Platonen testuinguru filosofikoa atenasen

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,77 KB

HUME EZAGUTZAREN TEORIA

Descartesek uste zuen bere metodoa jarraituz dena ezagutzea posiblea dela, modu objektibo batez. Hume onen aurka aterako da. Humek adimenaren ikerketa egingo du, jakiteko ea arrazionalistek esaten zuten besala, posiblea den egia unibertsalak sortzea. Humen ustez, 2 pertzepzio edo hautemate ditu gue adimenak, haiek duten indarra edo bizitasunaren arabera: inpresioak, esperientziatik hartzen ditugunak dira, besteak baino biziagoak dire, eta kanpokoak edo barnekoak izan daitezke, eta sentitu egiten dira, ez pentsatzen. Eta ideiak, inpresioen kopiak dire, besteak baino ahulagoak. Ideiak pentsatzen dira, eta inpresioen kopiak direnez gero, ditugun ideia guztiak inpresioetatik datoz, esperientziatik. Beraz, ez dugu jatorrizko ideiarik. Esan bezala, ez dugu jatorrizko ideiarik eta inpresioak dire gure ezagutzaten jatorria. Hortaz, ideia bat zentuza duen edo ez jakiteko, baztertu edo onartu behar dugun jakiteko, zer inpresiotik datorren jakin behar dugu eta inpresioa aurkitzen ez badugu, ideaia hori baztertuko dugu. Bia ideiak bai inpresioak sinpleak edo konplexuak izan daitezke. Sinpleak ezin direa banandu(sagar baten kolorea), kontlexuak aldiz, bana daitzke( sagar baten inpresioa edo ideia). Ideia sinple bat beti egingo den ideia inpresio sinle batean oinarriturik. Ideia konplexuekin ordea, ez da beti hori gertatzen batzuetan inpresio konplexu batean oinarritzen da, beste batzuetan, beste ideien nahasketa da(guk sortutakoa). Gainera, ideiek badute lotzeko joera. Hiru dira ideien artean lotzeko joera hau azaltzen duten legeak:-Antzekotasun legea(argazki bat ikustean argazki horren erreferentean pentsatzen dugu)-Hurbiltasuna denboran eta espazioan.-Kausa-efektua. Humek bi ezagutza mota bereizi zituen, ezagutzen dugunean bi direlako gure ezagutzaren objektuak:-Ideien loturak:(zientzia formalen ezagutza) Matematikari dagokion ezagutza da. Ideien arteko erlazioa aztertzen da eta ez da esperientzia erabili behar, izan ere, adimenaren eragiketaren bitartez dakigu hori(a priori). Bere ukapena kontraesan bat da, egia analitikoak direlako. Hala ere, nahiz eta ezagutza ziurra izan, ez digute errealitateari buruzko informaziorik ematen.-Gertatzeko arazoak:8zientzia enpirikoen ezagutza). Kanpoko munduari buruzko baieztapenak dira, esperientzian oinarritutakoak. Baieztapen hauek frogatzeko esperientziara jo behar dugu, eta kontrakoa, ez da kontraesan bat, gerta daitekeen zerbait delako. Munduaz hitz egiten digute, nahiz eta oso baieztapen ziurrak ez izan. Fisikak egiten ditu baieztapen hauek.KAUSALITATEAREN ARAZOA ETA ZIENTZIAREN POSIBILITATEA: Zientziaren eta gure eguneroko ezagutzeren oinarria kausa-efektu erlazioa da. Kausa eta ondorioaren artean lotura bat egon behar dela onartzen badugu, etorkizuna eta iragana berdinak direla pentsatu behar dugu. Baina Humeren arabera, etorkizuna iraganaren bidez ondorioztatzearen oinarria ez da ideia logiko bat, nahitaezkoa ez delako. Orain arte horrela gertatzeak, ez duelako esan nahi beri horrela gertatuko denik. Humen arabera, 3 arrazoiengatik sortu da 2 fenomeno horien arteko ezinbesteko lotura:1-A eta B elkarren jarraian gertatzen diren fenomenotzat hartzen ditugu.2-A(kausa) B(efektua) aurretik gertatu dela ikusi dugu.3-A gertatzen denean B ere gertatzen dela ikusi dugu. /Orduan, A eta Bren artekoa lotura iraunkorra izan daiteke, baina ez beharrezko lotura. Beraz, lotura hau ohituran oinarritzen dugu. Izan ere, esperientziari oinarritua egiten ditugu lotura hauek, fenomeno hauek behin eta berriz segidan ikusi ditugulako. Lotura hau zentziaren oinarria denez, esan dezakegu geroaldiari buruz dugun ezagutza sineskera besterik ez dela. Beraz, gure ezagutze zientifikoa probablea da, ez ziurra.

Entradas relacionadas: