Protekzionismo eta librekanbismo

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,63 KB

LIBREKANBISMOARI ETA PROTEKZIONISMOARI BURUZKO TESTUA

Komentatuko dugun testua Federico Etxebarriaren Merkataritza Itunen kontrako mitin-protestaren zati bat da. Testu historiko honek eduki ekonomikoak ditu. Guztientzat (gobernua barne, noski) idatzita dagoenez, publikoa da eta bere helburua Espainia eta Alemaniaren arteko ituna saihestea da, dagoen babes-sistema ez hondatzeko. Etxebarrik 1893an egin zuen protesta, errestaurazio garaian. Protekzionismoaren legea (1891ean) eta bi urtera egin zuen.

 Testuaren ideia nagusia Espainia eta Alemaniaren arteko ituna ez egitea da, honek izango zituen ondorioak oso lazgarriak izango zirelako bai Bizkaiko eta bai Espainia nazioko ekonomiarentzako (garbi geratzen da egilearen iritzia bigarren paragrafoan). 1891.urtean ezarri zuten lege protekzionista aipatzen du eta hauek ekarri dituen abantailak desagertuko dira ez bada ituna bertan behera uzten.

 Errestaurazio garaian, gerra karlista amaitu ondoren Euskal Herriko industrializazioa indartu egin zen. Lehenengoa eta indartsuena Bizkaian gertatu zen, Gipuzkoan XX.mendearen hasieran eta Araba eta Nafarroan 1960.urtera arte ez zen industrializazioa ailegatu. Bizkaian 1840ean lehen enpresa siderurgikoak agertu ziren, baina meatzeen ustiaketa eta burdinaren esportazioa 1865tik geroztik izan zuen hazkunde handia. Bi faktore nagusi egon ziren horretarako;lehenengoa, “1868ko meategien legea” meategien ustiapenerako baldintza ezin hobeak zeudela eta bigarrena “Bessemen bihurgailua”. Bihurgailu honen bidez altzairua lortzeko sistema berria zeukaten, baina bihurgailuak burdin berezi bat behar zuen, bakarrik Bizkaian eta Suedian aurkitzen zena. Bizkaikoa kostaldetik hurbil zegoen, kalitate onekoa, azalean zegoen eta eskulan ugaria eta merkeak izateak ustiaketa asko merketu zuten. Garai hartan asko esportatu zuten (%90 Ingalaterrara) eta horrela kapital handiak sorrarazi zituzten, gehien bat esku gutxitan kontzentratu zen kapitala  eta Bilbon oligarka talde sortu zen. 



80 hamarkadan kapital handi horiek siderurgian eta beste industria osagarrietan inbertitu zituzten, industrializazioari hasiera emanez. Siderurgiak indar asko lortu zuen, honela enpresa handiak sortu ziren “Altos hornos de Bilbao” edo “La Vizcaya”, geroago baturatu zirenak.  

Teknologiak Ingalaterratik eta Belgikatik zetorren eta merkatua penintsulan zegoen, ondorioz protekzionismoa behar zuten. 1891ean Victor Chavarri bultzatuta lege potekzionista 1lortu zuten. Urte batzuk geroago guk irakurri dugun mitina egin zen 1893ko ituna salatuz. Sagastaren gobernuak Alemaniarekin itun librekanbista sinatu nahi zuen baina honek hondamendia ekarriko zuen, testuak dioen bezala;horregatik eskaera. Ontzigintzak ere indar ikaragarria izan zuen, honela burdina esportatzen zuten eta ikatza inportatzen zuten, “Euskaldua” eta “Astilleros del Nervion” enpresak atera ziren gainera aseguru konpainiak sortu ziren Ingalaterrako bidaiak aseguratzeko.

 Presioaren eraginez, gobernuak zeukan ituna Espainia eta Alemaniaren artean ez zen eman, eta honek enpresa hauen eboluziorako balio izan zuen. Beraz, protesta hauek balio izan zutela esan dezakegu. Gainera, 1896an, beste neurriak jarri ziren merkataritza babesteko, eta 1902.urtean, Bizkaiko labe garaiak sortu zen, Euskal Herriko metalurgia industria garrantzitsuena. Empresa honek Europa osoan zehar esportatu zuen burdin bizkaitarra, eta komertzio izugarri sendotu zen.

Entradas relacionadas: