15. Jarduera gizarte zientziak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,38 KB

 













Zein dira aurrezteko arrazoiak?

  Aurrezteko Arrazoiak

·Larrialdiei edo ustekabekoei aurre-egiteko: Gaixotasunak, istripuak, matxurak eta etxeko konponketak.

·Etorkizunerako planak egiteko: helburu jakin batzuk dira, adibidez, auto bat erostea, bidaiatzea Edota seme-alaben ikasketak ordaintzea.

·Zorrik ez izateko: aurrezkirik ez badago, Gerta liteke dirua maileguan eskatu behar izatea.

·Inbertsioak hala moduz saldu behar ez izateko: batzuetan, gerta liteke jabetzak edo beste ondasun batzuk nahi baino Merkeago saldu behar izatea.

·Gogokoak ez dire lan-egoerei aurre egiteko: lanik gabe geratzea ustekabekoen kategorian  sar genezake, gehienetan lana baita Diru-sarreren iturri nagusia edo bakarra. Horrez gain, krisialdietan langile Orok aurreikusita izan beharko luke lanpostua galtzeko arriskuari aurre egiteko Modua.

Zenbateko pentsioa behar dut?


Gure bizimodua mantentzeko, behin jubilatuta Kontutan hartu behar dugu zein den gure pentsio publikoa jakinda lortuko dugun Dirua lanean gaudean baino gutxiago izanen dela eta kasu gehienetan gure Bizimodua mantentzeko pentsio-plan pribatua beharko dugula.

 Kontutan Hartu ohi diren faktoreak honako hauek dira:

•Bizilekoa (aldatzeko aukera gehiago dago: opor Lekura, jaioterrira edo seme alaben ingurura).

•Osasuna: gerta liteke norbait kontratatu behar Izatea gu zaintzeko, farmazia gastuetarako edo abar..

•Aisialdia. (bidaiak, zaletasunak, familia)

-Elementu horiek kontuan hartu ondoren erretiro Adinera heltzean zenbateko diru sarrerak beharko diren kalkulatu daiteke. Baina Lehenago pentsio-plan publikoa zenbatekoa izango den jakin behar da






Nola kalkulatu guztizko pentsio-plan publikoa?


Guztizko pentsio-plan publikoa kalkulatzea

-Pentsio-plan publikoa kalkultzeko beharrezkoa da Kotizazio-onarriak ordaindu izatea.

-2017tik aurrera Espainian, erretiro adina 67 Urtekoa izango da, baina  65 urterekin Hartu ahal izango da Gizarte Segurantzan 38 urte eta 6 hilabete kotizatu Badugu.

Kotizazio-oinarriak dira langileak Gizarte Segurantzari egiten dizkion ekarpenak jasotako Soldataren bitartez, zehaztutako zenbateko bat eman behar zaio eta.

-Gure pentsioa kalkultzeko honako hauek hartu behar Dira kontutan:

•Kotizazio urteak: Sistema publikoan ekarpenak egin dituen urte-kopurua da.

•Gutxieneko kotizazio-aldia: pentsio publiko bat jasotzeko eskubidea izateko 15 urte kotizatu behar Dira gutxienez eta gutxienez 2 urte erretiro dataren aurreko 15 urteko aldian Kotizatu behar dira.

•Oinarri arautzaileak: erretiroa hartu aurreko 15 urteetako kotizazio-oinarrien bataz nbestekoa Da.

-Emakumeak hobeto planifikatu behar dute, faktore Hauen ondorioz: soldata txikiagoak dutelako, kotizazio aldi laburragoa eta Bizi-itxaropen handiagoa.

Inbertsioen sailkapena

-Irizpide hauen arabera sailkatu daitezke inbertsio Guztiak:

·Likidezia; inbertsio batek Diru bihurtzeko duen gaitasuna da.

·Segurtasuna; arriskua Zenbat eta txikiagoa izan orduan eta seguruagoa da inbertsioa, eta alderantziz.

·Errentagarritasuna; hasierako inbertsioaren gainean etekin gehigarriak lortzeko gaitasuna Da.

-Inbertitzeko bi balore edo produktu mota Desberdinak bereizten dira; errenta finkoko baloreak eta errenta aldakorreko Baloreak.

Mailegu kontratu baten agertzen diren termino Ohikoenak

·Printzipala: mailegatu den diru kantitatea Da. Haren gainean kalkulatzen dira maileguaren interesak.

·Maileguaren interes nominala: dirua Alokatzearen kostua erakusten duen ehunekoa.

·Epea: mailegua ordaintzeko hitzartutako Denbora epea.

·Mailegu emailea: dirua uzten duen pertsona Edo finantza erakundea.

·Mailegu hartzailea: maileguko dirua Jasotzen duen pertsona edo enpresa.

·UTBa: maileguaren interesa, komisioak eta Gastuak adierazle bakar batean biltzen dituen tasa da.

·Komisioak: aparteko gastuak, adibidez, Azterketa egin, irekitzea edota ezeztatzeagatik.

·Beste gastu batzuk: besteak beste, Notario-gastuak edo ordainketak ziurtatzeko aseguruak izan daitezke.

Zein dira zorrik ohikoenak?


Interesa tasa= i.T

·Hipoteka maileguak: etxearen erosketari lotutako maileguak dira. I.T txikia izaten da.

·Mailegu pertsonalak eta kontsumorako: Hipotekarekin batera mailegu kontratu ohikoena da. Adib; autoak, ikasketak, Bidaia bat; i.T ertaina da.

·Kreditu txartelak: kreditu txartelen Aukeretako bat da bankuei egin beharreko ordainketak ateratzea da; i.T handia Da.

·Beste saltoki batzuen txartelak: kreditu txartelen antzekoa, baina dagokion saltokian soilik Funtzionatzen dute; i.T txikia dute.

·Banku-kontuko zorpekoak: zenbaki gorriak ere esaten zaie, eta bankuko kontuan dagoena baino Gehiago gastatzen denean sortzen dira; i.T oso altua da.

·Kreditu azkarrak: kopuru txikiko kredituak ematen dira eta denbora epe txikian itzuli Behar dira, baina i.T bereziki UTBa izugarri handi dute.

Entradas relacionadas: