1812ko konstituzioaren iruzkina

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,41 KB

 

1812ko martxoaren 19an, Cadizen idatzitako Konstituzioaren artikulu batzuen aurrean gaude. Testu hau Espainiako lehen
Konstituziotzat jotzen da, izan ere, Baionako Estatutua berez gutun aitortu bat izan zen, edukiari dagokionez, beraz, juridikoa da. Iturriari dagokionez, berriz, lehen mailakoa da, historikoa, bere garai historikoan idatzi zelako.

Idatziaren egilea kolektiboa da, garai hartan sufragio unibertsalez hautatutako gorteetako diputatuek idatzi zutelako. Hartzailea, berriz, Espainiako koloniak eta bertako biztanleak dira eta honen helburua Konstituzioaren berri ematea eta Espainian monarkia liberala ezartzea dira.

Testua bi zatitan banatuta dago, lehenengo atalean, Gorteetako diputatu kideek Fernando VII.A haien errege bezala onartzen dutela diote. Eta bigarren zatian, Konstituzioan idatzitako legeak artikulutan banatuta agertzen dira. 1, 3 eta 371. Artikuluetan eskubide eta askatasunei buruz hitz egiten da: subiranotasun nazionala, hau da, botereen banaketa; eta oinarrizko eskubide politikoak azaltzen dira, hala nola askatasun zibila, prentsa-askatasuna eta jabetza-eskubidea. Gainera, eskubide horiek «bi hemisferioetako» espainiarrei zegoz­kien, hau da, Amerikakoei ere bai. 8. Artikuluak estatuaren gastuetarako ekarpenak egiteko betebeharra azpimarratzen du, baina estatuarekiko laguntza hau bakoitzaren ondasunen araberakoa izango da. 12. Artikuluan Espainiako estatuaren konfesionaltasuna agertzen da, erlijioa soilik katoliko, apostoliko eta erromatarra dela aditzera emanez eta beste edozein praktikatzea debekatuz. 14. Artikuluak gobernu sistemari buruz hitz egiten du, hau monarkia moderatu heredagarria izango da. Azkenik, 15, 16 eta 17. Artikuluetan, botere banaketari buruz hitz egiten da, botere legegilea Gorteena izango da, betearazlea erregearena (Fernando VII.A) eta judiziala justizia-auzitegiena.


Konstituzio hau idaztearen zergatia ulertzeko 1807an idatzitako Fontainebleauko itunean kokatu behar da. Portugal Ingalaterraren aliatua zenez, Frantziak Portugali blokeo kontinentala egiteko helburua zuen eta Espainiako lehen ministroa zen Godoyk Napoleoni Espainia zeharkatuz Portugalera iristeko baimena eman zion itun honen bidez. Baina, itunean adostu ez zen bezala, Frantzia, bide batez, Espainian finkatzen hasi zen. Horren ondorioz, Frantziaren aurkako matxinadak piztu ziren Madrilen. Gainera, 1808ko martxoan Aranjuezeko altxamenduan, Karlos IV.Ak bere semearen alde abdikatu behar izan zuen, baina abdikazio honekin damutzearen ondorioz, semeari koroa itzultzea eskatu zioenean, honek uko egin zion eta 1808ko Baionako abdikazioak eragin zituen horrek. Baionan, Napoleon aita-semeen arteko desadostasun horrekin baliatu zen Espainiako tronua eskuratzeko eta hau lortuta Karlos IV.A eta Fernando VII.A baitu zituen. Napoleonek, Espainia konkistatzea helburu zuenez, tronua bere anaia Jose I-ari eman zion Espainiako errege izendatuz. Bitartean, Espainian botere hutsunea zegoenez, Madrilgo matxinada Espainia osoan zehar zabaldu zenean, Independentzia gerra sortu zen. Giro horretan Juntak sortu ziren, beraz momentu horretan bi gobernu zeuden Espainian, alde batetik Napoleonen anaia (Jose I-a), herriaren babes eskasa zuena, eta bestetik Junta Zentrala. Gerra bete-betean zegoela, 1810ko urtarrilean Junta Zentralak haren ezgaitasun militar eta politikoa zela eta gorteen beharra aldarrikatu eta Gorte Nagusiak Cadizen bildu ziren. Gorteetako diputatu gehienak liberalak zirenez, izan ere, diputatu askok ezin izan zuten deialdi honetara etorri eta kostaldekoek edota Cadizeko bertakoek ordezkatu izan behar zituzten diputatu horiek, ideologia liberalekoak zirenak, erregimen politikoa aldatu zuten 1812ko Cadizeko Konstituzioaren bidez, horrela absolutismoa deuseztatu eta liberalismoa ezarriz.

Konstituzio honen ondorio bezala esan daiteke, Konstituzio hau indarrean zegoen bitartean aldi liberala ireki zela eta honek 1823 arte iraun zuela, 1814tik 1820ra bitartean, Fernando VII.A gatibutasunetik itzuli eta Konstituzioaren abolizioaren ondorioz absolutismoa berrezarri zuen urteetan izan ezik.

Nire aburuz, 1812ko Konstituzioa oso esanguratsua izan zen, Espainiako lehen konstituzioa izateaz gain, aurrerago ezarri diren beste konstituzioak idazteko eredua izan delako.

Entradas relacionadas: