1876ko konstituzioa iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,31 KB

 

7. Testua: 1876ko konstituzioa (1876-06-30)


Aurrean dugun testu hau lehen mailakoa da, egoera hori bizi zen garaikoa delako eta konstituzioa bera delako. Forma aldetik, dekretua denez idatzi juridikoa da eta bere edukia politikoa, soziala eta erlijiosoa da. Madrilen idatzi zen, Errestaurazioaren hasieran, 1876an. Egileak Alfonso XII. Eta Gorteak dira, eta hartzailea kolektiboa da, Espainiako herritarrak. Espainiarrak, beraien betebehar eta eskubideei buruz informatzeko asmoarekin idatzi den.


Dokumentu honen azterketari hasiera emateko, lehenik eta behin hitzen azalpena emango ditugu testua ulergarriagoa izateko. Hitz horiek ondorengo hauek dira:

  • Gorteak: hauteskundeen bidez herritarrek aukeratutako ordezkarien erakunde legegilea da. Bi ganbara ditu; diputatuak eta senatuak.

  • Foruak: herrialde bateko ohiturak, usadioak,... Batzen dituen arau multzoa, denboraz lege idatzi bilakatu dena, eta leku batzuetako biztanleei eskubide edo salbuespen batzuk eskaintzen zizkietenak, horrela autonomia maila bat eskuratuz.

  • Konstituzioa: lurralde batek bere funtzionamendurako duen legedi gorena da.

Idatziaren azterketarekin jarraituz bertan ageri diren ideia nagusiak honako hauek dira:

  • 11. Artikuluan argitzen da Espainiako erlijioa Katolikoa dela eta beste erlijioak errespetatzen direla, beti ere eremu publikoetan praktikatzen ez direnean.

  • 13. Artikuluan azaltzen da zentsurarik gabeko prentsa onartzen dela, iritzi eta ideiak askatasunez adieraziz, baita giza betebeharretarako elkartzea ere.

  • 18, 19, 29, 28, 50 eta 75. Artikuluetan botere banaketa azaltzen da. Hasteko botere legegilea Erregearena eta Gorteena dela esaten da. Ondoren, aurreko botere bera duten bi ganbarek, Senatuak eta Diputatuen Kongresuak, osatzen dutela Gorteak. Aldi berean, Senatua erregeak, estatuko korporazioek eta zergapeko handiek aukeratutako senatuek osatzen dute. Berriz, diputatuak hauteskundeen bidez aukeratzen dira. Aldiz, botere betearazlea erregearena da. Azkenik, Espainia osoan lege bakarra egongo da eta epaiketa arrunt, zibil eta kriminaletan foru bakarra.

Testuingurua: ezaugarri orokorrak eta Alfonso XII


Dokumentu honen iruzkin testuarekin amaitzeko, bere balorazioa egingo dugu. Balorazioan nabarmentzekoa da lege honen garrantzia, hainbat aldaketa eman ondoren, foruak abolitzeko abiapuntua izan baitzen, izan ere, hurrengo hilabetean deuseztatu egin ziren guztiz. Gainera, urte gehien indarrean iraun duen konstituzio bakarra izan da. Azkenik, liberal moderatua zen, oraindik demokraziatik urrun egonez.

Entradas relacionadas: