123

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,79 KB

 
Espainiako hirien hierarkia: Tamaina demografikoaren, funtzioen eta eragin eremuaren hedaduraren arabera, hirien sistema modu hierarkikoan antolatzen da. A) Metropolia: Hiri sistemako hierarkia gorena duten hiriak dira. 250.000 biztanle baino gehiago dituzte. Gainerako hiriek baino funtzio espezializatuagoak egiten dituzte, maila handiko 3.sektoreari eta industriari lotuta. Eragin eremua handia dute. Metropolien barruan hierarkia dago tamainaren, funtzioen eta eragin eremuaren hedaduraren arabera. *Estatuko metropoliak: Madrileko eta Bartzelonako metropoli inguruak dira. 4 milioi biztanle baino gehiago dituzte. Eragin eremua Estatu osotik hedatzen da eta munduko beste metropoli batzuei estu estutik lotuta daude. Europako hiri sistema orokor eta globalaren eta Espainiako eta tokian tokiko hiri sistemaren arteko lotura egiten dute. *Eskualdeko metropoliak: Valentziako, Bilboko, Malagako eta Zaragozako metropoli inguruak dira. 1.5 milioi eta 500.000 bitarteko biztanleria dute eta goi mailako zerbitzuak dituzte, bereziki administratiboak eta merkataritzakoak. Eskualdeko eragin eremua dute eta Estatuko metropoliekin harreman estuak dituzte. *Azpi eskualdeko edo eskualdeko metropoliak, bigarren mailakoak: Valladolid, Oviedo, Murtzia, Alicante, etb dira. 500.000 eta 250.000 bitarteko biztanleria dute eta oraindik funtzio eta zerbitzu batzuetan oso espezializatua daude. Eragin eremua azpi eskualdekoa edo eskualdekoa da probintzia bakarreko autonomia erkidegoen kasuan. Eskualdeko hiriburuekin harreman estuak dituzte edo eskualde espazio murriztuetako hiriburuak dira. B) Tarteko hiriak: Gehienak aurreko ataletan eza dauden probintziako hiriburuak dira. 250.000-500.000 biztanle dituzte eta funtzioak, batez ere, 3. sektorekoak dira, baina ez hain espezializatuak: merkataritza eta probintziako zerbitzuak. Hurbileko herriekin komunikatzen dituen autobusen sare zabalaren muturreko puntuak dira. ©) Hiri txikiak edo hiribilduak: 50.000 biztanle baino gutxiago dituzte. Astorga, Pola de Siero etb esaterako. Funtzioak ez dira hain espezializatuak: administraziokoak eta merkataritzakoak, baina nolabaiteko espezializazioko ekipamenduak izan ditzakete. Ingururako garraiobideen nodoak dira eta eskualdeko eragin eremua dute.

Entradas relacionadas: