistema zen.

Balorazioa

Testu honek Espainiako egoera politiko, soziala eta ekonomikoa aztertu zituen proposamen bat eginez: kazikismoa eta oligarkia kendu estatua garatzea eta ekonomia bizkortzea oztopatzen zutelako.


Oso interesgarria da garai hartako egoera ezagutzeko. Oligarkia eta kazikismoaren aurkako kritika gogorra ikusi daiteke.

XX.Mendean Errestaurazio sistemaren krisia oso nabarmena izan zen. Industrializazioa eta Modernizazioari ekingo dio gizarteak. Hainbat aldaketa egon ziren:

Industrializazio handia Euskal Herrian, Bartzelonan, Madrilen eta Asturiasen


Garapen urbanistiko handia hirietan


Hiri handietara emigrazioa nekazaritza guneetatik


Alderdi politiko modernoen garapena: nazionalistak, sozialistak eta errepublikanoak


Canovasek asmatutako sistemak ezin zion erantzun egokia eman gizarteak eskatzen zuen aldaketari. Hori ondoko gertakizunetan ikusten da:

1909: Bartzelonako krisia


1917ko krisia


Primo de Riveraren diktadura


1909an Aste Tragikoa gertatzen da. Espainiak Marokoko koloniak nahi zituen baina hauek kontran jarri ziren eta langileak eraso zituzten.

1917an 3 iraultza gertatu ziren batera: militarrena, parlamentarioena eta greba orokorra. Errestaurazioarekin amaitzeko Primo de Riveraren diktadura dago (1923-1930)

Entradas relacionadas: