1837 konstituzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,16 KB

 

CADIZKO KONSTITUZIOA

TESTUAREN KOKAPENA

Aurrean daukagun testua 1812an idatzitako Cadizko Konstituzioa dugu. Lehen mailako testu juridiko bat da eta helburu politikoetan oinarritua dago. Testua Cadizen egin zen 1812an, Independentzia Gerra garaian idatzia izan zen, frantsesek penintsula konkistaturik zuten iparraldetik hegoalderaino Espainia, Cadiz eta beste hainbat puntu izan ezik. Fernando VII.A gatibu zuten Frantzian eta Batzarrek zuten herriaren subiranotasuna eta aginte legitimoa. Honekin batera Cadizko Gorteak sortu zituzten eta Erregimen Zaharraren amaiera eta ideia liberalen etorrera.


Cadizko Gorteak egile kolektiboa izan zuen, hau da, hiru joera ideologikotan banaturik zeuden; Lehenik kontserbadoreak, Erregimen Zaharra mantentzearen aldekoak, bigarrenik berritzaileak, erreforma nahi dituztena tradizioak kontuan hartuz, eta azkenik liberalak, Erregimen Berria nahi dutenak.


Hartzaileak Espainiarrak dira, bai penintsulakoak, baita kolonietakoak ere. Zeharka, Frantziaren botere militar eta politikoari ere bideratua dagoela dirudi: Jose I eta Baionako Estatuaren zilegitasuna errefusatzen direlako.

TESTUAREN ANALISIA

Azterketa Literala

Garai honetan, 1808an eta 1813tik 18333ra, Fernando VII.A (“Desiratu” edo “Errege Azpisuegea”), Carlos IV.Aren eta Maria Luisa Parmakoaren semea, Espainiako erregea zen. 1808an Aranjuezeko Altxamenduaren ondorioz, koroa Napoleonen eskuetara igaro zen, tartetik Baionako Abdikazioa egonez. Ordutik, Valençain gatibu bezala egon zen Independentzia Gerra amaitu zen arte. Amaitu zenean, korora bueltatu zen eta absolutismoa ezarri zuen bere erregetza osoan gobernatzeko modu hau mantentzen saiatuz.


Edukiaren Deskribapena

Subiranotasun nazionala konstituzio honetan, printzipio nagusi hauek jorratzen dira, sufragio aktiboan adinez helduak diren gizon libreek hartzen dute parte, pasiboari dagokionez zentsitarioa zen, aberastasun kopuru handia zutenak bakarrik izan zitezkeen botatuak. Espainiako nazio penintsulako herritarretaz gaiz kolonietakoek ere osatzen dutela azpimarratzen da. Gobernu motari dagokionez herentziazko monarkia babesten dute, baina botereak banatuz, legegilea gorteek eta erregeak, exekutiboa erregeak eta judiziala epaitegiek. Hiritarren eskubideen artean askatasuna eta legeen bermea babesten da.

TESTUA TESTUINGURUAN JARTZEA

Cadizko konstituzioa


1812ko martxoaren 19an onartu zen, San José egunean. Hortaz, La Pepa ezizenez ezagutzen da. Esan genezake hau Espainiako lehen berezko konstituzioa dela.  


Testu hau idatzi zen garaian, Espainia oso egoera berezian zegoen. Alde batetik, Independentzia gerra zegoen momentua zen. Hau da, Frantziak, Fontainebleuko Itunaren bidez, Espainia inbaditu eta horrela, espainiarren kontrako jarrera irabaziz. Horrez gain, liberalak zeuden eta Napoleonek Espainia penintsula bere inperioaren barnean sartu nahi zuen, hau da, konkistatu.


Borboien dinastia koroa Bonaparteren esku utzi beharrean izan zen eta Napoleonek anaia bidali zuen Espainiara, errege. Espainiako populazio handi batek ez zuen Jose Bonaparte errege berria onartu eta inposizio hura botere ilegaltzat hartu zuen. Horregatik, Batzarrak osatu zituzten frantsesei aurre egin ahal izateko. Junta Zentral bat eratu zen eta Gorteak deitu zituen.


Gorte horiek, Konstituzio hau Cadizen sortu zuten, frantsesek Espainia okupatzen zuten bitartean. Garai horretan, Cadizera,  gero eta burges, liberal eta funtzionario ilustratu gehiago igarotzen ziren babes bila. Hiriko biztanleek eta atzerriko merkatarien presioak dekretu liberalak indarrean jartzea eta Gorteak deitzea lortu zuten.

TESTUAREN GARRANTZIA

  • Baionako estatutua alde batera utzita, Cadizko konstituzioa Espainiako lehena izan zen, eta ondorioz, Iraultza liberala hasi zen. Konstituzio horrek Frantziako 1791ko eta Amerikako 1787eko konstituzio ditu oinarri, eta bera ere Amerikako eta Europako beste hainbat konstituzioen eredu izan zen.

  • Hau izan zen Espainiako hurrengo konstituzioen eredu eta XIX. Mendetik aurrea sortutako dinamika konstituzionalaren oinarria zen.

  • Espainiako bizitza politikoa berritu egin zen, ikuspegi progresista batetik.

  • Cadizeko Konstituzioak liberalismoari lehen bultzada eman zion eta mugimendu bat bezala finkatzen lagundu zuen. Espainiaz gain, Ameriketako kolonien emantzipazioan ere hori ikusiko da.

  • Testu honetan bi aspektu nabari dira, egileen ikuspuntu desberdinak direla eta:

    • Aspektu batean antzinako erregimenaren arrastoak oso nabariak dira; erlijioa, jainkoa, erregeari ematen zaion boterea eta abar adibidez.

    • Beste aspektuan kontzeptu eta erakunde berriak azaltzen dira, ideia hauek oso aurreratuak eta iraultzaileak ziren garai horietarako.

  • Testuaren hedapena: Epe motzean, Espainian izandako hedapen geografiko eta kronologikoak txikian izan ziren bi arrazoiengatik: Batetik gerrak izan zuen eraginagatik eta bestetik Fernando VII.Ak, itzulitakoan, bertan behera utzi zuelako konstituzioa. Hala ere, epe ertain eta epe luzera, lehen ikusi dugun moduan, garrantzia eta hedapena areagotu egin zen.

Entradas relacionadas: