1876 ko konstituzioaren testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,89 KB

 

7.TESTUA. 1876KO KONSTITUZIOA (1876-06-30)


Honako hau testu legal-politiko bat da, baina ez dago osorik 1876ko konstituzioaren artikulu batzuk bakarri ageri dira. Konstituzio honen egileak Gorteak dira.Errestaurazioari  dagokio testu hau eta garai honetan, 1868ko Iraultzan Isabel II.Ak alde egin behar izan zuen, baina 1874an haren semea,Alfontso XII.A, berriro jarri zuten tronuan.


Testu honetan hainbat artikulu desberdin ageri dira baina lehen aipatu bezala konstituzio honetan artikulu gehiago idatzi ziren. Honako hauek dira bertan azaltzen direnak. Subiranotasun  konpartitua (Erregeak eta Gorteak). Konstituzioaren sarreran eta 18. Artikuluan azaltzen da kontzeptu hau. Subiranotasun konpartitua egoera politikoak zorrotzago kontrolatzeko

tresna  da. Erregea  indar handiko  instituzioa da konstituzio  honetan. Honekin estatuko agintariek  Gorteen balizko gehiegikeriak saihestu nahi zituzten. Bi Ganbarako   sistema: Kongresua eta Senatua, 20. Eta 28.Artikuluetan zehazten  da. Senatari izateko baldintzak kongresuko diputatu izateko baino zorrotzagoak dira. Senatari batzuk biziartekoak ziren,  Koroak izendatutakoak. Garbi dago Ganbara oligarkiko bat osatzen zutela. Gizabanakoaren eskubideen onarpena 13. Artikuluan   egiten da. Sistemapolitiko liberalen eskubidetipikoak onartzen dira: adierazpen askatasuna,  elkartzekoa eta biltzekoa. Erlijio katolikoa   estatuaren erlijio ofiziala dela 11. Artikuluan azaltzen da. Erlijio katolikoa estatuaren erlijio ofiziala egin zuten, eta beraz Eliza katolikoa babestuta egon zen Errestaurazioaren urteetan.

Horrela,  Eliza borboitarren  monarkiarekin erabat  identifikatu zen. Beste  sektore batzuek, ordea, Elizaren  kontrako jarrera hartuko zuten. Gainera Antiklerikalismoa  asko indartu zen urte hauetan.

SeiurtekoIraultzaileaunelarriaizanzenestatuareniraupenerako:

kantonalismoa,  altxamendu karlista  Euskal Herrian, Katalunian,  Maestrazgoan eta Valentziakomendietan,nekazarienerreboltaknonahi,Kubanere

independentziaren aldekoen altxamendua… Egoera nahasi horri erantzuteko, klase dominatzaileek monarkia borboitarra egokiagoa   zela erabaki zuten. Ondorengo urteetan, klase agintariek aldi baterako egonkortasun politiko erlatiboa izan zuten,   estatu liberalaren eraikuntzan jarduteko. Borboitarren errestaurazioaren antolatzailea Antonio Canovas del Castillo izan zen. Canovasek  uste zuen sistema politikoa beste modu batera antolatu behar zela: alderdi politiko “serioekin”, pronuntziamendu militarrik gabe, itxurazko parlamentarismo batekin, monarkia modernoagoarekin. Botere  politikoa kudeatzeko bi alderdi sortu ziren. Errestaurazioaren kontra zeuden indar politikoek gogor salatzen zuten egoera hau eta sistemari legitimitatea kentzen zioten. Intelektualak ere ia salbuespenik gabe borboitarren  kontrakoak ziren, eta anarkismoaren indarra ere ezin da ahaztu. Bestalde, badakigu Errestaurazioaren alde zeuden sektore sozialak indartsuak baina urriak zirela. Beraz, konstituzio honekin ez zuten herritarren identifikazioa lortu.

Ekonomia  modernizatzen  urrats batzuk eman  ziren, baina askorentzat ahulak eta motelak. Errestaurazioak ez zuen lortu erabateko egonkortasuna eta hainbat krisi jasan zituen.


Konstituzio  honen iraupena  nahiko handia izan  zen. Aurreko konstituzioek askoz  ere gutxiago iraun zuten. Alde horretatik,  egonkortasun erlatiboa eman zion estatuari, baina  Errestaurazioa hasi zenean agindutako xede guztiak  ez ziren bete. Hala ere, mende erdi luze horretan Espainiak   aurrerapauso garrantzitsuak egin zituen modernizazio bidean.

Moderatu eta Aurrerakoien arteko desberdintasunak ere aipatzekoak dira testu inguru honetan. Moderatuen subiranotasunean Nazio eta erregea eta aurrerakoiek ordea, subiranotasun nazionala zuten. Moderatuek bi ganbara, sufragio mugatua eta botereak erlazionatuak zituzten. Aurrerakoien ordea, ganbara bakarra, sufragio unibertsala eta botereak erabat separatuta zituzten


Entradas relacionadas: