1876ko konstituzioa iruzkina
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 11,69 KB
Tweet |
Bartzelonako aste tragikoa: 1906an, europar potentziek, Algecirasko Konferentzian Marokon protektoratu bat ezartzea erabaki zuten. Espainiari Maroko iparraldea "zaintzea" tokatu zitzaion eta Frantziari hegoaldea. Errestauraziozko politikarientzat, Kuban galdutako prestigioa berreskuratzeko aitzakia ona zen. Hala, Espainiak aukera hori aprobetxatu nahi izan zuen potentzia kolonialen artean gertatzeko, benetako interes ekonomikorik Marokon eduki ez arren. Maroko konkistatzeko, Espainia gerra luze eta latz batean sartu zen. Hasieran prentsaren bitartez gerraren aldeko giroa lortu baitzuen ere, berehala etorri zen etsipena. Gizartea gerraren kontra zegoen; garaipenik ez zuten lortzen, ustelkeria eta inefikazia kasuak oso nabariak ziren, hildakoak, zaurituak, gaixoak... Ugari. Gainera, soldadutzara funtsean pobreak baino ez ziren joaten. Militar profesionalentzat, ordea, gerra honek karrera egiteko aukera polita eskaintzen zuen.
Errestaurazioa ahulduz joan zen, pixkanaka. Gizarte eta politika arloko krisiakbortxakeria garatu zen; Kataluniako industria gune garrantitzuenetan pistolerismoa garatu zen; hala zeritzon sindikatuetako militante biolentoen edo ugazaben soldatapeko pistoladunen jardunari. Gizarte liskarretan nabarmendu zen, bereziki Bartzelonan hoegiko hamarraldiaren hasieran. Pistoleroen biktima izan ziren, besteak beste. Eduardo Dato Gobernuko presidentea eta Salvador Segui eta Angel Pestaña buruzagi anarkistak.
1876ko konstituzioa, Alderdi Kontserbadorearen eta Liberalaren arteko txandaketa.. Baina baldintza politikoak oso desberdinak ziren:
alderdi horiek ez ziren existitzen Iritzi publiko monarkiaren kontrakoa eta errepublikaren aldekoa zen. Momentuz, militarren gobernuekin jarraitzea erabaki zuten
Manifestua Espainiako prentsan 1874ko abenduaren 27an argitaratu zen, eta bakarrik bi egun beranduago Martínez Campos generalak Sagunton (Valentzian) pronuntziamendu militarra burutu eta Alfontso Espainiako errege izendatu zuen. Erregea itzultzeko zain, Cánovasek miniteritza-erregeordetza bere gain hartu eta Berrezarkuntzari hasiera eman zitzaion.
CANOVAS DE CASTILLO:
espainiar politikari eta historialari izan zen. XIX. Mende bukaeraren gehiengoan, Espainiako gobernuburu izan zen,Arsenio Martínez-Camposenestatu-kolpearen ostean.
Espainiako Monarkiaren Berrezartzearen irudi nagusiena izan zen eta Alderdi Kontserbadorearen buru eztabaidaezina. Espainiar nazionalismoan oinarritutako estatu zentralista konstituzional eta modernoaren sortzailetzat jotzen da eta, hain zuzen, berak prestatu zuen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foruen eta erakunde natiboen behin betiko amaiera
Sagasta: espainiar politikaria izan zen. 1870-1902 bitartean Espainiako Gobernuko presidente 7 aldiz izan zen. Erretorikarako zuen gaitasunaz ezaguna da.1868ko Iraultza Loriatsuaren ostean, Elisabet II.A erori eta gero, Sagasta etxeratu egin zen.
Seiurteko Demokratikoaren hasieran, Behin-behineko gobernua eratu zuten eta, Práxedes Mateo gobernazio ministro egin zuten.
Primen heriotzaren ondoren sortutako Alderdi Konstituzionaleko kide izan zen eta, 1871n, Amadeo Saboiakoa agintean zegoen bitartean, Ministro Kontseiluaren presidente izendatu zuten.
19. Mendean Espainian ohikoa zen praktika. Sasoi hartan kazikeek (landa-eremuetako pertsona ospetsu eta boteretsuek) nekazariak menderatzean zituzten, eta beraien iritzi politikoak inposatzen zituzten.
POLITIKA EKONOMIKO PROTEKZIONISTA: estatu bateko gobernuak produktu edo sektore ekonomiko jakin batzuei ematen dien sostengua da, atzerriko konkurrentzia saihesteko[1].
Estatu batek bere burua atzerriko konkurrentziatik babestu nahi duenean, autodefentsako neurriak jartzen ditu martxan, bere produktu eta sektore ekonomiko kaltetuenak babesteko. Horietako bat protekzionismoa da. Horretarako, gobernuek hainbat neurri hartzen dituzte, hala nola zerga handiak ezartzea atzerriko produktuei, salgai jakin batzuei sarrera debekatzea edota kupoak edo kontingenteak ezartzea inportazio batzuei. Munduko hainbat gobernuk hartu izan dituzte neurri protekzionistak iraultza Industrialaz geroztik, eta garai hartan izan zuen garapenik handiena.