1876ko konstituzioa azterketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,2 KB

 

1876ko konstituzioa


Aurrean daukagun testua 1876ko konstituzioko artikulu sorta bat da. Juridiko publikoa da, Espainiar guztiei  bideratuta dagoena. Gorte konstituziogileek idatzitakoa da, Alfonso XII.Aren erregealdian, errestaurzio garaian, Helburua Errestaurazio garai berriaren sistema politikoaren oinarriak finkatzea izan zen.

Subiranotasuna gorteei eta erregeari dagokie. Espainia estatu konfesionala da eta eta erlijio katolikoa da nagusi. Elizza mantentzen da. Gainontzeko erlijioak gurtzeko askatasuna dago, betiere eremu pribatura mugatuta.(11. Artikulua)

Adierazpen askatasuna bermatzen da, biltzeko eta elkartzeko askatasuna.

Gorteak bi gorputz legegilez osatuta daude: Senatua eta DIputatuen kongresua. Senatua norberaren eskubideko senatariek osatzen dute. (19 eta 20 art)

Konstituzioak ez du zehazten sufragio mota, baina lehendabizi sufragio zentsitarioa ezarri zen eta 1890etik aurrera gizonezkoen sufragio unibertsala.

Espainiar guztiak berdinak dira legearen aurrean (75. Artikulua)

Aginte banaketari dagokionez, botere legegilea gorteari eta erregeari dagokie (18. Art) eta betearazlea erregeari.(50. Artikulua)

1874aren amaieran Borboien monarkia ezarri zen berriro Espainian, Alfonso XII.Ena buru zuelarik hasiz errestaurazioa, xede nagusitzat alderdi politiko guztien artean oreka eta batasuna lortzea izan zen.

Garai horretako sistema politikoa Antonio Canovas del Castillok eratu zuen. Alderdi kontserbadorea sortu eta sistema politikoaren oinarri judizialak finkatu zituen, 1876ko konstituzioaren bitartez lorturik, 1845eko baino zabalagoa izan zen arren, oso antzekoak izan ziren. Subiranotasuna erregearen eta gorteen esku zegoen.
Gorteetan bi ganbera zeuden: Senatua, Erregeak aukeratutako eta aberatsen artean sufragio murriztuz hautatutako nobleak, militarrak eta apaizak biltzen zituzten;
Kongresuari dagokionez diputatuak herritarrek aukeratzen zituzten hauteskundeetan. Erlijio katolikoa zen ofizial bakarra nahiz eta besteak onartu.

Canovasek txandakatze sistema ezarri zuen, honetan bi alderdi politikok zuten agintea, txandaka. Alde batetik Alderdi kontserbadorea zegoen, Canovas bera buru zela. Beste aldetik Alderdi Liberala zegoen Mario Sagasta buru.

Txandakatzea bermatzeko hauteskundeak manipulatu eta iruzur egin behar zuten agintariek ezinbestean. Nekazari guneetan jauntxoek kontrolatzen zituzten bozketak.

Alfonso XII.Ena hiltzean MCak ordezkatu zuen boterean. 1890eko hamarkadan krisi politiko, ekonomiko eta sozial latza geratzeaz gain, Espainiak bere azken koloniak galdu zituen. Alfontso XII.Aren erregealdian egoerak okerrera egin zuen, Marokoko Gerrak porrotera eramanez errestaurazio sistema. Ondorioz 1923an Primo de RIverak estatu kolpea eman zuen Bartzelonan. Horrela Canovasen erregimena deuseztatuta gelditu zen eta Espainiak monarkia konstituzionala izateari utzi zion.

Konstituzio honek ekarri zuen 6 urteko sistema demokratikoa deuseztatzea. Orain arte iraupen handiena eduki duen konstituzioa izan da,


Entradas relacionadas: