1234

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,3 KB

 
ZARATUSTRA: Pertsiar jakintsu, erlijio-erreformatzaile eta profeta. Monoteismoa, eta ongiaren eta gaizkiaren arteko borroka irakatsi zuen. Nietzscheren “honela mintzatu zen zaratustra” lanaren pertsonai nagusia, supergizakia, botere nahia eta betiereko itzulera irakasten dituena. Nietzschek zaratustra aukeratzen du eta haren esanahi historikoa aldarrikatzen du: moralaren sortzailea izateagatik, morala gainditzen duena izan dadin, zaratustrak Dionisos ordezkatzen du, eta supergizakiaren profeta da. SUPERGIZAKIA:  Jainkoaren heriotzaren ondorio zuzena da. Supergizakiaren etorrera posiblea da, baldin eta soilik jainkoa eta transzendente den guztia hiltzen bada. Supergizakia moral mota bat da: botere nahia ezagutzen duen izaki aktiboa eta jaunen balioen sortzailea. Gizakirik errealena, jatorrena da, eta zaratustrak dioen bezala, hiru transmutazioen ondorioz, ume inozoa da. Gamelua: nik egin behar dut; lehoia: nik egin nahi dut; umea: ni naiz.BOTERE NAHIA: Aginte nahia bizitzeko grina da, bizidun oro ezaugarritzen duen sen bitala biziraupenerako eta autogainditzeko. Botere nahia bizirauteko borondatea da, beraz, bizitzaren zerizana. Supergizakiaren botere nahia, sortzeko borondate bihurtzen da; balioak suntsitzeko eta berriak sortzeko ahlamen, hain zuzen.BIZITZA: Oinarrian aginte nahian datza. Bizitzan ez dago ezer absoluturik eta egiazkoa izango da bizitzan laguntzen diona. Nietzsche bitalista denez, eta haraindiaren existentziari uko egiten dionez, bizitza errealitate bakarra eta funtsezkoena da eta Heraklitok zuen errealitatearen inguruko ikuspegitik ulertzen du, hau da, etengabeko mugimenduan eta kontrakoen arteko borrokan darion errealitate bezala, azken finean, tragikoa eta kategoria arrazionalen bitartez azaldu ezin daitekeena. BALIOEN TRANSMUTAZIOA: Mendebaldean indarrean dauden balio decadente eta antibitalak gainditzeko. Honako esanahi ditu: Batetik, milurtetako gezur metafisikoaren salaketa, bizitza ezin baita zentzu eta kategoria arrazionalen bidez ulertu; bestetik, gezur metafisikoa gainditzea, gizaki sortzailearen eta mundu lurtarraren goreneko baieztapenaren bidez.DECADENTE: Nitzscheren ustez, bizitzari oztopatzen dion oro. Ahulezia edo gaixotasun sintoma da: “bizitza goranzko eta baietz esale batekin baterezina”. Dekadentziak ez du suntsitzeko beste indarrik, ezta sortzeko ahalmenik ere; bizitza beherantz darama, ez gorantz. Gizaki zintzoa dekadentea da, gaixoa, ahula eta inpotentea delako bizitzaren erronkan.ASKATASUNA: Geure buruaren erantzule izateko borondatea izatea. Banatzen gaituen distantziari eustea. Nekearen, gogortasunaren, gabeziaren aurrean axolagabekoak izatea, baita bizitzaren aurrean ere. Askatasunak hauxe dio: sen adoretsuek, gerra eta garaipenarekin gozatzen diren senek, bestelako senak menderatu behar dituztela.MORALA: Nietzschek eginiko moralaren kritikan genealogiaren metodoa erabiltzen du. Genealogiak, balio moralak nork eta zein asmoek eraginik ezarri dituzten esaten du. Nietzschek jaunen moralari deritzo zuzena, bertan borondatea inposatzen duen gizakia goresten baita. Esklaboen moralean, arauen mende beren burua sakrifikatzen dutenak dira nagusi eta erlijioaren eraginez, itxaropenak eta energiak beste bizitzan metatzen dituzte.ERLIJIOA: Nietzscheren ustez, erlijio oro bizitzaren aurreko arranguratik eta inpotentziatik sortzen da; mundu zerutiar ideala eratzen du: zerua, haraindia, hilezkortasuna. Erlijioak artaldearen balio doilor eta zitalak proposatzen ditu: apaltasuna, autosakrifizioa, mendekotasuna.  

Entradas relacionadas: