Hiriaren egitura

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,1 KB

Hiriaren egitura:Hiria morfologia eta funtzio bereziak dituzten inguruetan zatitzea da. Hirigintza-prozesu luzearen eraginez, Espainiako gaur egungo hiriak egitura konplexua du. Hiri konbentzionaletan, inguruko landatik ondo bereizita daudenean, hiriaren zatiak alde zaharra, zabalgunea eta gaur egungo periferia dira. *Alde Zaharra: Sorreratik XIX. Mendeko industrializazioa arte urbanizatutako zatia da. Historia luzea duenez, hainbat etapako osagaiak biltzen ditu, hiriak sortu zirenetik gaur egun artekoak. Industria aurreko aldiaren herentzia alde zaharrean pilatzen da. Industria aurreko hiriek garaiaren eta kulturaren arabera eredu desberdinak dituzten arren, ezaugarri erkide batzuk dituzte. Ia guztien inguruan harresiak zeuden, defentsa-arrazoien, arrazoi fiskalen eta arrazoi sanitarioen eraginez. Plano irregularra izaten zen (musulmanen eta kristauen hiri zaharrak eta erdi arokoak); plano erradiozentrikoak, koadrikula itxurako hiriak ere bazeuden. Hiriaren bilbea itxia zen eta eraikuntzetan altuera txikiko etxean ziren nagusi, familia bakarrekoak, ukuiluekin eta soroekin. Lurzoruaren erabilerak askotarikoak ziren: etxebizitxekin batera, dendak, biltegiak eta herri-eraikinak zeuden. Hala ere, auzo batzuk lanbide jakin batzuetan edo gutxiengo erlijiosoetan espezializatu ziren. Gizarte mailei erreparatuz, hirian hainbat talde elkarrekin bizi ziren, baina nolabaiteko hierarkia zegoen: erdialdea lekurik onena zen eta bertan kokatzen ziren herri-eraikin nagusiak eta bertan bizi zen hiriko elitea, hau da, botere politikoa, erlijiosoa edo kulturala zuen jendea; langileak periferian bizi ziren. Industria aurreko hirian aldaketa garrantzitsuak izan ziren industrializazio-prozesuaren eraginez. Prozesu hori XIX: mendearen erdialdean abiatu eta XX.mendeko hirurogeiko hamarkadan bukatu zen. Planoan, aldaketa hauek azpimarratu behar dira: -XIX.mendeko eta XX.mendearen lehen hereneko barruko aldaketek alde zaharreko sektorerik baloratuenak ukitu zituzten; gainerako aldeetan. Hondamendi morfologiko eta soziala abiatu zen eta, batzuetan, hondamendi orrek gaur egun arte iraun du. Elizaren eraikin asko soro eta guzti salgai jarri ziren, kaleak eta plazak zabaldu ziren eta gorabeherak konpontzeko trazadura zuzenak egin ahal izan ziren. Beranduago, aldaketen xedea lurzorua garbitzea eta horren balioa handitzea izan zen, horrela, bide handiak eraiki ziren, Parisen ereduan oinarrituak. 1960ko berrikuntza politikoen xedea lurzoruari errentagarritasun ahalik handiena ateratzea zen. Horren emaitza alde zaharreko zati bat suntsitzea izan zen, kale batzuen trazadura aldatu zelako edo kale berriak ireki zirelako. Bilbeak dentsitate handia izan zuen industria-aldian, espazioa gehiago aprobetxatzeko, eta erakintzak aldaketak izan zituen. –Desamortizazioaren ondoren, elizaren eraikin asko (diputazioak, koartelak, ospitalak, museoak) beste funtzio batzuetarako erabili zituzten eta hiriaren erdialdean kokatuta egotea eskatzen zuen. –Aintzinako eraikinen ordez, altuera, bolumena eta prezio handiagoa zutenak ezarri ziren eta ez zuten izan zerikusirik morfologia tradizionalarekin. Eraikinak hondatu egin ziren eta auzokoek eraikinok utzi zituzten. Lurzoruaren erabilerak 3.sektorerako bidea hartu zuen. Inguru baloratueneko eraikin beriztuetan, 3.sektoreko jarduerak ezarri ziren (hotelak, bulegoak, bankuak). 3.sektoreko bide hori 1960an bukatu zen eta alde zaharra hiriko merkataritza eta negozio gune ezarri zen. Garapen horren eraginez, alde zaharra gehiegi bete zen eta kaleetan pilaketa arazoak sortu ziren eta eraikinak hondatu egin ziren kutsaduraren eta trafikoaren bibrazioaren eraginez. Gizarte klasei erreparatuz gero, alde zaharraren gizarte zatiketaren prozesua bizkortu egin zen. Industriako burgesiak alde zaharreko espazio baloratuenak eskuratu zituen. Gaur egungo aldaketak: Tradiziozko morfologia zaindu, berreskuratu eta piztea zuten xede. Planoan, kaleak oinezkoentzat mugatu eta plazak zabaldu eta lorategiz bete dira, espazio publikoak izan daitezan. Eraikuntzan, etxebizitza probatuak eta eraikin historikoak zaharberritzeko laguntzak eman dira. Lurzoruaren erabilei erreparatuz, erabilera tradizionalak defendatzeaz gain, turismoari eta kulturari lotutako jarduerak ezarri dira. 

Entradas relacionadas: