1876ko konstituzioa iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,36 KB

 

1.
1876ko konstituzioaren zati batzuez osatuta dago. Lehen mailakoa da. Arlo juridiko politikoari dagokio konstituzioa estatuaren lege gorena delako,sistema politikoa arautzen duena. //Madrilen 1876ko ekainaren 30an argitaratu zen, //Egileari dagokionez, Gorteek eta erregeak agindu eta berretsi zuten eta ondoren erregeak jakinarazi zuen.  Canovasek oso gertutik kontrolatu zuen idazketa prozesu guztia. Espainiako herritarrei eta bi partidu nagusiei zuzenduta zegoen parlamentu monarkia berriaren arabera jarduteko eta hórrela burgesiaren nagusigoa segurtatzeko. //2. Testuaren analisiari dagokionez, ideiarik garrantzitsuena hau da: Errestaurazioko parlamentu monarkiaren arau eta ezaugarri inportanteenetako batzuk ageri dira testu honetan. //Botere banaketari buruz, botere legegilea Gorteek eta erregeak zuten. Senatuak eta Diputatuen Kongresuak osatzen zituzten Gorteak. Senatua eskubide propioko senatariekin, erregeak izendatutako senatariekin eta goi mailakoek hautatutako senatariekin osatzen zen. Diputatuak aukeratzeko lege berezi bat egingo zen. Botere betearazlea erregeak du. Bestalde, eskubideei dagokienez, esan beharra dago, espainiar herritar guztiek dituztela adierazpen, biltze eta elkartze eskubideak.
Hiritar guztiak berdinak dira legearen aurrean Azkenik zehazten da erlijio katolikoa dela nagusi eta beste guztiak modu pribatuan bakarrik praktikatu daitezkeela. //3. Testua ondo ulertzeko, komenigarria da haren testuinguru historikoan kokatzea: Berrezarketa sistemaren ezarpena eta funtzionamendua. //1868-1874 seiurteko “iraultzaile”aren ondoren burgesiak sistema egokia topatu zuen bere nagusigoak sendo iraun zezan: Berrezarketa. Borbondarrak berriz ere tronuan jarri ziren II. Errepublika ezarri zen arte. Aginteaz lurrandidun burgesak jabetu ziren eta euren interesak sustatzeko erabili zuten. Horretarako sistema politikoa Canovasek antolatu zuenez deitzen zaio sistema kanobista.// Canovas-ek gerra karlista eta kubatarra bukatzea eta burgesentzako ordenamendu sozial eta politiko finkoa ezartzea nahi zuen (baina benetako demokrazia eta eskubideak baztertuta): -Lehenengoari dagokionez, karlistak garaitu zituzten -Bigarrenari dagokionez, 1876ko konstituzioa zen jauntxokeria erabiliz txandakatzeko sistema berriaren ardatza.Erahorretara, egonkortasuna eta ordena lortu zen. Helburua zen liberalen arteko liskarrik gabe gobernatzea//Ezaugarri horiek egokiak ziren bi alderdi nagusiak, beste guztiak baztertuta, boterean txandakatzeko: Alderdi Kontserbadorea eta Alderdi Liberala.Txandakaketafuntzionatzeko jauntxokeriaerabiltzen zen //Sistemak honela funtzionatzen zuen: Erregeak edo erreginak gobernua kenduta, beste partiduak osatzen zuen. Gobernu berriak hauteskunde deia egiten zuen. Hautagai zerrenda bakarraz edojauntxoen laguntzaz hauteskundeak iruzurrez irabazten zituen aulki batzuk beste partiduari emanda. //XIX. Mende amaierara arte sistemak oso ondo funtzionatu zuen burgesentzat. Bi partiduak agintean txandakatu ziren eta prozedura hori guztiz finkatu zuten ustezko Pardoko itunean (Alfontso XII.A hil ondoren, 1885ean). Burgesak seguru sentitzen zirenez, askatasunak, itxuraz behintzat, zabaldu eta gizonezkoentzako sufragio unibertsala indarrean jarri zen 1890ean. Herritarrek, hala ere, ez zuten sinesten gobernua herritarren alde ari zenik. //Mende amaierako urteetan krisia ekonomian, politikan eta gizartean nabaria zen eta erresumaren gainbehera argi geratu zen 1898an, azken koloniak (PR, Kuba eta Filipinak) galtzean. Orduan, ba, Berrezarketaren krisi luzea hasi zen. Urte horietan sistema hondatuz joan zen.

4.-Testu hau guztiz garrantzitsua da orduan gertatu zen prozesu historikoa, Berrezarketa, ulertzeko. Izan ere, ezin hobeto erakusten dizkigu zenbait arau eta ezaugarri, aurreko puntuetan azaltzen saiatu naizen bezala, Berrezarketaren helburuak lortzeko -burgesen nagusigoak irautea, eta horretarako ezinbestekoa zen bi partidu nagusiak problemarik gabe txandakatzea-. Alde batetik, gure testuan nabari da konstituzioa egin zela, itxurak itxura, agintea gutxi batzuen eskuetan kontzentratzeko eta herritarren kontrolpetik urruntzeko (erregearen botere handia, senadoreak izendatzeko erak, eta abar), eta bestetik, konstituzioaren indefinizio handiaren bitartez (diputatuak aukeratzeko modua beste lege batez  zehaztuko zen, adibidez) malgutasun handia lortzen zen politika ezberdinak –beti ere burgesia nagusi- egin ahal izateko. //Hortaz, testuak aditzera ematen du boterea erregeak eta herritarrek aukeratu gabeko ordezkariek izatea nahi zela (eskubideak kasu askotan urratuta), eta zinez konstituzioa tresna oso eraginkorra izan zen helburu hura lortzeko. Liberala, agintean aritu ahalko ziren konstituzioa

Entradas relacionadas: