1839ko urriaren 25eko legea

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,62 KB

5. TESTUA:
1839ko urriaren
25eko legea
Esku artean daukagun testua 1839ko urriaren 25eko legea da. Bertan Gorteek hartutako
erabakia -ondoren Ma Cristina erregeordeak berretsitakoa- jasotzen da. Lege honen
bitartez Foruak mantentzen dira Lehenengo Gerra Karlistaren (1833-1839) ostean.
1. Kokapena
Testuaren jatorriari dagokionez, lehen mailako informazio iturria da, formaren aldetik
lege-
Dekretu bat da eta gaia juridiko-politikoa. Egilea kolektiboa da, Madrilgo Gorteak hain
zuzen ere, eta Ma Cristina erreginaordeak sinatua. Hartzailea kolektiboa da (baina bereziki
euskal lurraldeak) eta helburu publikoa du. Garaiari dagokionez, Madrilen dago sinatua
1839ko urriaren 25ean, hau da, Lehen Gerra Karlistekin amaitu zuen Bergarako
Besarkadatik (1839ko abuztuaren 31n) pare bat hilabetera. Testuaren asmoa Gorteek
Foruak mantentzeko hartutako erabakia aditzera ematea.
2. Testuaren analisia eta ideia nagusiak
Sarrerako paragrafoan Ma Cristina erreginaordeak bere alaba Isabel II.A adingabearen
izenean Foruen inguruko legea berretsi duela jakinarazten du. Dagoeneko monarkia
konstituzionala da, ez absolutista.
Lehenengo artikuluan Nafarroa eta Euskal probintzietako Foruak, lurralde hauetako
pribilegio bereziak, berresten direla dio, betiere, konstituzioarekin talkarik egiten ez
duten bitartean; beraz, konstituzioak eta Espainiako batasunak dauka lehentasuna. Foruak
eta konstituzioaren arteko kontraesanetan konstituzioak agintzen duena beteko da.
Bigarren artikuluan esaten da Foruak ahalik eta azkarren egokituko direla, euskal
probintziak, Nafarroa eta gobernuaren interesak kontuan izanda. Gorteek Foruak
berrikusi ditzakete konstituzioaren arabera, legeren bat aldatu edo deuseztatzeko
aukerarekin. Foruak mantenduko dira, baina “nazioaren eta Monarkiaren
Konstituzioaren” interesetara egokituta.
3. Testuingurua
Testu hau Lehen Gerra Karlistaren amaieran idazten da; beraz, testuingurua ulertu ahal
izateko beharrezkoa da gerra horren kausak aztertzea.
Hil aurretik Fernando VII.Ak Lege Salikoa indargabetu zuen; izan ere, lege honek bere
alaba Isabel erregina izatea galarazten zuen, legea kenduz bere alabaren ondorengotza
ziurtatu nahi izan zuen. Antzinako erregimenaren aldekoak, absolutistak, ez zuten
Fernando VII.Aren erabakia begi honez ikusi, gauzak horrela Fernandok VII.Ak bere
bizitzaren amaieran liberalen babesa bilatu zuen. Bera hiltzean, bere anaiak, Carlos Ma
Isidrok, tronua erreklamatu zuen eta Gerra Karlista abiarazi zuen errege izateko asmoz.
Aipatu arazo dinastikoaz gain, Lehen Gerra Karlista ulertu ahal izateko, kausa nagusia
aztertu beharko da, hala nola, Antzinako Erregimenaren eta liberalismoaren arteko talka.
Antzinako Erregimenaren jarraipenak, inkizisioa, botere absolutista, fiskalitate sistema
(noblak eta elizak ez zituzten zergak ordaintzen) edo erlijio bakarra, besteak beste,
mantentzea suposatzen zuen; guzti honek ez zion egiten inolako mesederik gizartearen
modernizazioari eta printzipio liberalen ezarpenari. Liberalismoaren printzipioak
Frantziako Iraultzaren printzipioak dira, Liberté, égalité eta fraternité.
Gizartea bitan banatu zen: karlistak, Antzinako Erregimenaren aldekoak, eta isabelinoak,
liberalismoaren aldekoak. Karlistek erlijioa, lege zaharra eta Foruak aldarrikatzen
zituzten; tradizioa, absolutismoa eta katolizismoa defendatzen zituzten, hortik Jainkoa,
Aberria eta Erregea leloa. Karlistek nekazari, jauntxo eta apaizen babesa izan zuten, eta,
oro har, landa eremuan bizi zen jendearena. Ma Cristinak (bere alaba Isabel gazteegia zen
oraindik), liberalen laguntza bilatu behar izan zuen. Hauek hirietan bizi ziren
intelektualak, funtzionarioak, militarrak, merkatariak, etab., ziren. Agintean zegoen
2
gobernuaren kontrola zeukaten. Liberalismoak Espainia erreformatzea bilatzen zuen,
laikotasuna –erlijioaren boterea murriztea-, berdintasuna –eskubide eta betebeharretan:
pribilejiorik ez- eta zentralismoa nahi zuten. Horretarako lurraldeetako berezitasunak
saihestea ezinbestekoa zen.
Karlistek batez ere euskal probintzietan eta Nafarroan izan zuten indarra, baina baita
Aragoi eta Maestrazgon (Castellón eta Teruel) ere. Liberal eta absolutisten arteko gerra
1833an hasi zen eta Euskal Herrian 1839an amaitu, Maestrazgoan 1840ra arte iraun zuen,
zen.
Lehen Gerra Karlistan hiru etapa bereizten dira: 1835ean, Zumalakarregi hil arte, karlistak
gailendu ziren; 1835-37 artean beste lurralde batzuen gaineko kontrola lortzen saiatu
ziren, baina porrot egin zuten; ondoren armada liberala indartu zen eta gerra Bergarako
Besarkadarekin amaitutzat eman zen.
Gerraren azken etapan, karlistak Madrilera joan ziren hura konkistatzeko asmoz, baina
atzera egin zuten. Iparralderako itzuleran bi postura nagusitu ziren karlisen artean, alde
batetik, gerrarekin jarraitzearen aldekoak eta, bestetik, negoziatu eta gerra amaitzearen
aldekoak. Bigarren postura nagusitu zen, Maroto jeneralak –gerra bukatzearen aldekoa-
disidenteak fusilatzea agindu zuen. Bitartean, bakea lortzeko baldintzak adostu zituen
liberalekin isilpeko negoziazioa aurrera eramanez. Baldintza hauetan kontuan hartu zen
Muñagorriren aldarria, euskal probintzietako Foruak mantentzearena, alegia.
Gauzak horrela, 1839ko abuztuaren 31n, Maroto jeneral karlistak eta Espartero jeneral
liberalak Bergarako Hitzarmena sinatu zuten honako hauek adostuz: Karlistek Isabel II
erregina onartu zuten eta, horren truke, Esparterok Gorteen aurrean Foruak defendatzeko
konpromisua hartu zuen, gainera armada karlistako soldadu eta ofizialak beraien kargua
mantenduz armada nazionalean integratu ziren. Lehen Gerra Karlista amaitu zela
irudikatzeko jeneral biak, Marotok eta Esparterok, soldadu guztien aurrean elkar
besarkatu zuten.
Hortik gutxira, 1839ko urriaren 25ean, hain zuzen ere, esku artean daukagun dekretu hau
sinatu zen, non Gorteek eta erreginaordeak Nafarroa eta euskal probintzietako Foruak
berretsi zituzten eta beranduago beste aldaketaren bat egiteko bidea irekita utzi zuten.
4. Ondorioak
Bergaran sinatutako akordioaren ondorio izan zen lege hau, Nafarroa eta euskal
probintzietako Foruak mantentzea onartu zen, baina betiere, konstituzioaren menpe
gelditzen ziren, beraz, Foruak desagertzeko bidean mugarri garrantzitsua ezarri zen.
Hurrengo urteetan Foruak Konstituzioari egokitzeko prozesua zabaldu zen. 1841ean
Esparterok pase forala ezabatu zuen eta horrek matxinadak eragin zituen. Ondorioz
errepresio gogorra egon zen eta Foruak ezabatuak izan ziren 1841eko legearen bidez:
pase forala eta Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiak ezabatu ziren, eta muga zergak
(aduanak) kostaldean jarri. Gazte euskaldunak soldaduzkara ez joatea eta zerga sistema
berezia aldiz mantendu egin zituzten. 1844an, moderatuak gobernura heldu zirenean,
Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiak berrezarri zituzten, beldur baitziren euskal burgesia
karlismora hurbilduko ote zen.
Egoera horrela mantenduko zen 1876ra arte. Hirugarren Gerra Karlista bukatu ondoren,
Cánovas del Castillok Foruak guztiz deuseztatu zituen, horren truke Kontzertu
Ekonomikoak ezartzea adostu zuten.

Entradas relacionadas: