10

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Informática y Telecomunicaciones

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,44 KB

 
Platon: Atenasen jaio zen, aristokrata zela. Jaio zen garaian Peloponesoko gerrak ari ziren gertatzen. Sokratesen ikasle bihurtu zen eta bere eragina erabatekoa izan zen Platonengan, horregaitik bihurtu zen bere maisu. Sokrates kondenatua izan zen, eta bere ikasleen kontrako kanpaina bat martxan jarri zen Atenasen. Platonek Atenasetik alde egin zuen, gertatutakoari beldurrez. Atenasetik kanpo eman zituen urteetan, hainbat bidai egin zituen mediterraneoan zehar. Sizilian egon zen eta bertan Pitagorasekin egon zen harremanetan. Hori dela eta, matematikara zaletu zen, zehaztasuna, argitasuna eta adostasunagatik erakartuta. Atenasera bueltatu zenean, Akademia sortu zuen. Bertan, filosofia irakasten zuen eta beharrezkoa zen matematika jakitea. Han idatzi zituen lanik inportanteenak eta ikasle asko izan zituen, Aristoteles adibidez. Platonek zituen ideia politikoak praktikan jarri nahi izan zituen Sirakusan, baina porrot egin zuen. Hirikideek ez zuten onartu Platonen egitasmoa eta gobernutik kendu, espetxeratu eta esklabu bihurtu zituzten. Ondorioz, Atensarea bueltatu eta Akademian irakasten eman zituen azkeneko urteak. Platonen lanen forma dialogoa da eta bertan solaskide batzuk mintzatu edota eztabaidatu egiten dute gai filosofikoei buruz. Guztietan Sokrates da protagonista eta Platonen ideiak bere ahotan entzuten ditugu. Elkarrizketak gaztarokoak, trantsiziokoak, heldutasunekoak eta zahartzarokoak taldetan banatzen dira.Teoria: Ezagutzea gogoratzean datza: Platonen ezagutzaren doktrinak aurre egiten dio eszeptizismoari. Ezagutza ariman betidanik egon den jakingarrien oroitzea da. Arimak, gorputzarekin batu aurretik, ezagutza objetuak diren zerizanak ezagutu zituen, baina zigor baten ondorioz ahaztu egin zituen gorputzeratzean. Hala ere, zentsumenezko mundua zerizan horien antzeko kopia moduan eginda dagoenez gero, hura ikusitakoan jatorrizko ezagutza objetuak gogora datozkio. Hau da, munduan benetako zuzentasuna eta benetako irudirik ez badago, izatez, gure arimaren baitan egon behar dute, bestela, ez genituzke halakotzat ezagutuko. Gizarte sailen antolakuntza: Hiriaren antolaketa, giza talde bakoitzari dagokion funtzioari jarraiki egiten du Platonek, horrela lortzen du herritarren interesak bateratzea, zuzentasuna hirian nagusi izan dadin. Honako gizarte sailak bereizten ditu: *Produktugileak: Eskulangintzan trebea denak oinarrizko ondasunak ekoizteko ardura izango du, nekazariak, eskulangileak, saltzaileak. Honi dagokion bertutea, neurritasuna da, berauen ariman berezko irritsak oso nabarmenak baitira, eta hauek kontrolatuz perfektasunera iristen baitira. *Zaintzaileak: Soldaduek gaitasun fisiko eta moralez horniturik egon behar dute. Gizartearen defentsa izango da dagokion eginbeharra, eta, sendotasuna, euren bertutea. *Gobernari filosofoak: Hauen bertutea zuhurtasuna da. Aurreko gizarte mailako hiritarren artetik prestuen eta hezienak agintariak izatera deituta daude.Gizarte klase bakoitzak berea betetzen badu, ordena eta harmonia nagusituko dira hirian, eta zuzentasuna ekarriko du. Platonen sistema hau, ez dator bat demokraziaren adiera arruntarekin. Onenak baino ezingo dira agintari politikoak izan. Beraz, Platonen iritzia ezkorra da.

Entradas relacionadas: