10. Testua vicente blasco ibañez el intruso eleberriaren pasartea (1904) iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,01 KB

 
1. Testuaren sailkapena (0,5 puntu) 

Iturria

1. Mailakoa. Vicente Blasco Ibañezen eleberriaren pasarte bat. Idazle honek idatzi zuen Moduan agertzen zaigu.  Gaia: narratiboa. Obra literarioa delako “El intrusoren” pasarte bat  Egilea: Vicente Blasco Ibáñez (Valentzia, 1867 – Menton, Frantzia, 1928) idazle, kazetari eta Politikoa espainiarra. Zuzenbide ikasten zuelarik, hainbat protesta errepublikarra eta antiklerikaletan (aurora-arrosarioako prozesioaren leherketa) parte hartu zuen. Alderdi Errepublikarra Federaleko kide Izan zen. Jariotasun handiko hizlaria zen. Bere erradikalismoarengatik atzerrira joan behar zuen behin Baino gehiagotan. 1892tik eta 1905era errepublikanismoaren liderra izan zen Valentzian. Azken urte honetan politika Utzi zuen eta literaturari ekin zion. 1914-1923 artean nazioarteko ospea lortu zuen idazle moduan. Bere bizitzaren azken aldian (1923-1928), nahiz eta politikatik urrunduta egon Primo de Riveraren Diktaduraren kontra aritu zen.  Testua subjektiboa da? Mehatzetako langileen egoera txarra islatzen du. Berak egoera zuzenean Ezagutzen zuelako. Nahiz eta errealitatean oinarrituta izan, (1904 Meatz aldera egindako bidaia batean, Eleberria naturalismo estiloarekin idatzita dagoenez, esan dezakegu testuaren subjektibotasuna nabaria Dela.  Jasotzailea: Testuaren helburua da irakurleak kontzientziatzea.  Dokumentuaren fidagarritasuna. Dokumentu fidagarria da nobelaren pasarte bat delako.  Jatorria: publikoa da, nahi duenak irakur dezakeelako.  Kokatze kronologikoa (1904an) eta kokatze espaziala (Valentzian idatzi zuen baina Bizkaiko Meatzarien egoera azaltzen du) 2. Analisia (1,5 puntu)  Testuaren egitura. Bi paragrafoz osatuta dago testua.
Lehenengoan peoien etxearen baldintza Ziztrinak deskribatzen ditu. Bigarrenean, berriz, meategien lan gogorra eta toki hartara heltzen zen Etengabeko immigrazioa azaltzen du.  Testuaren ideia nagusiak: Meategietako langileen egoera txarra lanean eta aterpetxeetan ere.  Bigarren mailako ideiak: Peoien abaildura (neke fisiko eta morala); babarrunak, papatak... (langileen Egunero menua); gelaxkak, gorputzen lurruna, bizkarroiak, zikinkeria (osasunaren kontrako tokiaren Egoera izurriteak hedatzera aldiro eramaten zuena); hormen zirrikituak eta arraileak (eraikinaren Kakitate eza); Enkarterri (Bizkaiko meategien kokapen garrantzitsuena); langileen etengabeko etorrera (ugazabek zuten erraztasuna langileak ordezkatzeko). 3
. Testuingurua (2,5 puntu)  Kausak: 1869ko Meatzeko Legeak ahalbideratu zuen Espainiako meategiak modu modernoan Ustiatzea. Euskal Herriari zegokionez, Azken Gerra Karlistaren amaierak foruen abolizioa ekarri zuen. Harrez geroztik ez zegoen eragozpenik minerala jaurretik kanpo esportatzeko. 1876tik aurrera Bizkaiko handikiek meatz kotoak erregistratu zituzten, beranduago atzerriko kapitalari errentan Alokatzeko. Konpania nagusienen artean: Frantses-Belgikarra, Orkonera, e.A. Enkarterrietako burdina Erresuma Batura, Alemaniera eta Frantziara esportatu zen gehienbat. Itzulerako bidaian, ontziek ikatza Ekartzen zuten modu honetan erregai honen garraioa merkea zen. Abantaila ekonomikoa honi esker Itsasadarreko ezkerraldean burdinekin erlazionatutako industria ezberdinak ezarri ziren (labe garaiak, Ontziolak, latorrizkoa). Langileen bizi-baldintzak hain kazkarrak ziren, zenbaitetan greba orokorrak egin baitituzten eta Beharginek Bilbon egin zituzten hiriaren harridurarako lehenengo manifestazioak. Ordura arte Bizkaian bi mundu paralelo baitzeuden.4. Testuaren garrantzia (0,5 puntu)  Testuaren ondorioak. Eleberri honen salaketazko osagai soziala agerian dago. Argitaratu zenerako, Bizkaiko meategietan arriskutsua zen lan egitea istripuak sarritan gertatzen zirelako. Urte horretan, 1904an, Bizkaiko Gobernadore Zibilak, jakinarazi zien meatze-ugazabei aurreko urtean 30 hildako eta 13 zauri larriak gertatu zirela eta lanean ziurtasun neurriak hartu behar zirela. 1903tik Epaimahai Nagusiak erabaki zuen ez zela delitoa langileen koalizioak edo greba egitea Beraien eskubideak defendatzeko. Hala ere, zaila zenez kasu guztietarako zehaztasunak ematea, Geroko grebetan gobernuak edo erregeak ugazaben eta langileen artean bitartekari lana egin behar izan Zuten. 1904 urtean, lege batek onartu zuen igandeetako atsedena eta 1910ean beste batek meategietako Lanaldia 9 ordu eta 30’ erabaki zuen. 1919 arte itxaron beharko zen 8 orduko jardunaldia, asteko 48 Ordu, adosteko meatze-jabeekin.  Iritzi pertsonala: Hori dela eta, uste dugu eleberri honen geroko eragina ez zela erabakigarria izango Langileen egoera hobetzeko baina bai kontzientziak iratzartzeko arazoa hauen aurrean. Langileen Helburuak lortzeko tresnarik garrantzitsuenak sindikatuak, alderdi politikoak eta grebak izan ziren.

Entradas relacionadas: