1839ko urriaren 25eko legea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 26,13 KB

2.GARAPENA ETA DESARROLLLISMOA  ESPAINIAN (1960-1972)

Egonkortze plana ostean, frankismoak aldi berriari eman zion hasiera ideologia desarrollistarekin. Helburua per capita errenta igotzeaizan zen eta horretarako lau urteko garapen plantak jarri ziren abian.Proiektuaren burua Lopez Rodoro izan zen, zuzenbideko katedratikoa  eta Opus deiko kidea. MInistro teknokraten helburuak hauek izan ziren:

-produktu nazionala igotzea/guztientzako lana/errentaren banaketa hobea/Espainia munduko ekonomiaren testuinguruan kokatzea.

Helburu guztiak ez ziren bete, baina hirurogeiko hamarkadan Espainia munduko hazkunde-tasarik handienetakoa izan zuen.

Mirari ekonomiko honen eragileak industria handiak eta bankuak izan ziren


Mirari honen barruan arazo batzuk sortu ziren.Probintzien arteko desoreka handitu zen: Gippuzkoak, Bizkaiak, Arabak, Bartzelonak, eta Madrilek bizi maila handiena zeukaten. Beste aldetik, Ourense, Jaen, Cáceres, Granada edo Almeria probintziek maila oso txikia izaten jarraitu zuten.

Aipatutako "mirari ekonomikoarekin" batera, herrialdeko biztanleria aldatu zen. Lau milioi biztanlek haien herriak utzi zituzten Espainiako zonalde oparoenetara edo Europara joateko. Hiriak azkar hazi ziren; nekazal arloa hutsik geratu zen lurraldeen arteko ezberdintasunak areagotuz. Hirietan, kontrolik gabeko hirigintza sortu zuen. Horrez gain, Kostaldeen Legea berandu heldu zen eta Mediterraneoko paisaia goitik behera aldatu zen.

Turismoak, multionazionalek eta emigrazioak bizimodu berri baten berriak ekarri zituzten Espainiara


Horrez gain, Bigarren Mundu gerra eta gero, Espainian Gizarte Segurantza sortu zen.Ondorioz, biztanle gehiagok aukera izan zuten erretiroa eta osasun publikoa lortzeko..

Berrikuntza guztia hauek hezkuntzan izan zuten eragina. Gobernuak ezin zuen eragotzi hazten ari zen zabaltze intelektuala.Horrez gain, eta Hezkuntzako Lege Nagusia onartu eta gero(Villar Palasi bultzatuta), hezkuntza aldatu zen eta bertan inbertitutako dirua asko igo zen.TVE jaio zen garai horretan, aldizkari berriak argitaratu ziren eta analfabetismoa jaitsi zen. Beste arlo batean, Erlijio Askatasunari Buruzko legea onartu zen. Honekin katolizismoaren monopolioa amaitu zen, baia Eliza katolikoak zituen pribilegio guztiak mantendu zituen baita bere gizrtearen kontrola ere.

Gobernuek administrazioa modernizatu eta arindu nahi zuen eta horretarako lege berriak aldarrikatu ziren. Estatuaren Lege Orokorra eta Ondorengotza Legea aldarrikatu ziren. Lege horrekin Joan Karlos printzea Francoren  ondorengo izendatu zuen diktatoreka.

Espainiako gizrtea ere aldatu zen. Batetik hiriartze-prozesua  sakona gertatu eta landa eremuetako despopulatzea gero eta larriagoa bihurtu zen. Horrekin batera nekazaritzan aritzen zirenwn kopurua murriztu batez ere botere politikoa mantentzen baitzuten.

Espainiako biztanleria gero eta pluralagoa zen, hala ere erregimenak bere kontrola mantzen jarraitu zuen. KOntsumismoa zabaldu zen. SEAT 600 auto ospetsua merkaturatzeak eragin handia izan zuen. Apurka-apurka Espainia Europako mailada hurbintzen ari zen.

Emakumeen rola aldatu zen eta jarrera moralak eta familia-harremanak moldatu ziren


Azkenik, eriljioan Vatikanoko II.Kontzilioak berrikuntzak ekarri zituen eta sekularizatzailerik handienak izan ziren.


3. NAZIOARTEKO HARREMAN BERRIAK

Hirurogeiko hamarkadan frankismoak lortu zuen bere nazioarteko onespena. Estatu Batuekin sinatutako akordioak, estatu arabiarrekin indartutako laguntasunak eta 1967.Ean lortutako garaipenak, NBEk (ONU) Gilbraltarreko deskolonizazioari buruzko arazoan Espainiari arrazoia  ematen lagundu zuten.

FRancoren erregimenak Gilbraltar berreskuratu nahi zuen. Castiellak ministroak, Gibraltarreko arazoa nazioarteko mailan jartzea erabaki zuen eta NBEn deskolonizazioa batzordearen aurrean aurkeztu zuen Esainiako eskaera. NBEk Gibraltar kolonia bat zela onartu zuen eta Espainia  eta Britainia  Handiko subirotasunaren menpe geratzea erabaki zuen.

1957.Urtean CEE jaio zen eta horrekin Europako Merkatu Batua.Azken honetan sartzeko Francoren ministro teknokratek baimena eskatu zuen elkarrizketak hazteko baina erregimenaren ezaugarriak  kontuan hartuz, Europako Biltzarrak ezezko erantzuna bidali zion Espainiari. 1962.Urtean, Espainia berriro eskatu zuen eta momentu honetan Europako  Ministro Kontseiluak baimendu zuen elkarrizketen hasiera. Horren ondorioa Lehentasunezko hitzarmena izan zen (1970)

4.OPOSIZIO BERRIA

Desarrollismoarekkin batera oposizio mugimendu berri batzuk sortu ziren:


1962.Urteak, Espainiako erregimen diktatoriala salatu zuten Munichen. Momentu horretan Espainiak eskatu zuen CEEn ( Comunidad Económica Europea- Merkatu Batua)  sartzea eta erregimen hori zela eta ezetza eman zioten...

Langile mugimendua, istiluak hazi ziren frankismoaren azken urteetan. Oinarrian lan arazoak zeuden, gero politizazio prozesua bizi zuen langile mugimenduak batez ere Euskadin, Madrilen, Bartzelonan eta Asturiasen. Horrek ezkutuko sindikatuen hazkundea ekarri zuen (esaterako CC.OO).

Unibertsitateen kontrola galduz joan zen frankismoa. Irakasle berrien heltzeak eta ikasleen asanbladen sortzeak eragina izan zuten. Istilu inportanteena 1965.Urteak gauzatu zen, Gobernuak kargugabetu zituen katedratiko batzuk ikasleen manifestazioak  onartzeagatik.

Nazionalismoak gorakada inportantea bizi zuen, Katalunian eta Euskadin batik bat. ETA izan zen frankismoaren arazo larrienetako bat borroka armatuaren alde egin baitzuen. Burgoseko Epaiketa famatua izan zen. ETAko sei kide hiltzera kondenatu zuen erregimenak.

Eliza katolikoaren zati bat frankismoaren aurka altxatu zen garai horretan. Klero berri bat sortu zen. Apaiz berri horien artean diktaduraren aurkako batzuk ziren. Frankismoak errepresioa erabili zuen eta Zamoran espetxe berezi bat ireki zuen. Pixkanaka Elizaren eta Frankismoaren arteko harremanak hautsi ziren, batik bat Paulo VI.Arekin. Garai honetan Espainiako Eliza Katolikoaren pertsonaia inportanteena Tarancón kardinala izan zen.

5.ERREGIMENAREN INMBILISMOA

1980 ko hamarkadan erreforma batzuk sustatu nahi izan zituen gobernuak ekonomia- eta gizarte-eraldaketa bultzatzeko. Erregimenaren itxura diktatoriala eta errepresiboa aldatzeko:


-Ordena Publikoko Auzitegia (TOP) sortu zen delitu politikoak jurisdikzio militarretik zibilera aldatzeko

-Gizarte Segurantzaren Oinarriak arautzeko legea aldarrikatu zen 1967.Urtean. Horren bidez, estatuak gaixotasun ,zahartzaro eta alarguntza aseguruen estaldura tresnak zabaldu ziren ongizate-estatu baten bila.

