Sokrates

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,02 KB

Funtsezko indarra demosa izan zen. Nolabaiteko independentzia lortu zuen botere aristokratikoaren aginduekiko. Bi gauza honen bitartez,isonimia edo legearekiko berdintasuna. sofistikari dagokienez, isegoria, edo hitzarekiko berdintasuna. GREZIAKO EGOERA HISTORIKOA: Hiru gertaera: Hasieran pertsiarren aurkako gerrak(490-479 k.a). Gero bakea nagusi izan zen garaia edo periklesen garaia(479-431).Atenasen kultura handia zegoen. Bestea peloponesoko gerrak(431-404)(atenas-esparta + aliatuak) espartak irabazi.30 tiranoen gobernua. geroko demokraziak sokrates hiltzera kondenatu zuen. SOFISTEN GREZIA: Kargu politikoak zozketatu, Dialektika(elkarrizketa) eta erretorika(diskurtsoak) erakusten zuten sofistek. Filosofia gizakian zentratzen da.shopos, maisutasuna adierazten du. sofista, jakintsu. SOFISTEN METODOA: -Ezaguera guztiak sartzen ziren gizabanakoaren heziketan: helburua, jakintza guztiak biltzea, hiria bera beste gizaki mota baten sortzaile izan zedin.-Ezagutza prozezu bat da.-Ezagutza oro erlatiboa da.-Ezagutzaren baliozkotasunak arazoak sortzen ditu.

PROTAGORAS: Jainko-jainkosez liburua idatzi, agnotikoa zen, ezagutza erlatiboa sortu zuen. Ikuspegi pertsonala ere bultzatzen zuen. Antilogia edo arrazoibide kontrajarriak erabiltzen zituen, batzuentzat txarra dena ona izan liteke beste batzuentzat. Tradizioak zenbait ideiaren alde egiten zuen, ideia irmoak, eta haien aurkakoak argudio ahulak.

GORGIAS: Ez-izateaz lanaen iru argudio, lehena ez dago ezer. Bigarrena ezer badago ere ezagutezina da gizakiarentzat. Hirugarrena, ezagut baliteke ere ezin eman daiteke haren berri. Gorgiasek, egia objektiborik badagoenik ezeztatu zuen, eta ezeztapen hori arau moraletara zabaldu zuen. Gainerakoei ez dizkiegu gauzak komunikatzen, hitzak baizik.

SOKRATES: Pertsona berezia zen. Platonen Elkarrizketak lanean, Xenofonteren zenbait lanetan eta Aristofanesen komediaren batean ematen zaigu bere berri. Ez dakigu heltzen zaigun irudia ahurra ala ganbila den. Hiru delitugatik hil zuten. 1. Hiriko-jainkoei begirunerik ez izatea. 2. Beste jainko batzuk gurtzea. 3. Gazteak galbidera eramatea. Biografia: Atenasekoa, sofista izan nahi zuen. Potideako setioan nahiz Deliongo guduan borrokatu zen. Etikaren sortzailea izan zen sokrates. Metodo sokratikoa: arrazonamendu induktiboa eta definizio unibertsala egin zituen. Gure iritziak aztertzeko baliatzen dugun elkarrizketaren ondorio da egiazko jakintza.Kontzeptua aurkitzea du helburu zientziak eta oinarria galdera sokratikoa: zerbait zer den galdetzea. Ironia: Ezjakinarena eginez, norberaren ezjakintasuna onartzea. Maieutika: Galderak eginez norberaren baitatik egia ateratzea.

Entradas relacionadas: