12.Testua la lucha de clases

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,12 KB

 

12. TESTUA - BIZKAIKO LANGILEEI ( 1896/5/23)

1. KOKAPENA

Euskal Herriko industria iraultzaren ondorioz sortu zen langileen mugimendua eta testu hau da horren adierazlea. “La lucha de clases” izeneko Euskal Herriko sozialisten aldizkarian izan zen argitaratua 1898an; Bizkaiko mea-erauzketa masiboaren eta industria iraultzaren hasierako garaia izan zen, Maria Kristinaren erregeordetzan. Testua lehen mailako informazio iturria da: formaren aldetik zirkunstantziala eta eduki sozio-ekonomikoa du. Tomas Meabeak, sozialista eibartarrak, sortutako astekaria zen aldizkari hau. Beraz sozialistak dira estuaren egilea. Helburua Bizkaiko meatzarien lan eta bizi baldintzak salatzea eta Bizkaiko langileei mobilizazioaren aldeko deialdia egitea da.

2. AZTERKETA

IDEIA NAGUSIAK

  • Bizkaiko meategietako langileen batzorde bat eratu dute kuartelak eta derrigorrezko dendak kentzeko.
  • Langileen eskaeren arrazoiak dira, egileek bi arrazoi aipatzen dituzte: (1)1890ko greba
    Gobernuak, Loma Generalaren bitarez, konprometitu zela kuartelak eta derrigorrezko dendak kentzera, baina ez da betetzen agindua. (2) Indarrean dagoen erregimen politiko liberalaren aurka doala; ez dutela errespetatzen langileen askatasuna.
  • Azkenik, langileen ordezkariek diote, ez badira betettzen beraien eskakizunak grebara joango direla.

3. TESTUINGURUA

Agiria Berrezarpen Erregimenari dagokio ( Alfontso XII.Aren garaian). Canovas del Castillo izan zen sistema honen sortzailea. Erregimen oligarkikoa eta kontserbadorea eratu zuen, lur-jabe handien eta burgesia kontserbadorearen interesak defendatzen zituena eta herritarren eskubide eta askatasunen murriztailea.

Bizkaiko industria iraultzaren hasierako urteak izan ziren meategietan eta industria eskulan handia behar zenez estatuko beste lurraldetako langile asko etorri ziren eskulan merkea eskainiz jabeei. Industria lizazioaren garapenarekin langileen lan eta bizi baldintzek okerrera egin zuten eta langileak elkartzen hasi ziren, langileen lehen alderdi eta sindikatuak sortu ziren.

Agiriak erakusten digu langileak antolatuta zeudela eskaerak egiteko. Euskal Herriko hasierako langileen mugimenduan sozialistak izan ziren indar nagusia. 1886an, Facundo Perezaguak lehen elkarte sozialista sortu zuen Bizkaian. Industriaren garapenarekin langileen egoera gero eta zailagoa bihurtu zen eta ondorioz langileen alderdiek, sozialistak, indar handia hartu zuten. Bizkaia izan zen urte hauetan sozialismoak jarraitzaile gehien zituen probintzia.

Aztertzen ari garen agiria, sozialismoa Perezaguaren erradikalismoaren pean egon zen aldiaren isla da; XIX. Bukaeran eta XX. Hasieran langileen mugimendua erradikalizatu egin zen eta grebak eta gatazkak areagotu egin ziren.

Testuak maiatzaren 1a aipatzen du, mundu guztiko langileen eguna da eta langilek errebindikazioak eta manifestazioak egiten dituzte. Hau izan zen II. Internazionalean hartutako erabakietako bat.

Idatzi honen bidez langileek kuartelak eta derrigorrezko dendak kentzea eskatzen dute. Meategiak herri guneetatik urrun egoten zirenez, jabeek meategi ondoan barrakoi edo kuartelak eraiki zituzten; oso eraikin ahul eta kalitate txarrekoak ziren; barrakoi bakoitzean 100 baino gehiago ohe izaten zituen 300 inguruko langileentzat. Higiene baldintzak oso eskasak ziren, garbitasun falta, beti kez beterik, hezetasuna, hotza neguan eta bero udan… Langileek hor bizi behar zuten nahitaez alokairu bat ordainduz. Kantinak langileburuek ( capataz) kontrolatzen zituzten dendak ziren, langileek derrigortuta zeuden elikagaiak bertan erosten, nahiz eta denda libreak baino garestiagoak izan eta generoa kalitate txarragokoa izan. Askotan, ordainketa egunean langileak bulegoko leihatilara hurbiltzen zirenean dirua jasotzera, ez zuten ezer kobratzen, hilabetean kantinan egindako gastuak kobratu beharreko dirua baino handiagoak izaten zirelako eta dirua jaso beharrean zorrak zituzten.

Agirian aipatzen den 1890eko greba orokorra erabakigarria izan zen Euskal Herriko langile mugimenduaren eraketan, abiapuntua izan zen eta. Ordutik aurrera sozialisten pisua langile mugimenduan gero eta handiagoa izan zen, langileen indar politiko nagusia bihurtuz. Langileen garaipenarekin amaitu zen greba. Meatzariek lanean zituzten arazo larrienak konpontzea eskatzen zuten: lanaldia 10 ordutara murriztu, kuartelen desagerpena eta kantinetan derrigorrez erosi beharraren amaiera. Loma Jenerala gatazkan parte hartzea erabakigarria izan zen langileen eskakizunak lortzeko. Hala ere, lorpen hauek ez ziren betiko izan, hurrengo urteetan jabeak sarritan ahalegindu ziren greba aurreko egoerara itzultzen eta zenbaitetan, lortu ere, agiri honek erakusten duen bezala.

Idatziaren egileek, gobernariak salatzen dituzte. Neurririk hartzen ez dutelako legeak bete daitezen gobernu liberal bati dagokion bezala; kuarteletan bizitzen eta kantinetan erosten derrigortzea langileen askatasunaren aurka baitzihoan.

Eta bukatzeko, langileek idatzi honen bidez jakinarazten dute agintariek ez badiete jaramonik egiten haien eskakizunean berriro greba egiteko deialdia egingo dutela.

Entradas relacionadas: