Platon

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,22 KB

 
Platonek bi ezagutza maila bereizten ditu:Iritzia(Doxa):ezjakintasunaren eta benetako ezagutzaren artean dago. Iritziaren ikergaiak mundu sentigarriaren izaki naturalak dira.Zientzia(Episteme): benetako ezagutza da.gizakiari jakituria ematen diona.Zientziaren ikergaiak mundu adigarriaren errealitate matematikoak eta Ideiak dira.Objektu mota bakoitzari platonek gogo ahalmen jakin bat egozten dio:errealitate naturalen irudiei hipotesia.Izaki naturalei sinesmena eta hortik sorturiko jakintza fisika da.Errealitate matematikoei dianoia edo ezagutza diskurtsiboa.Ideiei noesis edo ezagutza intuitiboa egozten die,horri dialektika esaten zaio.Dialektika oinarrizko kontzeptua da platonen epistemologian,bi zentzutan erabiltzen ditu:dialektika ideiei buruzko zientzia da horrez gain,dialektika ezagutza prozesua adierazten duena da. Dialektikoa bi pauso daude:Lehenengoa, mundu sentigarriaren gizaki naturalen aniztasunetik mundu adigarriaren ideiaren batasunera igotzen da arima.Bigarrena,arimak ideiaren espeziak bereizten ditu.Prozesu dialektikoan ezinbestekoak dira zientzia matematikoak musika geometria eta astronomia.Nola ezagutzen du giza arimak?mundu sentigarrian erori aurretik arima ideien munduan bizi izan dela horren arabera gizakiaren ezagutza arimaren oroitzapen prozesua besterik ez da.Izaki naturalekin topo egiten duenean gure arima gogoratzen asten da aurretik ezagutu den ideia.