-Manuel Fraga Iribarrek, Informazio eta Turismoko ministroak, Prentsa Legea bultzatu zuen, zentsura desagertu zen baina posteriorikoa ezarri zen.

Horrek guztiak, erregimenaren barruko liskarrak sortu zituen. Gizarte Segurantzaren legea blokeatuta egon zen; Fragaren legea Carrero Blancok gaitzetsi zuen eskuzabalegi izateagatik; Lege Sindikalerako proiektua bertan behera utzi zuten. Gobernuko kideen arteko desadostasunak agerian geratu ziren eta Matesa eskandaluak gobernu- krisia suposatu zuen.

Carrero Blanco nagusitu zen eta eratu zuen gobernuan irekitasunaren aldeko ministroak kanpo geratu ziren, Solis eta Fraga


6.FRANKISMOAREN GAINBEHERA (1969-1975)

Istiluak, grebak eta arazoak bikoiztu ziren.  Franko, 77 urte zituelarik, gaixo zegoen (parkinson). Salbuespen egoera maiz aldarrikatu zen Espainian urte horietan , Euskadin batez ere. Istiluen aurrean, erantzuna errepresioa gogoratzea izan zen.

1969.Urtean, Gorteek, Frankok aginduta Joan Karlos printzea Estatu buruzagitzaren ondorengoa izendatu zuten.Helburua ez zen monarkia liberala ezartzea, Mugimenduaren monarkia berritua baizik.

Diktatorearen Osasuna zela eta, Carrero Blanco presidente ordea zen. Erregimenak aukeratu behar zuen: erregimena irekitzea edo inmobilismoan mantentzea. Belaunaldi berriko ministroek (Areliz edo Ruiz Gimenéz) politika liberalentzat jotzen zuten. Bestetik, kontserbadoreek inmobilismoari eutsi zioten.

1973.Urtean Francok Gobernuburuaren eginkizunak Carrerori eman zizkion. Honen helburu nagusiak oposizioa isiltzea eta berrikuntzak zabaltzea izan ziren. 1973.Ean ETAk hil zuen Carrero Blanco.

Bere ordez, Francok Carlos Arias Navarro aukeratu zuen. Gobernu gogorra izan zen. Militarren  presentzia nabarmena zen eta Opus Deiko zaleak eta kideak kanpoan gertu ziren. Irekiaren  agindua eman zuen  gobernuak baina laster ikusi ahal izan zen irekiera horren beste aurpegia. Aoveros apezpikua, Bilboko Gotzaina, aurre egin zion erregimenari bere homilia famatuan euskal hizkuntza eta nortasuna aitortzeko eskatuz. Gobernuak Añoveros bere egoitzatik kentzeko ahalegina egin zuen baina apezpikuak eskumikatzeko mehatzua erabili zuen. Hori izan zen Elizaren eta Frankismoaren arteko istilu inportanteena.

Oposizio politikoak indarra igin zuen ( Alderdi Komunistak eta Genan antolatutako ekitaldi publikoa; sortu berriko Batzorde Demokratikoa; KOnbergentzia Demokratikorako plataforma…) Barruko egoera kaskarra zen eta frankismoaren bunkerra desegiten hasi zen. ETArekin batera, muturreko eskuineko mugimenduak sortu ziren beldurra zabaltzeko prest

(FRAP) eta gobernuaren erantzuna errepresioa gogortzea izan zen. Horrez gain, Marokoko erregeak, Hasán II.Ak, Francoren ahultasuna erabili zuen  martxa verdea bultzatzeko. Arias Navarroren gobernua, ekitaldi horren ondorioz bertan behera utzi zuen lurraldea ( Sahara) Marokok eta Mauritaniak elkarren artean banatzeko.

1975.Urteko azaroanren 20an Franco hil zen. Erregimena desegiten ari zen eta Espainia berri bat agertu zen


3.GIZARTEAREN KONTROLA ETA PROPAGANDA

Frankismoak Errepublika desegin nahi zuen estatu berri bat ertazeko. Hori lortzeko beharrezkoa zen gizarte eta gizartearen pentsamoldea kontrolatzea. Horretarako propaganda eta politika-eta ideologia heziketa egin ziren.

Estatu ffrankistaren propaganda: gizarte eta ideologiaren kontrol zorrotza ezarri zuen frankismoak eta propagandaren bidez "caudillo" berriaren irudia eta erregimenaren lorpenak goraipatu zituen estatuak.

Kemena, autoritatea, disziplina, obedientzia eta aberriaren nagusitasuna sustatu nahi zuten propagandaren bidez


Politika-eta ideologia-kontrol zorrotza: liburuen, egunkarien, jolasen, kultura jardueren, zinemaren eta abarren zentsura erabiltzen zen. Eskoletan espiritu Nazionalari buruzko heziketa bultzatu zen eta gaztediaren heziketa beharrezkoa ikusi zuen estatuak.

Ardura hori elkarte falangistek zuten: Gaztediaren Frontea edo Sekzio Femeninoa.Arlo honetan Elizaren protagonismoa ukaezina izan zen gizartearen morala zorrotz kontrolatu baitzuen.

Azaldutako guztiia gizartearen faxistartze-prozesu barruan ulertu behar da, bai arlo  publikoan bai pribatuan.Horretarako ikurrak( armarri berria, el Yugo y las flechas, Franco eta José Antonioren erretratua), abestiak( Cara al sol) eta janzkera bereziak erabiltzen ziren.

4.ERBESTEA ETA ERREPRESIOA


Gerra ostean, frankistek errepresio gogorra egin zuten, milaka errepublikano preso hartu, auzitegi militarretan epaitu zituzten modu sumarioan, eta heriotzara kondenatuak izan ziren.

Biktima kopurua: 50.000eta 100.000 artean exekutatu direla diote.Madrilen bakarrik, 200 pertsona exekutatu zituztela egunero. Honi 140000 desagertu inguru gehitu behar zaizkie, eta 500.000 atxilotuta, horietako asko presondegietan, kontzentrazio- esparruetan edo behartutako lan-esparruetan hil ziren.

Preso asko obra publikoetako lanetan behartuta erabili ziren, el Valle de los Caídos adibidez


Errepresioaren beldurrez erbestera joan ziren milaka pertsonak. Gutxi gorabehera 500.000 espainiarrek.Batzuk Afrikako iparraldera joan ziren, baina gehienek Frantziara, eta kontzentrazio-esparruetan sartu zituzten baldintza guztiz penagarrietan. Bigarren Mundu Gerraren hasieran eta erregimenaren imndultu bat aprobetxatuz 200.000 bat Espainiara itzuli ziren. Frantzian geratu ziren askok bat egin zuten Europan zegoen borroka antifaxistarekin, nazien kontzentrazio esparruetan amaituz.Beste batzuk, Ameriketara joan ziren, bereziki Latinoamerikara.

Errepresio hua ezartzeko hiru lege zeuden:



- Erantzukizun Politikoen Legea/

- Masoneria eta Komunismoaren errepresiorako Legea (1940)  Hainbat erakunde legetik kanpo utzi zituen,  eskubiderik gabe eta ondasunak estatuak hartzen zituen.Errepresioa erabili zen./- Estatuaren Segurtasunerako Legea (1941) Espetxeratuen kopurua izugarria izan zen. Unibertsitateko eta institutuetako irakasleak, eta maisu asko zigortuta izan ziren. Irakasle akso fusilatuak izan ziren. Laburbilduz, beldurra zabaldu zen espainiar gizartean eta iritzi publikoaren isiltasuna nagusitu zen.

5.OPOSIZIOA ETA BARRUKO ERRESISTENTZIA

Erregimenarenn aurkako oposizioa eragin gutxikoa izan zen orokorrean.Antolakuntza txarra, klandestinitatean jardutea eta poliziek  eta militarrek oztopatzen zitelako oposizioaren ekimena.

Bigarren Mundu Gerra amaitzean, Aliatuek frankismoa deuseztatzeko, Europan eta mundu mailan Gerra Hotza zabaltzen zegoelako.

Espainiako leku batzuetan gerrilla-ekintzak burutu ziren: Arán haranean eta hortik Levanteraino jardun zuten makiek.( Makia edo mendi gerrilla espiniako Gerra Zibilean eta hurrengo urteetan Espainian sortu zen frankismoaren aurkako gerrilla izan zen) Makiek mendiak eta mendilerroak aprobetxatzen zituzten ekintza bakartiak egiteko. Oposizio eta ekintza hauetan Radio Pirenaica garrantzia zuen.

Guardia zibilak eta Estatuaren bestelako indarrek gogor zapaldu zituzten ekintza hauek Bandidajea eta Terrorismoa Erreprimitzeko Legearen bidez.

Klandestinitatean sare batzuk sortu ziren erregimenaren aurka borrokatzeko.Pixkanaka sare horiek gizartearen esparru batzuetan sartu ziren(lan esparrua, unibertsiatea...)1950eko hamarkadatik aurrera ikasleen mugimenduak indarra hartu zuen eta greba batzuk antolatu ziren Madrilen, Euskadin eta Katalunian batik bat.


6.ERREGIMEAREN EKONOMIA :AUTARKIA

Frankismoaren helburuetako bat Espainiako autosufizientzia ekonomikoa, hau da,  AUTARKIA, lortzea izan zen. Horrek kanpoarekiko mendekotasuna ekiditzea suposatu zuen. Hiru jarduera-esparru nagusi izan zituen politika autarkikoak:

1 Kanpoko-merkataritza arautu zuen. Estatuak guztiz beharrezkoak ziren produktuen inportazioak  soilik baimendu zituen (petrolioa esaterako). Horren ondorioz, produktu horiek garestitu ziren. Honek ustelkeria, estraperloa eta produktuen trafikoa ekarri zituen.

2 Industria sustatzea. Lege batzuen bidez (industria Nazionala Babesteko eta Sustatzeko Legea eta Industria Nazionalaren Antolamendurako eta Defentsarako legea) erregimenak industria bultzatu zuen.

Industriaren Institutu Nazionala eratu zuen industria publikoak sortzeko, enpresa batzuk agertu ziren: Iberia, Endesa, Renfe, Teleónica edo Seat.

3 Estatuak prezioak eta merkataritza arautu zituen. Sektorw kaltetuena nekazaritza izan zen. Oinarrizko produktuen prezio ofizialak oso baxuak zirenez, ekoizpena gutxitu zen. Errepublikan kolektibizatu izan ziren lurrak haien jabeei bueltatu zizkien.

Autarkiak ondorio latzak izan zituen eta gerra aurreko bizi-maila  ez zuen berreskuratu. Ondorioak:


A) Inflazioak gora egin zuen eta hazkunde ekonomikoa geldotu zen ekonomia  politikaren akatsegatik

b) Elikagai-eskasia zegoen eta klase ahulengan jo zuen gogor eskasi horrek. Ondorioz pobrezia handitu eta gosea areagotu zen Espainian. Egoerari aurre egiteko  arrazonamendu-kartilak erabili ziren produktuen banaketerako. Horrek merkatu-beltzaren gorakada ekarri zuen eta bereziki estraperloarena.

c) Bizimoduaren kostua asko igo zen. Funtsezko elikagaien pprezioak %700ko gorakada izan zuen eta horren eraginez biztanleen bizi-maila jaitsi zen.

7.NAZIOARTEKO POLITIKA FRANKISMOAREN HASIERAKO HAMARKADETAN

Erregimenaren hasieran, Espainia bakartuta egon zen (Italia eta Alemania kenduta). Nazio Batuen Erakundeak,erakundetik at utzi zuen Espainia erregimen faxista baitzen. Hitler eta Mussolini behin garaituta, Espainia isolatuta geratu zen.

Bloke kapitalistak komunismoarekiko zuen beldurra siantu zituen Espainiak:


1. Konkordatu berria Vatikanoarekin.Francok  apezpikuak proposatzeko eskubidea lortu zuen, berriz, Elizak abantailak bereganatu zituen hezkuntzan, ekonomian, legeen arloan eta gizartearen kontrolean.

2 Madrilgo Ituna( Espainia eta Ameriketako Estatu Batuak).Espainia Marshall Planaren laguntza txiki batzuk jaso zituen eta AEBk base militar batzuk  ezarri zituen Totan, Zaragozan eta Torrejón de Ardozen.

Egoera diplomatiko berri honetan Francok aldaketa batzuk egin zituen bere gobernuan eta ministro-erreformista batzuk gehitu zituen.Hala are, erregimenaren oinarriak eta printzipioak aldaezinak ziren.

1957.An Francok gobernu berri bat izendatu zuen.Bertan Opus Dei-ko ministro teknokratak sartu ziren, hoien artean Lopez Rodc'.Ministro horiek joera berri baten aldekoak ziren batez ere ekonomian. Hortik aurrera garai berri bat hasiko da erregimen frankistan.Bi urte geroago, hots, 1959.Urtean Espainiako Ekonomiaren Egonkortze Plaza indarrean jarri zuen gobernuak. Helburua estatuaren ekonomia egonkortzea eta liberallizatzea izan zen autarkia ekonomikoa apurtuz.

Pla horrek ezarritako neurri berritzaileak: inflazioa murriztu zen, superabit nabaria izan zen, kanpoko inbertsioak  handitu ziren eta horrek arlo askotan izan zuen garrantzia, haien artean turismoan.


EUSKADIKO AUTONOMIA ESTATUTUA

KOKAPENA

Espainiako Diputatuen Kongresuak 1936ko urriaren 4ean idatzitako testu juridiko bat da, Espainiako herritar guztiei eta batez ere euskaldunei zuzenduta dagoena,. Gero, urriaren 7an Gaceta de Madrid-en argitaratutakoa eta urriaren 9an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren lehenbiziko alean ere plazaratuta.

IDEIA NAGUSIAK

Araba, BIzkaia eta Gipuzkoak osatzen duten lurraldeak Euskal Herria izena hartuko du eta beren lege eta eskubide propioak izango ditu.

Euskara hizkuntza ofiziala izango da, Gaztelaniarekin batera


Lurralde horretako ordezkaria euskaldunek bozkatua izango da sufragio unibertsalaren bidez eta ordezkari horrek behin behineko gobernu bat osatuko du. Ordezkari hori bera izango da Euskal Herriaren eta Errepublikako gobernuaren arteko bitartekari lanak egingo dituena.

3.TESTUINGURUA

1931an, II.Errepublika aldarrikatzen denean, Euskal Herriak eta Kataluniak autonomiia estatutuak eskatzen dituzte. Kataluniak lortzen du berea baina euskal lurraldeei ukatu egiten diete eskakizuna, ezadostasuna asko zeudela aldarrikatuz. Berrriro ere batasuna lortzen dutela dirudienean, Nafarroa aurka jartzen da eta prozesu osoa atzeratu egiten da.Azkenean lortzen dute gehiengoa alde jartzea, eta hala ere onartu nahi ez badiete ere, onartu  egiten diete uztailaren 18ko estatu golpearen ostean eta gerra zibilaren hasieraren ondoren errepublikaren alde borroka dezaten euskaldunek.Horrela, 1936ko urriaren 4ean , Espainiako Diputatuen Kongresuak euskal estatutua onartzen du gorte nagusietan.

4 GARRANTZIA

Testu hau oso garrantzitsua da, azkenean autonomia estatutua lortu zuelako Euskal Herriak. Hala ere, Bizkaian soilik funtzionatu zuen, izan ere Araba altxamenduaren alde agertu zen gerra zibilean eta Gipuzkoa ia hasiera-hasieran garaitu zuten tropa frankistek. Baina Bizkaian aurre egin zieten eta autonomia estatutua aplikatua izan zen.

KONTZERTU EKONOMIKOEN EZEZTAZEA

KOKAPENA

Iruzkindu beharreko testua, Bizkaian eta Gipuzkoan kontzertu ekonomikoak ezeztatzeko lege dekretua, jatorriaren aldetik lehen mailakoa, formaren aldetik zirkunstantziala eta lantzen duen gaiagatik politikoa da. Burgosen idatzi zen, garai hartan oraindik Francok  ez zuelako Madril eskuratu. Testuaren egilea  Framcisco Francoda eta asmoa Bizkaia eta Gipuzkoari hartutako erabakiari buruz informatzea.

IDEIA NAGUSIAK

Testu honen ideia nagusia, Bizkaia eta Gipuzkoan kontzertu ekonomikoak indargabetuko direla adierazteaeta horretarako arrazoiak ematen ditu. Alde batetik, Euskaldunek uztailaren 17an eman zen altxamendu nazionalean, Francorekin bat egin beharrean errepublikanoekin bat egin zutela.Bestalde, euskaldunek kontzeruu ekonomikoa dela eta bi abantaila dituzte: batetik zergak jasotzerakoan autonomia izatea eta beste aldetik zerga gutxiago ordaintzen dituztela.

Bizkaian eta Gipuzkoan kontzertu ekonomikoak indargabetuko dira aurreko arrazoiengatik baina aldiz, Araban eta Nafarroan mantendu egingo dira, altxamendu nazionalean Francoren egin zutelako

Hori dela eta 1937ko uztailaren 1etik aurrera, hau da, Francok Euskal Herria konkistatu zuenetik aurrera, Bizkaian eta Gipuzkoan Espainiako gainontzeko probintzietan bezala jasoko dira zergak, aurretik izandako pribilegioak kontuan izan gabe.


TESTINGURU

Kontzertu ekonomikoa , bigarren gerrate karlistaren ondoren, foruen abolizioa eta gero, 1878an onartu zen


Kontzertu ekonomiko horri esker, euskal lurraldeak zergak beraien artean biltzen dituzte eta ondoren zerga horien zati bat "kupoa" izenekoa Madrilera bidaltzen zuten.

Kupo hori bi lurraldeetako agintarien artean erabakitzen zen Gerra zibila Euskal Herrian


Francok  Bilbo lortzen duenean, Euskal autonomia estatutua indargabetu eta honetaz gain kontzertu ekonomikoak ere debekatuko ditu Bizkaian eta Gipuzkoan.

GARRANTZIA

Kontzertu ekonomikoa euskaldunentzat gai garrantzitsua sa, foruekin lotuta dagoelako eta eskubide historikotzat  jotzen dugulako.

Ondoren, Francok euskaldunek gerran hartutako jarrera zigortu nahi izan zuen eta hori dela eta idatzi zuen dekretu hau. Dekretu honen bidez Bizkain eta Gipuzkoan indargabetu egin zuen eta kontzertu ekonomikoa eta Araban eta Nafarroan beretzako leiak izan ziren lurraldeetan mantendu egin ziren.

1979an, Euskal autonomia estatutuari esker kontzertu ekonomikoak berreskuartu zen lau lurraldeetan eta gaur egun, oraindik Madrileko gobernuarekin adosten da kupoa.


CLARA CAMPOAMOR

KOKAPENATestu Clara Campoamorrek gorte konstituziodileetan  emnadako hitzaldiari dagokio.1931ko irailaren 1ean izan zen. Dokumentu politiko bat da parlamentariei bideratua eta baita biztanle  guztiei ere. Lehenengo mailakoa da. Clara Campoamor  (1888.1972) espainiar politikaria izan zen, emakumeen eskubideak defendatu ziuena eta sufragio unibertsalaren bultzatzaile nagsia izango genuke..

IDEIA NAGUSIAK

- Emakumeak gizaki izateagatik eduki beharko  lukeen eskubide  bat dela dio./- Konstituzio hau onena, libreena eta aurreratuena  izango dela esaten du./- Monarkiak 15 urtetan lortu ez duena, emakumeei eskubideak ematea, errepublikak 15egunetan egiteko aukera duela

- Lehen latindar herrialdea izan daaitekeela  emakumeen eskubideak onartzen dituena beraz, ez dezatela utzi inork postu hori kentzea.

TESTUINGURUA

Clara Campoamorrek emakumeen eskubideen alde borrokatu zuen emakumea dugu. Gorte konstituziogileetan defendatuko du emakumeek botoa emateko eskubidea  izan behar dutela.

Errepublikak monarkia erortzea eragin zuen. 1931ko  apilrilaren 14an espainiako hiri nagusietnetan errepublika eldarrikatu odnoren eta udal-hateskundeak irabazi ondoren Romanonesek erregeari(Alfonso xIII) espainiatik joatea gomendatu zien. Hau horrela izanik"Donostiako Ituna"ren bitartez Gorte konstituziogileak eratzeko erabakia hartzen da.

Gorte hauetan diputatu askoren artean soilik bi emakume aurkitzen ziren Victoria Kent (Patido Sozialista Radikala) eta Clara Campoamor.Azken hau izan zen emakumeen eskubideen alde borrokatu zuena batez ere, eta eztabaida askoren ondoren emakumeek botoa emateko eskubidea eta dibortzioarena ere lortu zituen.1933.Urtean bozkatutako dute lehen aldiz.

GARRANTZIA

Esan dezakegu Clara Campoamorren hitzaldi hau garrantzi handikoa izan zela emakumeentzat bertan beren eskubideak sustatu baitziren eta botoa eta dibortziorako eskubideak zituzten. Hau emakumeentzat izugarrizko aurrerapausoa izan zen.

Zoritxarrez oso denbora gutxi iraun zuten, lehenik gerra zibilak (Fronte Popularra zegoelarik boterea) eta azkenik frankismoak emakumeen botereak deuseztatu zituzten eta izugarrizkoo atzera pausua izan zen emakumeentzat.Berriro ere emakumeek ez zuten inongo eskubiderik eta gizonezkoen menpe zeuden.

EUSKELDUN BATZOKIJAREN ESTAUTUTUAK

TESTUINGURUA

Berrezarkunzta garaia zen. Maria Kristinaren erregeordetzan. Sagasta gobernuburua.  Euskal herriko nazionalimoaren sorreraren  eta industrializazioaren garaian.

Sabinok defendatutako nazionalismoa aldaketa garaian jaio zen: aldaketa sozialak, kulturalak eta politikoak.Horien artean:

Antzinako Erregimenaren erorketa eta Berrezarkuntzaren hasiera, jauntxoen sistemaren ustelkeria, karlismoaren kisialdia, industrializazioaren hasiera eta langileen mugimenduen sorrera.

Euskal nazionalismoa foru abolizioarekin lotuta dago.Estatuak  zentralismora abiatzean, Bizkaian, tokiko idenditatea ikertzen hasi zen.Sabino koherentzia  eman zion. Hasieran foruak berreskuratzea zen euskal probintzietan. Hasieran nazionalismoaren printzipioak modu defendatzailean eta baztertzailean planteatu zire(industrializazioa, laizismoa, zentralismoa, etorkinak...)Eragin eskasa izan zuen zuzenlangileettan eta burgesian.

GARRANTZIA

Oao testu baliogarria da ideologia nazionalsita ezagutzeko. Nazionalismoaren oinarrien azalpena eta arautegia agertzen direlako

Euskal nazionalismoaren antolaketarako lehengo urratsak adierazten dira


Entradas relacionadas: