Materialismo historikoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,73 KB

3. Materialismo Historikoa: egitura ekonomikoa eta gainegiturak.

Materialismo historikoa Marxek eta Engelsek sortutako zientzia da, gizartearen garapena eta beren aldaketen legeak ikertzen dituena. Historiaren ikuskera materialista bat da. Marxen ustez, gizarte jakin batean dagoen ekoizteko moduak eta ekoiztutakoa banatzeko moduak determinatzen baitituzte gizarte ororen legeak, erakunde politikoak, morala, ideologiak, erlijioa eta abar.

Marxek gizateriaren historian honako produkzio moduak bereizten ditu: P.M. Asiarra, P.M esklabista, PM feudala, PM burgesa eta gizateriaren eboluzio sozialaren azken pausua den P.M komunista.

Edozein produkzio modutan honako egiturak bereizi ditzakegu:

  • Azpiegitura edo oinarri ekonomikoa: azpiegitura ekonomia izeneko maila produkzio harremanek eta produkziorako indarrek eratzen dute. Produkzio harremanek produkzio modu baten klase sozialak mugatzen dituzte; adibidez, P:M kapitalistan burgesak eta proletarioak.
  • Gainegitura juridiko-politikoa eta ideologikoa: 1. Oinarri ekonomiko zehatz bati dagozkion legeek eta erakunde politikoek gainegitura juridiko-politikoa eratzen dute. 2. Eta oinarri ekonomiko horri dagozkion legeak ideia filosofikoak, erlijiosoak, moralak… gainegitura politikoa eratzen dute.

Oinarri ekonomiko eta gainegituren artean etengabeko elkarreragina dago.   Klase sozialak eta beren arteko antagonismoak oinarri ekonomikoan sortzen dira. Produkzio bideekiko harremanek eta lanaren etekinak eskuratzeko moduak baldintzatzen dituzte antagonismo horiek. Gatazka horiek guztiak gainegituretan islatzen dira.

Ideologia menperatzailea klase menperatzailearen ideologia da. Eta ideologia menperatzaileak produkzio harremanak justifikatzen ditu.

Entradas relacionadas: