Lazo

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,87 KB

ARANTXA URRETABIZKAIA :"Zergatik panpox”(1979) eleberrian, bikotekideak utzi ondoren emakume batek bere semearekin bizi duen egun arrunt bat kontatzeko digu egileak. Eleberri berritzailea da barne sentimenduek hartzen dutelako aurrea. Protagonistaren intimitate osoa agertu nahi dugu: desioak, aametsak, beldurrak..etab dira axola dutenak. Ordura arte eleberriak kanpotik kontaturiko istorioak ziren edoa gizarte ikuspegi bat islatzen zuten. 

TXOMIN AGIRRE:Garaiko euskaldunen herri hizkera islatu nahi zuen, Sabino Arana planteamendu puristetatik urrun, "kresala" eleberriaren pasarte horretan garbi ikus dezakegu euskara ez zegoela estandarizatuta, euskara batua ez zegoela oraindik, alegia. 1968an hasi zen euskara batuaren prozesua, beraz, "kresala" idatzi zen garaian bakoitza bere euskalkian zebilen. Sabino Aranak eta garaiko beste batzuek, hizkuntzaren garbizalekeria bultzatu nahi izan zuten.

GARBIZALEKERIA:Edozein erdal hizkuntzetatiko jatorria duten hitzen baztertzea defenditzen duen korronte linguistikoa "purismoa". Hitz garbiak erabiltzen du helburu. XX. mendearen hasieran izan zuen indarrik haundiena. Sabino Arana izan zen euskal garbizalekeriaren eragilea. Hainbat hitz: txadona, ikastola, akeita, axota... Azkuek, Txomin Agirrek eta beste askok ez zituzten inoiz garbizalekeriaren gehiegikeriak onartu.

EUSKAL ELEBERRIGINTZA MODERNOA (1957 Leturiaren egunkari ezkutua-Txillardegi):Obra onekin eman zitzaion bukaera ohiturazko eleberrien garaiari. Mundua ikusteko modu berria azaltzen digu txillardegik, gai berriak azaltzen dizkigu eta egituratzeko modu berriak ekarri zuten eleberrigintzara. Ahal ere, kontatzeko eran ez zuen aldaketarik izan. Aurreko ohiturazko eleberriekin hautsi zuen. Txillardegin eleberri honetan Leturia eta Mirenen arteko maitasun arremanaren istorioa kontazten digu. Arreman hori porrot egitera kondenatuta dago hasieratik. Istorioaren amaiera oso dramatikoa: Miren gaitz batek jota hiltzen da eta Leturiak bere buruaz beste egiten du. Maitasunean ipinitako itxaropena zapuztu egiten zaio protagonistari. leturiak giza existentziaren zentzurikeza islatzen du bere egunerokoan; bakardadea, heriotza, autatu beharra...eta jainkoaren existentziaren inguruko eztabaida. Baita ere ezin egona, bizitzaren absurdua, etb...Beraz, mundu ibilikotik urrun mundu hurbilagoa eta sinesgarriagoa erakusten digu. Txilardegiren obra honek ez du zerikusirik baserri giroko eleberri tradizionalarekin. Eleberri existentzialetan lehenengo pertsona erabiltzen da, obra honetan bezala. Aurrerago, Txilardegik "peru leartzako" eta "Elsa Scheeler" egin zituen besteak beste. Lehenengoan protagonistak gizarteaz nazkatuta budismora jotzen du bake bila, ez du topatzen eta zorigaitzeko amaiera du. Bigarrenean Bruselan girotu zuen ekintza, existentzialismoaren bidetik aldendu gabe. Joseba leturia da  euskal literaturaren lehen protagonista gatazkatsua. Eguneroko ezkutuak Josebak eta Mirenen arteko maitasun arremanaren historioa kontatzen du, porrotean amaitzen den istorioa. Parisen gertatzen da geihen; Mirenekin maitemintzen da; ezkontzen dira; Miren hiltzen da; Josebak, guztiaz nazkatuta, bere buruaz beste egiten du.


MOGEL (Peru abarka)1802

TRADIZIONALA: TXOMIN AGIRRE: Auñamendiko lorea 1897, kresala 1906 eta garoa 1912.

HAUSTURA

MODERNOA: TXILARDEGI: Leturiaren egunkari ezkutua 1957.

ERABATEKO HAUSTURA

MODERNOA: RAMON SAITZARBITORIA: Egunero hasten delako 1969

MODERNOA: Arantxa uretabizkaia: Zergatik Panpox 1979



EGUNERO HASTEN DELAKO :

-Pertsonaiak atzerritarrak direla eta gertaeren kokalekua aipagarria da. Euskara edzer azaltzeko balio zutela pentsatzen zuten eta baita Europar izatearen maila. 
-Bi puntu eskeintzen dira. Lehenengoa, abortatu nahi duen neska baten aeta bestea, tipo berritsu baten etengabeko jarduna, entzuten ez zaion beste solaskide batekin hitz egiten. 
-Hainbat ahots nahasten dira. Pertsonaien barne-berrizketak azaltzen ditu.

SAITZARBIKTORIATIK AURRERA: Garrantzizkoenak eleberriaren forma da, nola dagoen kontatua eta antolatua. Abenturaren kontaketa baino interesgarriagoa da kontaketaren abentura. Irakurleari, beraz, sortzailegoa izatea eskatzen zaio: obran esan gabe geratzen direnak ere ondorioztatzen.

RAMON SAIZARVITORIA-DONOSTIA 1944: 1969-an idatzi zuen Suitzan zegoela “egunero hasten delako” eleberria. Kantatzeko tenika paregabea du. 2 plano nahasten ditu lpmtaketak. Batean, erantzunik ez duen etengabeko elkarrizketa azaltzen zaigu;”berritsua” deitu diote pertsonaia horri, bestearen erantzakk bere hardunarengatik ondorioztatzen ditu irakurleak. Btesea, Gisele Bergier neska gaztearen ibilera kontatzen du. Riemmesera joanda abortatzeko asmoz. Mediku kontsulta batetik bestera ibili ondoren, azkenik, lortzen du helburua. Kontalari objektiboa darabil eta kamerak ikusi ezin duena erakusteko, berritsuaren jardín aspergaitza era biltzen du. Honen estiloa:arina,elipsiaren erabilera trebea dauka, bizkorra. 

EUSKAL ELEBERRIGINTZA MODERNOAREN EGILEEI BURUZ

-Gehienek goi mailako ikasketak(unibertstitate maila). 
-Gazte hasten dira ia guztietan. 
-Hiri industrializatuetan errotuak. 
-Hizkuntzak dakizkite 
-Euskal literatura Europa korronteekin sintonizatu nahi 
-Kontaketa teknikan murgiltzen dira 

EUSKAL ELEBERRIGINTZA TRADIZIONALAREN ETA MODERNOAREN ARTEKO ALDEAK:

Euskal eleberrigintza tradizionalean gertaerak baserri edo itsas giroan kokatzen ziren. Hiria eta industria bigarren mailakoak suertatzen ziren. Hirurogeiko hamarkadatik aurrera euskal nobela modernoa hasi. Hiri industrializatuetan kokatzn dira, eta batzuetan baserri-giroan kokatzen badira ere ez dute mundu hori idealizatzen.

Gaiak: Eleberri haietan euskara, fedea, eta euskal nortasuna eta ohiturak dira gaiak. Gaiak zabaldu egiten dira: Askatasun pertsonala, bakardadea, arazo sozialak, sinesmen-mailako krisia...

Egitura: Gertaerak kronologikoki antolatzen dira. Ez beti kronologikoan. Denboran saltoak egiten dituzte asotan. Irakurlearen partizipazio handiagoa eskatzen du eleberrigintza hauek.

Teknika:

Narratzailea: 3.pertsonako kontalari orojakilea. Deskribapenak ugariak, luzeak eta oso landuak. Narratzaile lekukoa edo objektiboa, kamera bat balitz bezala. Inoiz ere iritzirik ematen ez duena; edota 2.pertsonako narratzailea, protagonistari hitz egiten diona.

Erritmoa: Kontaketaren erritmoa moteltzen du. Kontaketaren erritmoa moteldu edo bizitu egiten dute era kontziente batean. Trazo azkarreko deskribapenak, barne-bakarrizketak, elkarrizketa mota bat baino gehiago, plano nahasketak...

Hizkuntza: Hizkuntza garbia erabiltzen zuten, erdal kutsurik izan nahi ez duena, eta oso aberatsa. Askotan hiritarra da eleberri hauetako euskara. Beste hizkuntzetako maileguak eta euskalkietako lexikoa uztartzen dituena. Euskara batua edo baturanzko bidean zegoena erabiltzen dute. Beste hizkuntzak ere ager daitezke. Ez dute hizkuntza alarderik egiten: kontakizuna bera da ardatz, kontatzeko modua da garrantzitsuena.

Entradas relacionadas: