Iruzkin testu xuleta

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,53 KB

Komunikazio egoera:
testu baten aurrean gaudenez,komunikazio ekintza dugu.Igorlea narratzailea izan daiteke.Hartzailea hizkuntza hori ulertzen duen edozein irakurle izan daiteke(euskera).Kanala papera da eta ikusmena.Deskribapen honen asmo komunikatiboa irakurlea nola den zerbait jakitea da.Testu literarioa bada funtzio poetikoa izango du eta haren helburua da edertasuna sortzea,funtzio hunkitzailea (amodioa trasmititu).
Deskribapen mota ezaugarriak:
leku estatikoa ala mugikorra den.Zer deskribatzen digun.Deskribapen subjetiboa ala objetiboa den.Ea sentitzen duena transmititu egiten digun.Idazlearen ikuspuntua isladatzen den ala ez.Ea mugitzen diren deskribagaia edo igorlea.Ea deskribapen erreala edo fikziozkoa den.Partziala den eta errealitate abstraktua.
Egitura:
Idazleak irizpide argia eta eskema logikoa jarraitzen duen ala ez.Lehengo esaldietan deskribagaia identifikatu egin du eta denboran eta lekuan kokatu du irakurlea ondren deskirbapena egiteko.Ondoren deskribapena justifikatzeko erabili dituen datu fisikoak edo.Jarraian zer pentsatzen duen eta bere sentimenduak adierazten digu.Eta ondorio orokor batekin amaitzen du deskribapena.Ea lortu duen igorlea bere inpresioak trasmititzea,ea lekua erraz imagina dugun.
Maila foniko-fonologikoa:
Testuari begira euskara batuan idatzita dago,testuan ez da agertzen beste kode bat.Ea aliterazioak dauden edertasuna lortzeko.
Maila morfosintaktikoa:
Erlatibozko esaldiak dauden(egind-ako).Ea adjetibo ugari dauden,adjetibo esanguratsuak diren,adjetibo eratorriak(malenkoni-atsu).Adjetiboei superlatiboa gehitu egin badiote(ilun-egia) bere nolakotasuna indartzeko.Aditzlagunak erabili dituen(-zko).Konparaketa dauden ala ez.

Maila lexiko-semantikoa:
Ea hitz ulergarriak erabili duen edo testu landua dela.Figura estetikoari begira ea konparaketak dauden.Ea metaforak dauden.Ea hiperboleak dauden.Ea sinestesia dagoen.
Ondorioa:
Zer deskribatzen den ea subjetiboa ala objetiboa den.Adjetiboak dauden, zehaztasuna ematen diote testuari, esaldi luzeak dauden, eta autoreak bere helburua lortzeko figuraz baliatu den.

Entradas relacionadas: