1839ko urriaren 25eko legea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,62 KB

3.TESTUA

1839KO URRIAREN 25EKO LEGEA


KOKAPENA:

Lehen mailako testu historiko, juridikoa da, lege bat delako. Hain zuzen, Maria Kristinaren erregeordetzaren garaian ateratako legea da, Lehen Gerra Karlista irabazi ondoren. Gerra horretako operazio militarrak, Euskal Herrian, 1839ko iraileko Bergarako Itunean bukatu ziren. Hitzarmen hori Espartero jeneral liberalaren eta Maroto karlisten buru militarraren arteko Bergarako Besarkadarekin aurkeztu zuten.

Beraz, eduki aldetik eta helburua: politikoa da.

Egileak Madrilgo Gorteak dira eta 1839ko testu publiko hau, Euskal probintziei, Nafarroari eta Espainiako nazioari (kolektiboei) zuzenduta dago.

Hau esanda, gaia kontutan hartuta: Euskal Probintzietako eta Nafarroako foruen berrespena da.


TESTUAREN ANALISIA:

Testua hiru zatitan banatuta dago.

Sarrera: 1-6 lerroak.

1.Artikulua: 7-8 lerroak (gaia azaltzen du)

2.Artikulua: 9-14 lerroak (ondorioak,.. Azaltzen ditu)

Zehazki:

Lehenengo artikuluan zera esaten da: Euskal Foruak berresten direla batasun konstituzionala hausten ez den bitartean. Kontraesankorra dirudi artikulu honek. Foruak gordeko direla esaten da alde batetik (Batzar Nagusiak, foru-baimena, zergen salbuespena,...), euskal gune politikoek zeuzkaten berezitasunak, hain zuzen ere; eta bestetik, batasun konstituzionala aipatzen da (Espainiako erresumako lurralde guztietan lege bera aplikatzea).


Bigarren artikuluan zera esaten da: Gobernuak Foruetan aldaketak egingo dituela Probintziei eta Nafarroari entzun ondoren. Hau da, aldaketak egingo direla, baina euskal ordezkariekin aztertu eta gero.


KOMENTAKETA:


Maria Kristina erreginaorde zen, alaba Isabel adinez txiki zelako. I. Gerra karlista amaitu eta berehala aprobatu zen lege hau eta Espainiako liberal moderatuen eta euskal jauntxo moderatuen arteko paktu politikoa izan zela esan dezakegu. Bergarako ituna sinatu zuten eta honen arabera:

-Maroto karlistak erregina izateko eskubidea aitortu zion Isabel II.Ari eta, laguntza militarrik gabe geratu zenez, Don Karlosek atzerrira alde egin zuen.

-Espartero liberalak, bere aldetik, foruak babesteko eta armada karlistako ofizialen mailari eusteko hitza eman zuen.

Interpretazio ezberdinak izan zituen historiografian:


-Batzuentzat, foru-lege tradizionala deuseztatzeko legea izan zen, lege horren arabera azken erabakiak beste gune politikoetan, hau da, Madrilgo Gorteetan, hartuko zirelako; beraz, Konstituzioari men egiteak Foruak bere osotasunean berrezartzeko aukera galarazten zuen.

-Beste batzuentzat, aldiz, legeak bermatu egiten zuen Foruen indarraldia, foru-legeari balioa ematez gainera, aukera ematen baitzitzaion estatuaren baitako instituzio politikoetan biltzeko, mugatua izan arren.

Garai hartako foruzale liberalek harrera ona egin zioten lege honi, Foruak berresteaz gainera, haien konstituzio-esparrua Isabel II.A erreginaren Koroa onartzera mugatzen baitzuten.

Foru-lege tradizionalaren konstituzionalizazioa ekarri zuen eta, zehazki, Espainiako konstituzio liberalaren esparruaren barnean egokitu zuen. Datu zeharo berria zen hori. Kontuan eduki behar da, gainera, 1837ko Konstituzio berria erabat zentralizatzailea zela, lege-xedapenetan behintzat.

Foruak berretsi egin ziren, baina ez ziren lege berezi gisa onartu, Monarkiaren konstituzio berriaren mende baizik




Entradas relacionadas: