1876ko konstituzioa (1876-06-30)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,84 KB

7. TESTUA. 1876KO KONSTITUZIOA (1876-06-30)

SAILKAPENA: Aurrean dugun dokumentua, lehen mailako testu historiko eta juridikoa da. Konkretuki  1876ko
Konstituzioaren hainbat artikulu  ditugu aztergai. Egileari dagokionez, kolektiboa da. Izan ere, 1875ean Cánovasek adituen batzorde bati dei egin zion, konstituzioaren aurreproiektua egiteko. 1876ean gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez egindako hauteskundeetan eratutako Gorteek onartu zuten Konstituzio berria eta ondoren Alfontso XII.A erregeak berretsi zuen. Konstituzioa Madrilen aldarrikatu zen 1876ko ekainaren 30ean.//Testua  publikoa da eta helburua herritarrei konstituzio berriak zehaztutako hiritarren eskubide eta betebeharrak  ezagutzera ematea zen. Berrezarkuntza garaian kokatzen da. 1874ko amaieran, Alfontso XIIa (Isabel II.Aren semea) Espainiara iritsi zenean Borboitarren  Monarkia berrezarri zen estatuan, Berrezarkuntza garaiari hasiera emanez.  Sistema honen bultzatzaile nagusia Antonio Cánovas del Castillo kontserbadorea izan zen.  Espainiar nazionalismoan oinarritutako estatu zentralista konstituzional eta modernoaren sortzailetzat jotzen da. Kritika handiak jaso ditu itxura hutsezko demokrazia sortzeagatik, alderdien txandakako sistema bultzatuz. Canovasen sistema deritzo demokrazia tradizionala eta ez iraultzailea ezarri nahi duen korronte politikoari. Monarkian oinarrituz, alderdi biko sistema eta agintean txandakatzea defendatzen zuen.

ANALISIA: Lehengo paragrafoan Alfontso XII.Ak, Espainiako Erregeak, herritar guztiei jakinarazten die  Espainiako Gorteekin batera Konstituzioa onartu  eta berretsi dutela. Ondoren  zortzi  artikulu  agertzen dira.// 11.
artikuluan, estatua konfesionala izango dela esaten da:
erlijio katolikoa aldarrikatzen da estatuko erlijio ofizial moduan eta eliza estatuak mantenduko duela zehazten da. Erlijio katolikoa aldarrikatu arren, erlijio askatasuna bermatzen da. Horrela, beste edozein erlijio baimenduta egongo da, kristautasuna errespetatzen duen heinean; hala ere, gurtzak ezingo dira eremu publikoetan egin, pribatuan baizik.

13.Artikuluan, askatasunak finkatzen dira. Hasteko, prentsa eta iritzi askatasuna onartzen ditu eta baita elkartzeko askatasuna ere. Hala ere, konstituzioan askatasun hauek onartu arren, aurrerago Cánovasek lege batzuen bidez askatasun hauek murriztu egin zituen. Alderdi kontserbadorearen nagusitasunaren garaian hain zuzen ere (1876-1881), Cánovasek oso politika autoritarioa jarri zuen martxan; esaterako adierazpen eta inprenta askatasunak kontrolatzeko hainbat neurri hartu zituen, horien artean, errepublikanoen egunkariak itxitzea. Gainera 1880ko legearen bidez biltzeko askatasuna arautu zuen. Honen arabera, legezko alderdiak eta legez kanpoko alderdiak bereizi ziren eta azken hauen kontrako errepresio neurriak hartu ziren.// 18.Artikuluan subiranotasuna, botere legegilea kasu honetan, Erregearena eta Gorteena izango dela dio (konpartitua)// 19.Artikuluan Gorteetan ahalmen bereko bi ganbera desberdintzen dira: Senatua eta Diputatuen Kongresua.// 20.Artikuluan Senatuko kideak zeintzuk izango diren zehazten da. Batzuk senatuko beste kideek hautatutakoak, beste batzuk koroak izendatutakoak eta azkenekoak hauteskunde iruzurretan aukeratutakoak.// 28.Artikulua sufragioari dagokiona da. Konstituzio honetan sufragioa ez zen zehaztu (kontserbadoreak eta liberalek adostasun batera iristea lortu ez zutelako). Horrela, gobernu bakoitzaren esku geratu zen sufragio mota zehaztea. 1878ko legeak sufragio zentsitarioa ezarri zuen, eta 1890koak aldiz sufragio unibertsala.// 50. Artikuluak botere betearaztea erregeak duela dio.// 75. Artikuluan, Espainiar estatuaren uniformetasuna aldarrikatzen da, Espainiar guztientzat legedi berbera ezarriz. Urte honetan bertan 1876ko legearen bidez izan ziren Euskal foruak deuseztatuta eta horrela euskal probintziak estatuko gainerakoekin parekatu ziren.


Entradas relacionadas: