O-

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,79 KB

Ezagutzaren teoria: Filosofia eudaimonista da, giza bizitzaren xedea zoriontasuna lortzean datza. “Sinesten dut, ulertzeko; ulertzen dut, sinesteko” esango du. Arrazoiak fedezko egiak hobeto ulertzen laguntzen digu, baina soilik fedetik uler dezakegu. Bere ezagutzaren teoria, argitzalpenaren teoria da. Eragin platonikoa, erreminiszentzia da, egia ezagutzea gogoratzean datza. Ezagutzaren urratsak: *Ezagutza sentikorra: “ilunabarra ikusten dut”. *Arrazoizko ezagutza: “Ilunabarra ederra dela pentsatzen dut”. *Kontenplazioa: “Ederra denez hausnartzen dut”. *Barnerapena: Egia eternuak. Gure ariman, barnean, daude. Jainkoaren laguntzaz, bere argiaz iluminatzen bagaitu, ideia eternu horiek gogora ditzakegu. Arrazoia eta fedearen arteko harremana historian: *Fideismoa:  Fede itsutik ulertu behar dugu errealitatea. Jarrera nagusi erdi aroan. *Deismoa:  Arrazoiaz ulertu behar dugu errealitatea baina honen ordez jainkoaren beharrezkotasunera iristen gara. Nagusi aro modernoan eta batez ere, ilustrazioan. *Agnostizismoa: Arrazoia da errealitatea ulertzeko tresna bakarra eta honen bidez ezin dezakegu ezer jainkoaz aurkitu. Nagusia XX.mendean zientzien eta filosofia neopositibistan.

Entradas relacionadas: